Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Scientia School enpresak Pryconsa konpainiari saldu dio Amara auzoko Karmelo ikastetxea hartzen zuen eraikina

Scientia Schoolek azaldu duenez, 2019an erosi zuen ikastetxea, baina "matrikulen kopuruak behera egin zuen etengabe". "Egoera horrek itxiera ekarri zuen", gogorarazi du.

Karmelo Ikastetxearen eraikina, Donostiako Amara auzoan. Irudia: EITB

Scientia Schoolek akordioa itxi du Pryconsa konpainiarekin Donostiako Karmelo Ikastetxea hartzen zuen eraikina saltzeko, "hezkuntza enpresa murgilduta dagoen berregituraketa prozesutik eratorritako betebeharrei erantzuteko".

Scientia School enpresak ohar baten bidez azaldu duenez, ikastetxea 2019an erosi zuen, baina "matrikulen kopuruak etengabe behera egin zuen ikastetxean, inguruko ikasleen benetako kopuruarekin alderatuta hezkuntza eskaintza gehiegi zegoelako".

"Egoera horrek itxiera ekarri zuen", gogorarazi du. Testuinguru horretan, Scientia Schoolek adierazi duenez, "salmenta hau berregituraketa egitasmoan jasotako neurrien parte da, eta enpresaren etorkizuna bermatzea ahalbidetzen du".

Pryconsak eraikina erostea "bere ondarea handitzeko" estrategiaren barruan kokatzen da, "eraikinean aurrez izandako hezkuntza jarduerarekin inolako harremanik izan gabe".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X