Donostia Ospitalea
2024/06/17 - 15:51
ELAk salatu du Lehen Arretan urtean 180 egunetan ezartzen direla murrizketa zuzenak
Sindikatuak nabarmendu du uda honetan murrizketak hilabete lehenago iritsi direla eta osasun-zentroen itxierak eta ordutegien murrizketak 10 zentrotik seiri eragingo diela uda honetan. Egoera honen aurrean plan bat eskatu dio gobernu berriari.
2024/06/12 - 21:09
Hiru pertsona larri zauritu dira Hondarribian, moto lasterketa batean izandako istripuan
Lasterketako parte-hartzaileetako batek kontrola galdu du eta, gutxienez, bost ikuse harrapatu ditu. Horietako hiru larri daude, eta beste bik zauri arinak dituzte.
2024/06/10 - 17:03
Donostian futbol partida batean arbitro bati egindako erasoa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak
Federatu gabeko jokalarien arteko lehiaketa baten amaieran eraso zioten, Bidebieta auzoan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu zuen, baina, oraingoz, ez du atxilotu.
2024/06/10 - 00:07
Arbitro bati labanaz eraso diote Donostian, futbol partida baten ostean
Federatu gabeko jokalarien arteko lehiaketa baten amaieran eraso diote, Bidebieta auzoan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, baina, oraingoz, ez du atxilotu.
2024/06/06 - 19:22
Donostiako protoiterapia unitatearen eraikina uda amaieran hasiko da eraikitzen
Ferrovial, Moyua eta Construcciones Intxausti enpresek osatutako ABEE-ari (Aldi Baterako Enpresa Elkartea) esleitu dizkio obrak Eusko Jaurlaritzak.
2024/06/04 - 00:20
Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte
Pazienteek hainbat patologia dituzte, batez ere onkologikoak eta traumatismo larriak. Guztiak Gazako ospitale turkiarrean daude oraingoz.
2024/04/16 - 14:59
Onkologikoa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena onartu du Eusko Jaurlaritzak
Horrenbestez, 1988an Osakidetzak Onkologikoarekin sinatutako kontzertazio hitzarmenarekin hasitako bidea amaituko da.
2024/03/21 - 12:33
EAEn 2022an izandako ospitaleratzeen % 16 zentro pribatuetan egin ziren
Eustatek emandako datuen arabera, % 4,1 gehitu zen ospitaleratzeen kopurua. Batez ere, arnas aparatuko arazoek eragindakoek egin zuten gora.
2024/02/15 - 14:18
Koloretako loreak minbizia duten haurrak gogoratzeko
Donostia Ospitalearen kanpoaldean egindako ekitaldian, osasun arloko langileek eta Aspanogiko kideek lore eskaintza berezil batekin gogoratu dituzte gaixotasunaren aurka borrokatzen duten haurrak, hildakoak eta gainditu dutenak.
2024/02/14 - 20:07
Osakidetzak 277 milioi inbertituko ditu Basurtu, Galdakao eta Donostiako ospitaleak handitzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Donostiako Alde Zaharreko osasun zentro berriaren inaugurazioan adierazi duenez, hiru ospitaleak handitzeari "ekingo zaio".
2024/02/02 - 15:35
Maskarak derrigorrezkoa izateari utzi dio EAEko osasun-zentroetan
Maskarak derrigorrezkoa izateari utzi dio gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentroetan, bi astez jarraian jaitsi baitira arnas infekzio akutuen intzidentzia-tasak lehen mailako arretan.
2024/02/02 - 11:05
Sagarduik adierazi du kirurgiarako eta lehen mailako arretarako itxaronaldiak murrizteko helburua lortu dutela
Sailburuak adierazi du sei hilabeterako ezarritako helburuak lautan lortu direla. Lorpenen artean dago, adibidez, ebakuntza kirurgikoetarako 65 eguneko epea berreskuratzea. Lehen mailako arretan, batez besteko 48 orduko itxaronalditik jaistea eta presentzialtasuna handitzea ziren helburuak.
2024/02/02 - 09:12
Maskara jartzea jada ez da derrigorrezkoa EAEko osasun zentroetan
Bigarren astez jarraian arnas aparatuko birus kasuek behera egin ondoren hartu du erabakia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Hala ere, maskara erabiltzeko gomendioari eusten dio.
2024/01/24 - 19:43
Gripearen zirkulazioak behera egin du, bost astez jarraian gora egin ondoren
Gainera, Osakidetzaren azken txostenak, urtarrilaren 15etik 21era bitarteko asteari buruzkoak, adierazten du arnas infekzioen tasa 562,9 kasukoa izan dela 100.000 biztanleko (717,4/100.000 iragan astean).
2024/01/10 - 18:51
Gripe eta covid kasuek gora egin dute berriro, baina ez hain nabarmen, eta ospitaleratzeak igo egin dira
Bestalde, bronkiolitisaren eta arnas birus sinzitialaren diagnostikoek behera egiten jarraitzen dutela baieztatu du Osakidetzak.
2024/01/10 - 09:17
Albiste izango dira: Musukoa osasun zentroetan, pelletak euskal kostaldean eta Chillidak 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/10 - 08:42
Osasun Ministerioak musukoa inposatuko du gaur osasun-zentroetan, nahiz eta 11 erkidego ados ez egon
Nafarroak eta Euskadik gomendioaren alde egin dute. Monica Garcia Osasun ministroak agerraldia du iragarrita (13:00etan) arnas aparatuko eritasunen epidemia dela eta hartu beharreko neurrien berri emateko.
2024/01/08 - 22:20
Ospitale eta anbulatorio guztietan musukoa ezartzera behartuko du Osasun Ministerioak asteazkenean
EFEk jakinarazi duenez, legez behartuko ditu Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoak.
2024/01/08 - 08:04
Osasun-zentroetan musukoaren erabilera nahitaez ezartzeko eztabaida, mahai gainean
Ospitaleetan eta anbulategietan maskara derrigorrezko jotzea aztertuko dute gaur Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan. Hego Euskal Herrian, gomendioa da, oraingoz.
2024/01/05 - 18:19
184 ohe gehiago jarri dituzte EAEko ospitaleetan, arnas birusak jotako pazienteen kopuruak gora egin duelako
Bizkaiko osasun-zentroetan, 120 ohe gehiago prestatu dituzte; Arabakoetan, 40, eta Gipuzkoakoetan, 24; zehazki, Bidasoa Ospitalean.