Donostiako Alde Zaharra
                            2024/01/12 - 11:43
                        
                        Hiru pertsona erreskatatu dituzte Donostiako Alde Zaharreko eraikin batean izandako sute baten ondorioz
                                Sutea 08:15ean piztu da Donostiako Juan de Bilbao kaleko eraikin bateko koadro elektrikoan. Suhiltzaileek hiru pertsona erreskatatu behar izan dituzte.
                            
                            
                        
                            2023/12/19 - 13:49
                        
                        Donostiako isuri gutxiko eremuak Boulevardetik Araba Parkerainoko tartea hartuko du
                                Urtebete barru, etiketarik gabe, baimenik gabe eta egoiliarrak ez diren ibilgailuak ezin izango dira eremu horretan sartu. 2028tik aurrera, berriz, "B" ingurumen-etiketa duten ibilgailuak ere ez dute baimenik izango zonalde horretan sartzeko, baimendutako salbu.
                            
                            
                        
                            2023/12/13 - 19:00
                        
                        Donostiako Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko bizilagunak ostegunean itzuli ahal izango dira etxera
                                Auzokideak astelehenean atera zituzten etxetik, igandean ostalaritza-establezimendu batean piztutako sute baten ondorioz.
                            
                            
                        
                            2023/12/12 - 15:17
                        
                        Udaltzaingoa Donostiako Abuztuaren 31 kalean piztutako sutearen nondik norakoak ikertzen hasi da
                                Oraingoz, ez dute zehaztu noiz itzuli ahal izango diren 28. atariko 17 bizilagunak.
                            
                            
                        
                            2023/12/12 - 10:20
                        
                        14 bizilagunek gaua etxetik kanpora pasa dute Donostian, taberna bateko sukaldeak su hartu ondoren
                                Donostiako Udalak Alde Zaharreko Abuztuaren 31 kaleko 28. atariko familia guztiei ostatu eman die, 14 pertsona guztira. Familia hauen etxebizitzetan kalte garrantzitsuak izan dira sutearen ondorioz.
                            
                            
                        
                            2023/12/11 - 18:47
                        
                        Donostiako Alde Zaharreko bi atari hustu dituzte sute baten ondorioz
                                Sutea igande honetan hasi zen, Abuztuaren 31 kaleko taberna bateko sukaldean. Suhiltzaileek sugarrak amatatu zituzten, baina astelehen honetan berpiztu egin dira eta berriro tokira itzuli behar izan dute.
                            
                            
                        
                            2023/11/24 - 06:40
                        
                        100 urte baino gehiago Black Fridayrik gabe
                                Bien artean 300 urte baino gehiagoko esperientzia dute: Donostiako kapela-denda bat eta Bilboko euskal moda tradizionaleko negozio bat. Multinazionalek, merkataritza-kateek edo Black Friday bezalako kanpainek agintzen duten testuinguruan bizirik jarraitzen duten saltokien sekretuak ezagutu ditugu.
                            
                            
                        
                            2023/10/20 - 12:20
                        
                        Neurri bereziak Donostian eta Getxon, haize eta olatu denboraleari aurre egiteko
                                Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du ostiral honetan EAEn, 110-120 km/h-ko haize-boladak espero direlako haizeak gogor jotzen duen lekuetan, bereziki kostaldean. Nafarroako ipar-ekialdea abisu horipean egongo da, 10:00etatik 18:00etara.
                            
                            
                        
                            2023/10/07 - 13:19
                        
                        Sutea izan da Donostiako Kale Nagusian, eta bi etxebizitza erabat kiskalita geratu dira
                                Sua 5:30 aldera piztu da Kale Nagusiko 19. atariko 4. solairuan. Bizilagun guztiak atera behar izan dituzte euren etxeetatik.
                            
                            
                        
                            2023/09/20 - 13:41
                        
                        Agur Donostiako Alde Zaharreko Santa Lucia txurro-denda mitikoari
                                66 urteko jardueraren ondoren, Puerto kaleko txurro-denda mitikoak gaur itxiko ditu ateak. Egungo jabeek erretiroa hartu dute eta ostalaritza-talde bati saldu diote lokala.
                            
