AITORTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria

Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian.
Antton Valverde, artxiboko irudi batean.
Antton Valverde, artxiboko irudi batean.

Antton Valverde musikari donostiarrak jasoko du 2025eko Adarra Saria, "herri kanten eta bertso zaharren berreskurapenean, euskal poeta klasikoen obraren zabalkundean, emakumezkoen poesiaren alde erakutsitako sentiberatasunarengatik, euskal kanta modernoaren agertokietara (pilotalekuak barne) pianoaren soinua ekartzeagatik eta, batez ere, bere konposizio, grabazio eta zuzeneko emanaldiekin hainbeste musikazale gozarazteagatik estilo pertsonal, zaindu eta dotoreaz".

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten saria da, eta Valverdek jasoko duena hamaikagarrena izango da. Odile Kruzeta kazetariak, Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren buruak eta Gorka Iribar Lugaritz Kultur Etxeko zuzendariak osatzen dute epaimahaia.

Ekainaren 21ean jasoko du aitortza musikari donostiarrak, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldian. Han, Marijose Rekalde eskultoreak egindako oroigarria emango dio Eneko Goia Donostiako alkateak, eta segidan, kontzertua eskainiko du Francisco Herrero (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia) eta Txema Garces (kontrabaxua) musikariez lagunduta.

Kontzerturako sarrerak apirilak 30ean, jarriko dira salgai, 20 eurotan.

Saria jasoko duela jakindakoan, hunkituta agertu da Valverde, eta kantagintzarekin duen "zor handia" aipatu du.  "Kantagintzak eman dit Euskal Herria goitik behera ezagutzeko aukera. Eta batez ere, jende asko ezagutu dut, lagun asko egin ditut, eta horrekin harro nago. Zerrenda egiten hasiko banintz, ez genuke momentu batean bukatuko", esan du.

Orain arte 11 Adarra Sari banatu dira. Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Anari, Berri Txarrak, Kepa Junkera, Amaia Zubiria, Joseba Tapia, Zea Mays eta Errobi izan dira saridunak.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X