Beste bi presoren kaleratzea aztertuko du gaur Auzitegi Nazionalak
Juan Manuel Piriz eta Josefa Mercedes Ernaga ETAko presoak aske utzi edo ez aztertuko du gaur goizean Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak. Halaber, Estrasburgok, asteon, 'Parot doktrina' indargabetzea erabaki ondotik, 49 presok jarritako kaleratze eskariak ere mahai gainean izango dituzte aztergai magistratuek: kasu horietako bakoitza banan bana aztertu edo denak batera, blokean, aztertuko dute. Bi gai horiek eskuartean, 09:15ean ekingo diote lanari Zigor Aretoko 17 magistratuek, Fernando Grande-Marlasca buru dutela.
Asteartean Estrasburgok bere ebazpenaren berri eman aurretik, jada, Piriz eta Ernagaren kasuen errebisioa gaurko gai ordenan jasota zuen Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, bi presoon espetxe aringarriak aztertuko dituzte, eta horren araberako erabakia hartuko dute. Hipercorren kontrako atentatuagatik dago zigortuta Ernaga. Pirizi, berriz, ETAko kide ohi bat hiltzea egotzi zioten.
Ernagari dagokionez, 2014ko abendu arteko zigorra du ezarrita. 'Parot doktrina' ezarriz gero, 2017rarte egon beharko luke kartzelan. Pirizek berriz, 2009tik libre beharko luke, baina 'Parot doktrina' ezarri zioten eta 2014ko otsailera arte luzatu espetxe zigorra.
Deliberazio horiez gain, beste 49 presoren kaleratze eskariak nola tramitatu aztertuko dute: hau da, eskari horietako bakoitza banan bana aztertu ala denak batera aztertuko dituzten erabaki beharko dute gaurko bileran. Presoen defentsek Estrasburgok aste honetan kaleratu duen sententzia gehitu diote euren helegiteei. Hori aintzat hartuko balitz, kasu ia guztietan presoek aske geratu beharko lukete.
Ines del Rio aske geratu berri den presoaren abokatuek aste honetan bertan jakinarazi dutenez, 'Parot doktrina' ezarri zaien 56 presoen kaleratzea eskatuko dute.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, dagoeneko, iragarri du presoen kaleratzeak ez direla "sistematikoak" izango eta "banan bana" aztertuko dutela kasu bakoitza, zenbait kasutan "portaera okerragatik txostenak zabalduta" daudelako eta preso horiei "aringarriak kentzea" posible delako.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.