                            
                        
                            2023/09/20 - 11:35
                        
                        Donostiara 200 'tifosi' helduko direla eta, segurtasun neurriak indartuko dituzte Ertzaintzak eta Udalak
                                Realak eta Inter Milanek gauean duten partidaren aurrean, eta Ertzaintzak eskatuta, terrazak kentzea iradoki diete estadiotik gertu dauden tabernei. Martxoan, Romaren aurkako partidan, izandako istilu larriak saihestu nahi dira.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                                    
                                
                            
                            2023/03/07 - 22:18
                        
                        Hiriko erdigunea emisio gutxiko eremua izateko lehen urratsa eman du Donostiako Udalak
                                Hiriguneetatik autoak ateratzeko ereduan pausoak ematen hasiak dira euskal herriko hiriburuak. Donostiako Udalak jakinarazi du isuri mugatuko gune mistoa izendatuko duela erdialdea, eta urte amaitu aurretik nahi du martxan.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                                    
                                
                            
                            2023/02/27 - 12:16
                        
                        Itzali dute Donostiako Alde Zaharrean berpiztu den sutea
                                Haizeak berpiztu egin du igande gauean Alde Zaharreko jatetxe batean hasi zen sua. Ez da inor zauritu, baina familia batetik etxetik kanpo igaro du gaua.
                            
                            
                        
                            2023/02/05 - 12:53
                        
                        Kaldereroen doinuek Donostiako Alde Zaharra hartu dute bart
                                400 konpartserotik gora izan dira larunbat gau honetan Donostiako kaleetan barrena, Hungariatik bidaia egon ostean. Kanpalekua, urtero bezala, Konstituzio Plazan egin dute.
                            
                            
                        
                            2023/01/21 - 15:45
                        
                        Konstituzio plaza lepo eta festa gosea bere horretan, bandera jaitsieran
                                Urte askoan ikusi eta bizi izan den San Sebastian egunik ederrena eta hunkigarriena izan dute donostiarrek. Pandemiaren ostean, alaitasun eta festa gose zeuden denak ere eta horrek kaleetan izan du isla. Bandera jaitsieran ere, Konstituzio plaza lepo eta etxerako presarik ez
                            
                            
                        
                            2023/01/20 - 11:03
                        
                        San Sebastian eguneko Banderaren Igoera, airetik ikusita
                                Donostiako Konstituzio plazako giroaren irudi ikusgarriak hiriko banderaren igoeran. Milaka donostiar eta bisitari bildu ziren bart une zirraragarri hau gertutik bizitzeko.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2022/06/16 - 16:43
                        
                        Donostia 'su txikien itsaso' bihurtuko da San Joan bezperako gauean
                                18 su piztuko dira hiri osoan zehar, eta horien bueltan eta aitzakian, hamaika ekintza antolatu dituzte auzoetako festa eta bizilagun batzordeek eta Udalak.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2022/06/07 - 16:23
                        
                        Ezker abertzaleko gazteen eta talde disidente batekoen arteko liskarrek kezka eragin dute euskal politikan
                                Donostian, Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren eta GKSko gazteen arteko tentsio egoera lehertu egin da asteburuan, borroka handi batekin. Bi mugimenduen arteko desadostasunak hitzen bitartez konpontzera deitu dituzte hainbat eragile politikok, bortizkeria alde batera utzita.
                            
                            
                        
                            2022/06/06 - 22:39
                        
                        Donostiako Gazte Asanbladak agerraldia egin du asteburuko istiluak salatzeko
                                200 lagun inguru elkartu dira azken istiluak salatzeko. Gazte Asanbladak salatu du mugimendu sozialistako 20 bat militantek beren hiru kide jipoitu dituztela asteburuan.
                            
                            
                        
                            2022/04/29 - 16:10
                        
                        Pandemian jarritako terrazak "arrazoizkoa den epean", uda baino lehen, kendu nahi ditu Donostiako Udalak
                                Ostalariek, ordea, udara amaiera arte eutsi nahi diote. Eneko Goia alkatearen irudiko, "indarrean dagoen ordenantza ez betetzeko arrazoi bakarra salbuespen egoera da".