'Parot doktrina'
2013/11/04 - 20:38
Gorenaren erabakiari itxarotea aztertzen ari da Auzitegi Nazionala
Horrela, presoak kartzelatik ateratzeko erabakia atzeratzea aztertzen ari dira. Gorenaren jarrerari itxaron behar ote dioten galdetu die Grande-Marlaskak gai penaletarako aretoaren gainerako kideei.
2013/11/01 - 13:03
'Adierazpen lehia' batean ez erortzeko eskatu du Lopezek
Euskal Herriko hainbat udaletan PP aurkezten ari den mozioen harira, buruzagi sozialistak esan du legea errespetatu egin behar dela.
2013/10/31 - 18:25
Floren Aoizek auzitegiak fiskalari emandako faborezko tratua salatu du
Faborezko tratu horren helburua "Parot doktrina baliogabetu ondoren jasandako kolpea orekatzea da", Aoizen arabera.
2013/10/31 - 16:34
Portugaletek ez du Piriz 'persona non grata' izendatuko
PPk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute Udaleko alderdiek, baina ez da bozketarik izango.
2013/10/31 - 16:14
Espainiako erregeak biktimei: 'Badakit une txarrak direla zuentzat'
Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak azpimarratu du Errege Etxea "beti" egon dela euren ondoan "momentu okerrenetan".
2013/10/30 - 18:53
30.000 euroko kalte-ordainaren 'blokeoa' errekurritu du Del Riok
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari 'Parot doktrina' ezartzeak sortutako kalte moralengatik.
2013/10/29 - 19:20
Ardanzak Parot doktrina epaiaren aurrean PPk duen jarrera kritikatu du
Ardantza lehendakariak gogor kritikatu du alderdi popularrak eta Mariano Rajoyren gobernuak Estrasburgoko giza eskubideen auzitegiaren epaiaren aurrean hartu duten jarrera.
2013/10/29 - 18:00
Konstituzionalak kasuz kasu berraztertuko du 'Parot doktrina'
Auzitegian, ez dute osoko bilkura monografikorik egingo doktrina berriz aztertzeko. Jaurlaritzak "prestasuna" eskatu du Estrasburgoren erabakiaren ostean, eta Sortuk epaia "lehenbailehen" aplikatzea.
2013/10/26 - 18:54
Buesa Fundazioak ez du biktimek deitutako manifestazioan parte hartuko
Presoak kaleratzeak sortuko duen minarekin bat egiten duten arren, soseguz jokatu nahi dutela nabarmendu du Sara Buesak.
2013/10/26 - 15:12
Etxeratek esan du ez dutela ongi etorririk eta omenaldirik egingo
Halere, "besoak zabalik eta poztasunez" egingo dietela harrera esan dute. "Inoiz ez dugu inoren sufrimendua ukatu, baina gurea errespetatzeko eskatzen dugu", esan dute biktimen inguruan.
2013/10/26 - 13:56
Politikariek 'Parot doktrina' mintzagai izan dute Radio Euskadin
Estrasburgoko epaiaren ondorioz 'Parot doktrina' bertan behera geratu da. Joseba Egibar, Txarli Prieto, Oskar Matute eta Borja Semper politikariek honi buruz eztabaidatu dute (jatorriz, gaztelaniaz).
2013/10/26 - 12:14
Ortuzar: 'Biktimen martxarekin, Rajoy PPren politika pairatzen ari da'
EBBren presidenteak kritikatu duenez, "oso erraza da pankarta bat eskuetan hartzea oposizioan egonda eta, presidentea izatean, manifestaziorik ez egiteko eskatzea".
2013/10/25 - 12:57
Beste bi presoren kaleratzea aztertuko du gaur Auzitegi Nazionalak
ETAko 49 presok jarritako kaleratze eskariak nola tramitatu ere aztergai izan dute Zigor Aretoko 17 magistratuek: eskari horiek banan bana edo denak batera tramitatuko dituzten aztertuko dute.
2013/10/25 - 01:26
Bortxatzaile bat espetxetik atera da Estrasburgoko erabakiaren ostean
80 bat urteko Antonio Garcia Carbonell presoa La Roca del Valleseko (Bartzelona) Quatre Camins kartzelatik atera da.
2013/10/24 - 20:12
PPk bat egin du biktimek deitutako manifestazioarekin
Dena dela, Gobernua bera ez da joango. Madrilera goi mailako ordezkaritza bidaliko dute, Euskadiko PPk ohar bidez jakinarazi duenez.
2013/10/24 - 19:28
AVTk deitutako manifestazioan parte hartuko dute Euskadiko popularrek
Espainiako Gobernuak ez du parte hartuko, baina PPk ordezkaritza bat bidaliko du. Bestalde, Madrilgo manifestaziora joango dira Euskadiko Alderdi Popularreko buruzagiak, Arantza Quiroga buru dutela.
2013/10/24 - 15:49
Presoen aldeko ekitaldia antolatu dute Gernikan azaroaren 9rako
Astra gunean izango da ekimena, eta Bilbon urtarrilaren 11an egingo duten manifestaziorako lehen pausoa izango da.
2013/10/24 - 12:50
36 presok aske uzteko eskatu diote Auzitegi Nazionalari
Auzitegiak ostiralean erabakiko du jaso diren 36 eskaerak aztertzeko prozedura zein izango den. Horrez gain, Joxepa Ernagaren eta Manuel Piriz Lopezen kasuak aztertuko ditu.
2013/10/24 - 00:39
Gobernua ETAko presoak denak batera ez ateratzen saiatuko da
Pedrazaren hitzetan, Exekutiboak epaia arbuiatzen duela eta Auzitegi Nazionalak aho batez Ines del Rio espetxetik ateratzeko erabakiak Gobernua ezustean harrapatu duela adierazi dio Rajoyk.
2013/10/23 - 18:00
Del Riok Iruñean igaro du espetxetik kanpo eman duen lehenengo gaua
Ines del Rio aske utzi zuten atzo, Auzitegi Nazionalak aginduta, espetxean 26 urte eta hiru hilabete eman ondoren.