Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiak esan du Aste Nagusia "bikaina" izan dela, jende "gutxixeago" izan den arren

Alkateak jakinarazi duenez, ez da sexu-erasorik salatu aste osoan, baina "gaitzespenik irmoena" agertu du bart Txomin auzoan izan den indarkeria matxistaren aurrean.
Eneko Goia Donostiako alkatea eta Mariaje Torres Donostia Festaken arduraduna, gaur. Argazkia: EFE
Eneko Goia Donostiako alkatea eta Mariaje Torres Donostia Festaken arduraduna, gaur. Argazkia: EFE

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi du Aste Nagusiaren balantzea "bikaina" dela, eta, "oro har, jende asko" gerturatu dela, "beste urte batzuetan baino zertxobait gutxiago" izan bada ere.

Donostiako Aste Nagusia amaitu eta biharamunean egin du jaien balantzea Gipuzkoako hiriburuko alkateak, eta azpimarratu du "programazioa normaltasunez" bete dutela eta parte-hartzea "bikaina" izan dela antolatutako ekitaldietan.

Dena den, gogorarazi du lehenengo eguneko su-artifizialak ezin izan zirela egin enbataren eraginez, eta eguraldiak ez duela "gehiegi" lagundu erantsi du.

Alkateak gogoeta egin du Aste Nagusira gerturatu den herritar kopuruaren inguruan, eta esan du beherakada aurreko bi urteekin alderatuta izan dela, baina, horren ustez, aurtengoa da "normaltasuna", aurreko bi urteetakoa "pandemiaren ondorengo eztandak" eragin baitzuen.

Datu batzuk emate aldera, su artifizialak 585.000 pertsonak ikusi dituztela eta Saguesen 58.500 pertsona elkartu direla aipatu du, besteak beste.

Era berean, Dbus zerbitzuan inoizko erabiltzaile kopuru handiena izan dela gaineratu du, iazko datuarekin konparatuta % 6 igo baita erabiltzaileen kopurua.

Azkenik, eta "jaietatik kanpo" kokatu badu ere, Txomin auzoan atzo izan zen indarkeria matxista kasua gaitzetsi du, eta gogorarazi du Aste Nagusian zehar ez dela sexu-erasorik salatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X