'Adierazpen lehia' batean ez erortzeko eskatu du Lopezek
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, 'Parot doktrina' dela eta, "adierazpen lehia" batean ez erortzeko eskatu die buruzagi politikoei. Bere hitzetan, auzitegiek ezarritako sententziak errespetatu egin behar dira ezinbestean. Pedagogia demokratikoa faltan botatzen duela esan du, legearen eta sententzien aurrean ezikusiarena ezin delako egin.
Europa Press berri agentziari eskainitako elkarrizketa batean, Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina' indargabetu ondoren sortu den polemikari buruz hitz egin du Lopezek. Besteak beste, Euskal Herriko hainbat udaletan PP aurkezten ari den mozioak izan ditu hizpide:Ines del Río eta Juan Manuel Piriz ETAko preso ohiak 'persona non grata' izendatzea eskatu dute popularrek, eta horrek ika-mika handia piztu du. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak gogor kritikatu ditu sozialistak, mozio horiei babesik eman ez dietelako. Hori dela eta, Lopezek esan du "ETAko kideek gaitzespen osoa merezi" dutela, baina erabaki judizialak errespetatu egin behar direla.
"Erakunde demokratikoek Zuzenbide Estatua defendatu behar dute, sententziak gustatu ala ez. Horregatik, azken erabaki honen aurrean, ezin gaitezke adierazpen norgehiagoka batean sartu, mesede gutxi egiten duelako horrek", adierazi du.
Buruzagi sozialistak berretsi duenez, PSEk ez ditu era honetako mozioak babestuko. "Udalek Zuzenbide Estatuaren aldeko defentsan lanean jarraitzea defendatuko du PSE-EEk", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso ote zituen galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Auzitegi Nazionalak izapideak ireki ditu Iustitia Europak salaketa jarri ondoren, eta bizirik atera direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.