Donostiako Udala
2025/01/20 - 14:19
Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileek jaso dute 2025eko Urrezko Danborra
Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu duenez, Urrezko Danborrak "hiri enbaxadore" izendatu ditu Mortiarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak.
2025/01/20 - 13:14
Ia 5.000 umeren danborrek Donostia hartu dute Sarriegiko martxen doinuekin
38 ikastetxe eta elkartetako 45 konpainiatan antolatuta, Alderdi Ederren desfilatu dute, Ander Alustiza Amassorrain Ikastolako Danbor Nagusia buru izanda.
2025/01/20 - 08:59
Albiste izango dira: Danborrada 2025, Trumpen kargu-hartzea eta su-etena Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/20 - 01:10
San Sebastian martxaren doinupean bandera igoz eman diote hasiera donostiarrek 24 orduko jaiari
Gauerdian lehertu da festa Konstituzio Plazan. Aurten, 22.908 helduk eta 5.000 haurrek desfilatuko dute egun osoan zehar Donostiako kaleetan, danborra jo eta jo.
2025/01/19 - 18:20
Hiritar Merezimenduaren Dominak emanda hasi dira San Sebastian eguneko ekitaldiak
Gipuzkoako Elikagaien Bankua, Mestiza Elkartea, Contxu Uzkudun diseinatzailea, Iñaki Almandoz Askatuak Klubeko presidentea eta Radio San Sebastian saritu dituzte aurten Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina emanda.
2025/01/16 - 19:44
Zazpi danborrada berri, guztira 167, "historiako San Sebastian egun jendetsuenean"
Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak helduen danborrada aurkeztu dute udaletxean. Guztira, 22.736 pertsonek parte hartuko dute helduen danborradan.
2025/01/16 - 19:23
Inoiz ospatu den San Sebastian egunik jendetsuena izango da aurtengoa
Guztira, 22.736 pertsonak parte hartuko dute urtarrilaren 20an Donostiako kaleetan zehar ibiliko diren 167 danborradetan. Aurten zazpi danborrada berri gehitu dira festara.
2025/01/14 - 19:31
Donostiako Danborradak kartel propioa du berriro, 43 urteren ondoren
'Donostiako Danborrada' da Joseba Larretxe diseinatzaile bidasotarrak egindako kartelak dakarren leloa, eta desfileetako pertsonaia nagusiak agertzen dira bertan.
2025/01/01 - 09:42
Prezioak 2025ean: hipotekak jaitsiko dira, baina elikagaiek, energiak eta telekomunikazioek gora egingo dute
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
2024/12/30 - 14:43
Eneko Goiak eraldaketa "oso agerikoak" aurreikusi ditu 2025erako Donostian
Donostiako alkateak adierazi duenez, "2025 urte erabakigarria izango da Donostiaren etorkizuna definituko duten proiektuak gauzatzeko", eta zenbait arlo nabarmendu ditu, besteak beste, garraioa, jasangarritasuna, etxebizitza eta garapen teknologikoa.
2024/12/29 - 11:16
Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
2024/12/26 - 13:52
Euriteek luizia eragin dute Igeldoko igoeran, Donostian
Astearte gauean gertatu zen luizia, eta ez zen inor zauritu. Igeldora doan errepideko erreietako bati eragiten dio. Ondorioz, trafikoa bideratzeko txandakako-igarobidea emateko semaforo bat jarri dute.
2024/12/26 - 12:22
Ostiral honetan irekiko da San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea
Izena emateko adin nagusikoa izan behar da eta Donostian erroldatuta egon behar da. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, arratsaldeko seietan, Udaletxeko udalbatza-aretoan.
2024/12/24 - 16:09
Martuteneko Agustindarren Ikastetxe zaharraren lurzatiari erabilera berri bat emango diote
Ikastetxe berria izango da, eta zuzkidura-bizitoki berriak ere hartuko ditu, Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Horrela, abandonatutako eraikin izateari utziko dio. Etxerik gabeko pertsonen presentzia ohikoa zen eta auzokideak kexu ziren aspaldian.
2024/12/21 - 15:46
Giro ederra Donostiako kaleetan, San Tomas azokaren aitzakian
Jendetza bildu da Gipuzkoako hiriburuan San Tomas azokaren bueltan. Giro aparta izan da beste behin ere, eta talo eta txistorra postuak, nekazarienak, haurrentzako ekintzak eta kaleko giroa izan dira protagonista, Kaxilda zerramarekin batera.
2024/12/14 - 19:41
Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla
Donostiako Udalari egotzi diote "arrazoi ekonomikoak" lehenestea, "haurren segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren aurretik".
2024/12/13 - 18:58
Jantzi tradizionala, emakumezkoen kirola eta Kaxilda, 162 saltoki izango dituen San Tomaseko protagonistak
Saltokian Konstituzio Plazaren eta Gipuzkoa, Okendo eta Zuloaga erdiguneko plazen artean banatuko dira, baita Boulervard eta oinezkoentzako zenbait kaleren artean ere. Aldi berean, hainbat auzok, hala nola Amara Berri eta Zaharrak, Txomin Eneak, Antiguak eta Grosek jarduerak hartuko dituzte.
2024/12/05 - 14:58
Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025eko Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 98 hautagaien artean aukeratu du Jon Garañoren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren ekoiztetxea. Urtarrilaren 20an jasoko dute golardoa.
2024/12/05 - 14:52
Goenaga eta Arregi (Moriarti Produkzioak): ''Harrituta gaude, baina oso pozik''
2025eko Urrezko Danborra jasoko dutela jakin berritan, pozarren topatu ditu EITBk ekoiztetxeko kideetako bi. Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Donostian bertan sortutako produktorak mundu guztira zabaldu du bere lana".
2024/11/30 - 17:34
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarri dute Intxaurrondoko kuartelaren atarian
Donostiako Udalak plaka honekin "indarkeriaren biktima" den Mikel Zabalzaren oroimena "bizirik mantentzea" nahi izan du, eta lore eskaintza batekin oroitu dituzte herritarrek, Intxaurrondon torturak salatu zituzten Idoia Aierbe eta Jon Arretxe ere.