Donostiako Udala
2024/10/15 - 13:27
Emisio Gutxiko Eremua onartu da Donostian. Hauek dira erdiguneko trafikoari ezarritako mugak.
Donostiako Udalak astearte honetan onartu ditu Emisio Gutxiko Eremuko (EGE) zirkulazioaren murrizketak, trafiko dentsitate handiko eremuetako kutsadura murrizteko helburuarekin.
2024/10/15 - 13:05
Emisio Gutxiko Eremua estreinatu du Donostiak: hiriak ibilgailu kutsatzaileentzako sarbidea murriztuko du
Donostiako Udalak astearte honetan onartu ditu Emisio Gutxiko Eremuko (EGE) zirkulazioaren murrizketak, trafiko dentsitate handiko eremuetako kutsadura murrizteko helburuarekin.
2024/10/12 - 16:07
ETAk hildako Lorenzo Motos teniente koronelaren omenezko plaka jarri dute Donostian
Eneko Goia alkateaz gain, udal taldeetako ordezkariek eta Lorenzo Motosen familiak ere parte hartu dute. Dagoeneko 30 dira terrorismoak eta biolentzia politikoak hildakoen omenez Donostiako Udalak jarritako plakak.
2024/10/04 - 16:46
Reale Arenako istiluengatik atxilotutako Anderlechteko bost ultretako bi aske geratu dira
Gainerako hirurek Ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain. Agintaritzaren kontrako atentatua egitea eta desordena publikoak eragitea leporatu diete. Belgikako taldearen jarraitzaileek segurtasun hesia apurtu zuten, eta objektuak jaurti zizkieten Realeko zaleei.
2024/10/03 - 20:01
Anderlecht taldeko bost ultra atxilotu dituzte Reale Arenan txikizioak egin eta aulkiak jaurti ondoren
Partidaren lehen zatian, Anderlechteko ultrek metakrilatozko pantailetako bat hautsi dute eta objektuak jaurti dituzte beheko harmailetara, gehienbat bertan hautsi dituzten aulkiak. Epaileak minutu batzuetan etenda izan du partida.
2024/10/03 - 17:40
Bilbon Segurtasunak eragiten du kezka; Donostian, Etxebizitzak eta Gasteizen eta Iruñean, Osasungintzak
Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez.
2024/10/03 - 16:17
Donostia, Bilbo eta Gasteizen segurtasun neurriak indartuko dituzte gaur, Europako kirol norgehiagokak tarteko
Segurtasun neurri zorrotzenak Gipuzkoako hiriburuan hartuko dituzte, Reala-Anderlecht futbol partida arrisku handikoa baita. Amara Berri auzoa blindatuta egongo da, eta inguruko ikastetxeek lehenago bukatuko dituzte eskolak. San Mames eta Buesa Arena ere zaintzapean egongo dira.
2024/10/03 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, segurtasun dispositiboak Europako hiru partida direla-eta eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 08:00
Herritarrek 6ko nota jarri diote udalen kudeaketari, eta Asironek eta Aburtok puntuaziorik altuenak dituzte
Joseba Asiron Iruñeko agintaria da alkateen artean notarik onena lortu duena. Iruñeko agintariak 6,3ko nota jaso du, Juan Mari Aburtok 6koa, Maider Etxebarriak 5,7koa eta Eneko Goiak 5,1ekoa.
2024/09/23 - 20:14
Segurtasunik eza eta turismo masiboa, donostiarren kezka nagusien artean, lehen aldiz
Etxebizitza eskuratzeko zailtasuna da herritarren pertzepzioari buruzko inkestan identifikatutako arazo nagusia. Kaleetako zikinkeria, aparkalekurik eza eta trafikoa ere agertzen dira kezken artean.
2024/09/21 - 18:37
Donostiako Udalak bi plaka jarri ditu Antonio Pastor eta Moises Cordero ETAren biktimen omenez
Antonio Pastor palentziarra (24 urte) eta Moises Cordero huelvarra (54 urte) guardia zibilak ziren, eta Herrerako kuartel-etxean bizi ziren. Auto batetik tirokatu zituzten 1979ko uztailaren 28ko gauean.
2024/09/19 - 21:34
Itxaso lanean ari da udalerriak tentsionatutako eremutzat jotzeko "deklarazioak bizkortzeko"
"Gizarte-larrialdi mailan dagoen etxebizitza falta" arintzeko, Etxebizitza sailburuak legegintzaldi honetan bultzatuko dituen neurriak azaldu ditu. Gainera, Donostiarako talka-plan berezi bat proposatu du, bertan arazoa are nabarmenagoa baita.
2024/09/19 - 09:22
Zinemaldiaren 72. edizioa, zenbakitan
Zenbat titulu emango dira aurtengo edizioan? Zenbat metroko luzera du belodromoko pantailak, Zinemaldiko handienak? Zenbat Donostia sari banatu dira orain arte?
2024/09/18 - 17:37
''Uztailaren erdialdean jakin genuen hautatuak izan ginela. Opari bat izan da''
Josemi Ibarretxeren alabak eta Nere Falaganek zuzendutako Esto no es Hollywood dokumentala aukeratu dute Zinemiran lehiatzeko. Ibarretxek hautaketa-prozesua nolakoa izan zen kontatu du.
2024/09/18 - 15:38
Batzordeko kideek egunean 4 edo 5 film ikus dezakete, apiril eta abuztu bitartean
Apiril eta abuztu arteko hilabeteak lanpeturik igarotzen dituzte Zinemaldiko hautesle batzordeko kideek. 500 eta 600 pelikula ikusten dituzte egunean, Amaia Serrulla, Filmen eta Dokumentazioaren saileko kudeatzailearen arabera.
2024/09/16 - 19:53
Sexu-erasoa salatu dute Katalunia plazako aparkalekuaren inguruan, Donostiako Gros auzoan
Donostiako Udalak adierazpen instituzionala onartu du emakume horrek iragan ostiralean jasandako erasoa "erabat gaitzesteko", eta elkarretaratzea deitu du astearterako, 12:00etan, Alderdi Ederren.
2024/09/15 - 11:04
Zinemaldiaren 72. ediziorako sarrerak salgai daude
Goizeko bederatzietan jarri dira sarrerak salgai eta modu mailakatuan erosi ahal izango dira.
2024/09/13 - 20:07
Aurreakordioa lortu dute Donostian azpikontratatutako garbitzaileentzat
ELA, ESK, CCOO eta USO sindikatuek azaldu dutenez, % 27ko soldata-igoera lortu dute, eta hori "aurrerapauso garrantzitsua da sektore maskulinizatuekiko dagoen soldata-arrakala amaitzeko".
2024/09/12 - 20:18
Donostiako Udaltzaingoaren 175. urteurrena ospatzeko erakusketa zabaldu dute
Garbera merkataritza-gunean irailaren 28ra arte egongo den erakusketan 30 argazki daude ikusgai, 1889tik 1980ra bitartekoak. Argazki horien bidez, poliziaren bilakaera eta Donostiaren garapena ezagutu daitezke.
2024/09/10 - 14:37
Lehendakaria EAEko hiru hiriburuetako alkateekin bildu da
Imanol Pradalesek Ajuria Enea Jauregian hartu ditu Juan Maria Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkate jeltzaleak, eta Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialista, kargua hartu zuenetik abiatutako bilera-sortaren baitan.