Donostiako Aste Nagusia 2026
2024/08/25 - 21:06
Gizon bat atxilotu dute Donostiako Aste Nagusian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, biktimak ihes egitea lortu zuen, ustezko erasotzaileari bultza egin ondoren.
2024/08/18 - 15:05
Goiak esan du Aste Nagusia "bikaina" izan dela, jende "gutxixeago" izan den arren
Alkateak jakinarazi duenez, ez da sexu-erasorik salatu aste osoan, baina "gaitzespenik irmoena" agertu du bart Txomin auzoan izan den indarkeria matxistaren aurrean.
2024/08/18 - 14:15
Donostiako zezensuzkoek protesta egin dute jasotzen dituzten bultzada eta irainengatik
Donostiako Aste Nagusiko zezensuzkoen azken irteeraren aurretik, animaliak mugitzen dituzten pertsonak kexu agertu dira gutxi batzuen jarrerarengatik.
2024/08/17 - 18:24
Pirotecnia Valencianak irabazi du berriz ere Donostiako Su Artifizialen Lehiaketaren Urrezko Maskorra
Ostegunean eskaini zuen irabazleak bere ikuskizuna. Zilarrezko Maskorra Madrilgo Vulcano Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezkoa Erresuma Batuko Illusion Fireworksek eskuratu du. Super Amara Gazte Epaimahaiaren Saria ere Illusion Fireworksek irabazi du.
2024/08/16 - 22:47
Musika elektronikoak Donostiako Miramar Jauregia hartu du Dantz Point jaialdiaren hirugarren edizioan
Musika elektronikoa izan da nagusi Donostiako jaien azken txanpan. 12:00etatik 22:30era, Miramar Jauregian Dantz Point jaialdiaren hirugarren edizioa egin dute. Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko DJak aritu dira bertan musika jartzen.
2024/08/16 - 12:48
Aquarium ingurutik arroketara erorita larri zauritu den emakume bat erreskatatu dute Donostian
Emakumea larri eraman dute Donostia Ospitalera. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.
2024/08/15 - 21:24
Egun handia Donostiako jaietan; 400 lagunek baino gehiagok igeri egiten hasi dute eguna
400 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Zurriolatik Kontxarako ibilbidean. Olatuek eta korronteak asko zaildu dute aurtengo ibilbidea, eta helmuga zeharkatu duten lehenengo biak aita bat eta semea izan dira.
2024/08/15 - 11:51
Horrelakoa izan da Gaztelubideko abesbatzaren ''Festara''
Ehunka pertsona gerturatu dira bart Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat ikustera. Donostiako Orfeoiko zenbait kidek bat egin dute Gaztelubideko abesbatzarekin.
2024/08/14 - 23:08
Donostiako Orfeoiak Salbea abestu du Ama Birjinaren bezperako mezan
Urtero bezala, Ama Birjinaren bezperan, Santa Maria basilika jendez bete da Donostiako Orfeoia Salbea abesten entzuteko.
2024/08/13 - 22:59
Bizikleta festa eta paella lehiaketa Grosen, Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi nagusiak
Aste Nagusiaren laugarren egunean, haurrek eta bizikletek Donostiako Boulevarra hartu dute. Haur, guraso eta aitona-amonentzako jarduera entretenigarria. Grosen, paella lehiaketaren VII. edizioa egin da.
2024/08/12 - 21:00
2024ko Piraten Abordatzearen argazkirik onenak
250 ontzitan 1500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
2024/08/12 - 20:33
1.500 piratek parte hartu dute Donostiako Piraten Abordatzean
250 ontzitan 1.500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
2024/08/12 - 14:31
Donostiako pirata gazteak buru-belarri ibili dira euren ontziak eraikitzen
Era guztietako materialaz eta tresnaz baliatu dira euren baltsak egiteko. Aste Nagusiko piraten abordatzea 17:00etatik aurrera izango da portuan.
2024/08/12 - 13:08
Goiak legeak gogortzearen alde egin du, delituak behin eta berriz egiten dituzten gaizkileak geldiarazteko
Eneko Goia Donostiako alkatea horrela mintzatu da Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, Gipuzkoako hiriburuak Aste Nagusiaren lehen asteburua igaro eta gero.
2024/08/12 - 09:56
Albiste izango dira: Amaitu dira Parisko Olinpiar Jokoak, Kataluniako Gobernu berria eta abordatzea Donostian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/11 - 17:25
40 graduko tenperaturak gainditu dira Hego Euskal Herriko puntu askotan
Eguneko iragarpenak bete egin dira, eta tenperatura maximoek markak hautsi dituzte Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan. Arratsaldean zehar, berriz, tenperaturek behera egingo dute, eta 20:00etatik aurrera enbata sartuko da eta 10 ºC-ko minimoak izango dira.
2024/08/11 - 13:13
Alemaniako Pyrogenie Feuerwerk su-etxeak abiatu du Donostiako Su Artifizialen Lehiaketa
Iaz Urrezko Sanfermina irabazi zuen Iruñean, ikuskizun dotore bat eskaini ostean. Donostiako Aste Nagusiko lehen suek aho bete hortz utzi dute publikoa.
2024/08/10 - 21:17
Kanoiaren suak eman dio ongietorria Donostiako Aste Nagusiari
Hasi dira jada zortzi egunez hiriko kaleak kolorez jantziko dituen 2024ko Donostiako jaiak. Aurten, Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak izan dira Artillero, dale fuego kanta tradizionala abesteko gonbidatu bereziak.
2024/08/10 - 21:12
Ehunka pertsona bildu dira Donostian zezenketen aurka
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak manifestazioa deitu du gaur, larunbata, zezenketen aurka protestatzeko, Aste Nagusiko lehen egunarekin bat eginez.
2024/08/10 - 21:12
Kanoikada jendetsuak eman dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari
19:00etan puntu-puntuan hasi da festa Donostian, 'Artillero, dale fuego' abestu eta jaiei hasiera ematen dien kanoikada botata. Etenik gabeko zazpi eguneko jaiak dituzte aurretik donostiarrek, eta ehunka ekitaldi gustu guztietarako.