EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn 2022an izandako ospitaleratzeen % 16 zentro pribatuetan egin ziren

Eustatek emandako datuen arabera, % 4,1 gehitu zen ospitaleratzeen kopurua. Batez ere, arnas aparatuko arazoek eragindakoek egin zuten gora.
Gurutzetako Ospitalea. Artxiboko irudia
Gurutzetako Ospitalea. Artxiboko irudia.

EAEn 2022an izandako ospitaleratzeen % 16 zentro pribatuetan egin ziren, eta gainerako % 84, publikoetan, Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Nafarroari dagokion datua ere eman du: aipatutako urte horretan Foru Erkidegoan izandako ospitaleratzeen % 23,4 izan ziren zentro pribatuetan, eta % 76,6, publikoetan.

Estatu espainiarreko datuen alderaketa plazaratu du Eustatek, besteak beste. Zentro publikoetan ospitalizazio gehien dituen erkidegoa Extremadura da (% 91), eta EAE seigarren lekuan dago. Katalunia, berriz, azken tokian (% 52).

Orotara, 243.427 ospitaleratze izan ziren 2022an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa zentroetan, aurreko urtean baino % 4,1 gehiago. Datu horren arabera, ospitaleratze-tasa 100.000 biztanleko 11.113koa izan zen, Estatuko batez bestekoaren (9.944) gainetik. Kataluniaren (11.511) eta Asturiasen (11. 472) atzetik,  EAE da ospitaleratze-tasa handiena duen erkidegoa.

Bestalde, EAEko zentroetan ospitaleratutako pertsonen % 53k 65 urte edo gehiago zituzten. Arrazoien artean, nagusienak zirkulazio-aparatuko (% 12,8) eta digestio-aparatuko (% 12,6) gaixotasunak izan ziren, Estatuan bezala.

Ospitaleratzeen hazkundearen atzean, bereziki, arnas aparatuko gaixotasunen igoera dago.

Azkenik, batez beste, ospitaleratzeen iraupena 8,4 egunekoa izan zen. Oro har, gizonek egonaldi luzeagoak egin zituzten. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X