Donostiako Udala
2025/05/23 - 15:07
Babestutako 1.700 etxebizitza eraikiko dituzte Loiolako kuartelen eremuan
Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak egin du iragarpena, EH Bilduk bultzatuta, Udalak gaur egin duen udalbatzaren ostean, eta Donostiako bizilagunek soilik izango dute bertan etxebizitza bat erosteko aukera.
2025/05/16 - 20:18
Biarritzeko Malandain Balletak eta Donostiako Victoria Eugeniak lankidetza hitzarmena berritu dute
"Ballet T" lankidetza proiektua 2007an jarri zen abian, eta gaur beste hiru urtez berritu dute hitzarmena. Maider Arosteguy Biarritzeko auzapezak eta Eneko Goia Donostiako alkateak sinatu dute akordioaren berritzea.
2025/05/14 - 16:44
Donostia, merkatu tentsionatuko gune izendatutako lehen euskal hiriburua
Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean; uztailerako egitea espero dute. Orduan argitaratuko baitu Espainiako Gobernuak erreferentziako alokairu-prezioen indizea ere.
2025/05/05 - 15:39
Behobia-Donostian izena emeateko epe orokorra asteazkenean irekiko da, eta dei berezia egin zaie emakumeei
Azken aldian, gero eta emakume gehiagok eman dute izena. 20-30 urte artean, dagoeneko % 40ko partaidetza langa gainditu da azken edizioetan.
2025/04/30 - 16:07
La Cumbre jauregia Donostiako Udalaren esku ahalik eta azkarren uzteko eskatu du udalbatzak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Donostiak Espainiako Gobernuari eskatu diote ahalik eta azkarren egin ditzala jauregia udalaren esku uzteko izapideak. PPk, ordea, aurka bozkatu du.
2025/04/30 - 08:34
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria
Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian.
2025/04/30 - 08:06
Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria
Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian. Musikak batez ere "lagunak" eta Euskal Herria ezagutzeko aukera eman dizkiola esan du Antton Valverdek.
2025/04/16 - 11:34
Goiak uste du AHTa dela eta PSE-EEk egindako kritiken atzean ''ezer ez egiteko jarrera'' dagoela
AHTaren Nafarroa eta EAEren arteko lotuneaz galdetuta, Eneko Goia Donostiako alkateak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera Ezkio-Itsasoko aukeraren aldekoa dela. PSE-EEren kritikei buruz, berriz, aditzera eman du "ezer ez egitea" dela nahi dutena, ez Ezkion ez Gasteizen.
2025/04/13 - 20:16
'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian
Bou Gipuzkoa arrantzontzia Matxitxakoko batailan borrokatu zen Gerra Zibilean. Erreplikak 2,70 metro luze eta 40 zentimetro zabal ditu, eta gaur inauguratu dute Donostiako portuan. Matxitxako Elkarteak, proiektuaren bultzatzaileak, Aranzadi eta erakundeen laguntza izan du.
2025/04/11 - 21:16
Odon Elorza, San Bartolomeko proiektuaren gelditzeari buruz: ''Herritarren garaipena da''
Odon Elorza Donostiako alkate izandakoak eta San Bartolome plataformako kideak uste du presio sozialak behartu duela Udala San Bartolomeko proiektu polemikoa geldiarazteko erabakia hartzera.
2025/04/11 - 13:53
Donostiako Udalak San Bartolomeko merkataritza zentroa eraikitzeko proiektua geldiarazi du
Eneko Goia alkateak aurreratu duenez, kontratua bertan behera uzteko eskatuko dio San Bartolome Muinoa sozietateari. Beraz, merkataritza zentroa eta aparkalekua ez dira egingo.
2025/04/08 - 15:36
Terrazak goizago ixtea eta aire zabaleko estufak debekatzea proposatu du Donostiako Udalak
Udal gobernuak 2014tik indarrean egon den ordenantza aldatzea onartu du gaur. Orain, oposizioko taldeek zuzenketak aurkezteko epea dute. Araudi berria urrian sar liteke indarrean.
2025/03/21 - 10:35
Ertzain eta udaltzainentzako 643 plazako lan-eskaintza bateratuan izena emateko epea ireki dute
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean izena emateko epea ireki dute, eta 20 egun baliodun egongo da zabalik.
2025/03/21 - 09:02
Albiste izango dira: Glaziarren eguna, Heathrow itxita, eta Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/20 - 18:53
Eneko Goiaren eta Ramiro Gonzalezen arteko hizka-mizka, AHTaren lotura dela eta: Gasteiz edo Ezkio-Itsaso
Donostiako alkateak "berekoitzat" jo du Arabako ahaldun nagusia, AHTa Nafarroarekin Gasteizen bidez lotzea aldarrikatzeagatik, Ezkio-Itsasoko aukeraren kaltetan, eta Gonzalezek "errespetua" eskatu dio Goiari.
2025/03/20 - 18:51
Toldoen zozketa egin da Donostian, eta Kontxako hondartzan 150 gutxiago izango dira
Zozketa gaur egin da, Itsasertzeko Zuzendaritzak Donostiako Udalari Kontxako hondartzan aurreikusitako 440 toldoetatik 150 kentzeko emandako aginduaren ondoren.
2025/03/20 - 08:59
Donostiak bere hiru hondartzetako toldoak zozkatuko ditu gaur, eta Kontxakoak 150 gutxiago izango ditu
Hurrengo hiru denboraldietarako hiriko hondartzetako toldoen zozketa egitear dela, Itsasertzetako Zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren erabakiz, aurten Donostiako Kontxako hondartzan 150 toldo gutxiago jarriko dituzte. Iaz, 440 jarri zituzten.
2025/03/20 - 08:51
Albiste izango dira: EITB Data: euskal flota eta arrain kontsumoa, udaberria eta haizea, eta toldoen zozketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/19 - 15:12
Ertzain eta udaltzainentzako 643 plazako lan-eskaintza bateratua deitu dute
Datoren ostiralean, martxoak 21, zabalduko da izena emateko epea, eta lehendabiziko probak ekainean eta uztailean egitea aurreikusten da. 473 postu Ertzaintzarako izango dira, eta gainerako 170ak, 22 udaletako udaltzaingoetarako.
2025/03/06 - 21:40
Igeldoko Toki Erakunde Txikiaren behin-behineko kudeaketa-batzordea eratu dute
Organo horrek EH Bilduko lau ordezkari eta EAJko bat izango ditu eta jarduera ofizialari ekigo diote horrela, harik eta 2027ko maiatzean udal hauteskundeak egiten diren arte.