Donostiako Aste Nagusia 2025
2022/08/14 - 21:35
20 urte dira Donostiako Piratak hiria jai herrikoiekin abordatzen hasi zirela
Lehenengo edizioan, 2003an, 20 baltsa izan ziren; 2015ean, berriz, 300dik gora izatera iritsi ziren. Lehenengo kofradiak 2012an sortu zituzten.
2022/08/14 - 16:44
Txalo Produkzioak konpainiak “Sagastitarrak” antzezlana estreinatuko du ostegunean Antzoki Zaharrean
Donostiako Aste Nagusiaren barruan, tradizio handia duen jardueretako bat antzerkira joatea da, eta konpainia askok egunok aukeratzen dituzte beren obrak estreinatzeko. Hori da, hain zuzen ere, ostegunean Antzoki Zaharrean estreinatuko den Txalo Produkzioak konpainiarena.
2022/08/14 - 16:31
Herritarrek gogotsu heldu diote Donostiako Aste Nagusiari
Jende andana bildu da gau eta egunez Gipuzkoako hiriburuan festen aurreneko egunotan. Besteak beste, su artifizialen magiaz eta Izaroren musika-emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute, gogotsu eta irrikatsu.
2022/08/14 - 16:16
Donostiako Aste Nagusia askatasunez eta errespetuz bizitzeko deia egin du Eneko Goia alkateak
Donostiako Aste Nagusiko lehenengo festa gaua belztu duten emakumeen aurkako erasoekin kezkatuta dagoela aitortu du Donostiako alkateak.
2022/08/14 - 13:26
Donostiako Aste Nagusiaren lehenengo gauan izandako lau ziztada kasu ikertzen ari dira
Gainera, gizonezko bat atxilotu dute 04:00ak aldera Donostiako Boulevardean, emakume bati sexu-ukituak egitea leporatuta. Eneko Goia Donostiako alkatea buru izan duen elkarretaratze batek azken orduetan hirian izandako emakumeen aurkako erasoak gaitzetsi ditu.
2022/08/13 - 21:09
Ehunka pertsona zezenketen aurka manifestatu dira Donostian
Zezenketen inguruko herri-galdeketaren aldeko kartelak eraman dituzte parte-hartzaileek, Donostiako erdigunetik egindako ibilbidean.
2022/08/13 - 17:03
Kanoikadak 19:00etan emango dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari
Bi urteko etenaldiaren ostean, Donostiak Aste Nagusiko kanoikada ospatuko du arratsaldean. Gastronomia Anaiarteko 40 kidek osatzen duten batailoiak danbor eta txilibituez jarriko dio doinua festari.
2022/08/13 - 11:15
Aste Nagusiak eztanda egin du Donostian
Kanoikadaren burrunbak eman dio hasiera ofiziala larunbat honetan Donostiako jaiei. Horrela, abuztuaren 13tik 20ra, ekitaldi kultural eta artistiko ugari izango dira hirian, eta horietaz gozatu ahal izango da mugarik gabe.
2022/08/12 - 15:20
Donostian, jai gosez, hiria atontzen ari dira
Bihar hasiko da Aste Nagusia kanoikadarekin, eta gaur azken ikutuak ematen ari dira.
2022/08/09 - 18:30
Donostiak argiak itzaliko ditu gauean, baina berriz piztuko ditu Aste Nagusian zehar
Eneko Goia alkateak ziurtatu du hiriburu donostiarrak dekretua beteko duela. Hala ere, Aste Nagusian zehar herritarren segurtasunari eragin diezaioketen argiak ez dituzte itzaliko.
2022/08/05 - 20:24
Emakumeei egindako ziztadak: zer dira eta zer eragin nahi dute
Herri eta hirietako festaguneetan azken asteotan izandako ziztada kasuek kezka eragin dute emakume gazteen artean, lehenaz gain. Ikertutako kasuetan behin ere ez da substantzia toxikorik atzeman biktimen odolean. Feminismoan aditu direnen ustez, "izu sexuala hedatzea" dute helburu.
2022/08/03 - 14:30
Kalez jantzitako agenteak jaigunean egongo dira ziztadak atzeman eta azkar jarduteko
Josu Bujanda Ertzaintzaren arduradunak azaldu duenez, oraindik ez dakite zein helburu duten ziztadek edota zein tresnarekin egiten dituzten. "Ez dakigu xiringak ote diren ere", azaldu du.
2022/07/28 - 21:44
Donostiako 2022ko Aste Nagusiko egitarau ofiziala
Aste Nagusia donostiar udara itzuliko da, 400 jarduera baino gehiagorekin.
2022/07/28 - 19:02
Donostiako Aste Nagusia 400 ekitaldi ingururekin itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondotik
Kanoikadaren danbatekoak Aste Nagusiaren hasiera iragarriko du berriro abuztuaren 13an. Ondoren festa zortzi egunez luzatuko da, abuztuaren 20ra arte.
2022/06/23 - 13:16
Bi urteko etenaren ostean, droga kontsumitzen bat-batean hastearen arriskuaz ohartarazi du Ai Laket!ek
Pandemia tarteko, ia geldituta egon da Ai Laket! droga kontsumoan arriskuak txikitzeko elkartea. Jaiak bueltan diren honetan, elkarteak testing guneak jarriko ditu berriro. Pandemiaren ondorioez mintzatu gara Irati Olaziregi testing programako arduradunarekin.
2022/06/10 - 14:24
Donostiako Aste Nagusiko aurtengo kartela aurkeztu dute
Cristobal Aguilo da gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu den kartelaren egilea. Diseinuan plastilinaren teknika erabili da festa-giroa ilustratzeko, eta arreta gunea Aste Nagusiari hasiera ematen dion kanoia da.
2022/06/10 - 14:00
Zetak, Gatibu, Izaro, La M.O.D.A eta Ana Guerra, Donostiako Aste Nagusian
Abuztuaren 13tik 20ra bitartean, Izaro, La M.O.D.A, Ariel Rot & Kiko Veneno, Zetak, Mitic, Ana Guerra, Green Valley eta Gatibu arituko dira Saguesen.
2022/06/02 - 11:27
Loiolako kuartelen lursaila "uda baino lehen" Udalaren esku geratzea espero du Eneko Goiak
Defentsa Ministerioarekin paperak elkar trukatzen ari direla eta negoziazioa "oso aurreratuta" dagoela argitu du Donostiako alkateak. Proiektuak dirutza eskatuko duela aitortu du: "Udalarentzat operazio garrantzitsua da, baina mereziko duelakoan nago".
2021/08/23 - 21:33
Aske utzi dituzte igandean Donostian atxilotutako 10 pertsonak
Gazteak, horietako bat adingabea, igande goizaldean atxilotu zituzten ertzainen aurka objektuak jaurtitzea egotzita, agenteak jendetza desegiten eta osasun-araudia betearazteko lanean ari zirenean.
2021/08/23 - 13:08
Donostiako istiluetan motibazio politikoa baztertu du Josu Erkorekak
Segurtasun sailburuak azaldu duenez, 40 pertsona atxilotu eta beste 20 identifikatu dituzte azken astean Gipuzkoako hiriburuan izandako istiluen harira.