Asironek eta Aburtok gainditu dute, baina Etxebarria eta Goia ez dira 5era heldu, gutxigatik bada ere
EITB Focusen azterlanaren arabera, hiriburuetako alkateak oso ezagunak dira, baina herritarrek jartzen dieten notak ez dira hain positiboak. Herritarren % 95,8k ezagutzen dute Joseba Asiron (EH Bildu) Iruñeko alkatea, baina 5,8ko nota eman diote; Juan Mari Aburto (EAJ) Bilbokoari 5,4koa eman diote, eta % 95,8k ezagutzen dute.
Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak (PSE-EE), aldiz, 4,8ko nota lortu du, eta % 93,4k dio ezagutzen duela; Donostiako alkate Eneko Goiak (EAJ), berriz, 4,5ko nota du, eta % 99k ezagutzen dute.
Udalerri ertainetan, Tolosako kasua da nabarmenena: Andu Martinez de Rituerto (EH Bildu) da sailkapenean buru, 6,9ko notarekin, herritarren % 93,8k ezagutzen dute. Ondoren, Asier Iragorri (EAJ, Basauri), 6,7rekin, eta Raul Lopez de Uralde (EH Bildu, Agurain), 6,7rekin.
Metodologia
Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan).
Galdeketak maiatzaren 5etik 21era bitartean egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.