Donostiako Udala

2023/03/08 - 21:29
Marea moreak kaleak hartu ditu berriro "zaintzaren negozioa amaitzea" eskatzeko
Hamarka mila emakume kalera atera dira berriz Euskal Herrian berdintasuna aldarrikatzeko. Zaintza erdigunean jarri dute aurten, eta soldata eta pentsio arrakalak ere salatu dituzte.

2023/03/08 - 14:28
Hego Euskal Herriko udalek borroka feministari babesa adierazi diote
EAEko hiru hiriburuetako udalek konpromisoa hartu dute emakumeen lidergoa bultzatzeko eta boterea berdintasunean erabili ahal izateko. Testu horiek aho batez onartu dira, Gasteizen izan ezik, PPk ez baitu babestu.

2023/03/02 - 13:13
Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langileren heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du honekin "beste urrats bat" emango dela "egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean", eta, hori dela, hain justu, Udalak frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen inguruan bultzatzen duena.
2023/03/02 - 12:34
Donostiako Udalak frankistek hildako 24 udal-langileren heriotzak argitzeko kereila aurkeztu du
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du honekin "beste urrats bat" emango dela "egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean", eta, hori dela, hain justu, Udalak frankismoaren eta Gerra Zibilaren biktimen inguruan bultzatzen duena.

2023/03/01 - 11:17
Goia: "Egungo mugikortasun sistema mantentzea ezinezkoa da, ibligailuak hiritik atera beharko dira"
Eneko Goia Donostiako alkateak Egun on Euskadi saioan esan du Europa osoan ezartzen ari direla emisio baxuetako zonaldeak eta mugak jartzen ari direla ibilgailu pribatuekin erdiguneraino ez sartzeko. Horrenbestez, eztabaida horretan murgilduta daudela eta aldaketa baten atarian gaudela adierazi du.

2023/02/27 - 15:56
Elurra Kontxako hondartzara iritsi da, 5 urteren ondoren
Lehen elur malutak iritsi dira kostaldera. Kontxako badiara jende andana hurbildu da goizean hondartza zuriz estalita ikusteko. Iragarpenak dio arratsalde erdialdera arte elur gehiago eging duela.
2023/02/27 - 15:47
Elurra Kontxako hondartzara iritsi da
Irudi ezohikoez gozatu ahal izan dute gaur Kontxako badiara hurbildu direnek, hondartza zuriz ikusteko parada izan baitute. Lehen elur malutak kostaldera iritsi dira, eta iragarpenak dio arratsaldera zehar ere elur gehiago egingo duela.

2023/02/24 - 14:12
Elkarretaratzeak EAEko udaletxeetan Ukrainako gerraren aurka
Errusiak Ukraina inbaditu zueneko lehen urteurrena oroitzeko, EAEko udaletxeen atarian elkarretaratzeak egin dira Ukrainako herriaren alde.
2023/02/17 - 14:04
Santi Cocaren heriotzagatik akusatuetako batek ihes egin du epaiketa hasteko 14 egun falta direnean
"Bilatu eta atxilotzeko agindua" eman da, justiziaren aurrean aldizka aurkezteko betebeharra "betetzeari utzi" diolako; baldintza hori jarri zioten behin-behinean aske uzteko. Cocari 2019ko apirilaren 26an eraso zioten Donostian, eta ospitalean hil zen, bi egun koman eman ondoren.
2023/02/15 - 08:00
EAEn gaur jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua gaur bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/14 - 14:08
Donostiako Udalbatzak elkarretaratzea egin du hirian izandako azken sexu-erasoa gaitzesteko
Eneko Goia Donostiako alkatea buru izan da udal talde guztiek parte hartu duten elkarretaratze isilean. "Donostiako Udala eraso sexisten aurka" lelopean ospatu da bilkura.

2023/02/10 - 15:15
Soziometroak EAJ jotzen du garaile EAEko hiru lurraldeetan eta hiriburuetan
Gasteizen egoera oso parekatua da EAJ, EH Bildu eta PSEren artean. Gipuzkoan lehia EAJren eta EH Bilduren artekoa iragarri du inkestak. Bizkaian izango luke alderik handiena EAJk gora egingo duen EH Bildurekiko.
2023/02/10 - 15:02
EAEn hilaren 15ean jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/10 - 12:00
EAJk irabaziko luke lurralde guztietan, EH Bilduk bigarren eutsiko lioke eta E. Podemosek behera egingo luke
Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto asmoari buruz egindako inkestaren arabera, udal hauteskundeetako emaitzak egungoen antzekoak izango lirateke. Gasteiz izango litzateke salbuespen bakarra, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortuko bailukete.
2023/02/06 - 11:49
Donostiako Pasealeku Berria erabat itxita ekainera, egonkortze lanengatik
Pasealeku Berria itxita egongo da bai oinezkoen bai ibilgailuen zirkulaziorako. Itxitura segurtasun-arrazoiengatik egin da, eta Urgull mendiaren hegala egonkortzea ahalbidetuko du.
2023/02/06 - 08:02
Donostiako Pasealeku Berria erabat itxita egongo da ekainera bitarte
Urgulleko mendi-magalaren egonkortze-lanengatik, itxita egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, Udalak jakinarazi duenez.
2023/02/02 - 20:35
Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ekainera arte obrak direla medio
Otsailaren 6an itxiko da, Urgull mendiko hegala konpontzeko obrak egin ahal izateko. Ekainera arte iraungo dute obrek eta denbora horretan ezin izango dira bertara sartu ez oinezkoak ez ibilgailuak.
2023/01/28 - 20:21
Donostiako Harrera Sareak salatu du Udalak La Sirena itxi duela turistei alokatzeko
Ondarretako aterpetxea, neguan, kalean dauden pertsonek bertan lo egin ahal izateko aparteko baliabide gisa erabiltzen da. Asteburu honetan, ordea, Frantziako turista talde batek erreserbatu du espazioa.
2023/01/28 - 15:46
ETAk hildako bi guardia zibilen omenezko plaka bat jarri dute Donostian
Donostiako Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen omenez jarri duen 26. oroigarria da, ETAk duela 45 urte hildako Juan Antonio Marcos Gonzalez eta Miguel Angel Iñigo Blancorena.
2023/01/24 - 14:06
Eneko Goiak ''kezkagarritzat eta larritzat'' jo du lan-esplotazioagatik hiru pertsona atxilotu izana
Horrelako joekaerek "erantzun irmoa" behar dutela adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak.