Donostiako Udala
2024/09/12 - 20:18
Donostiako Udaltzaingoaren 175. urteurrena ospatzeko erakusketa zabaldu dute
Garbera merkataritza-gunean irailaren 28ra arte egongo den erakusketan 30 argazki daude ikusgai, 1889tik 1980ra bitartekoak. Argazki horien bidez, poliziaren bilakaera eta Donostiaren garapena ezagutu daitezke.
2024/09/10 - 14:37
Lehendakaria EAEko hiru hiriburuetako alkateekin bildu da
Imanol Pradalesek Ajuria Enea Jauregian hartu ditu Juan Maria Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkate jeltzaleak, eta Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialista, kargua hartu zuenetik abiatutako bilera-sortaren baitan.
2024/09/10 - 09:56
Albiste izango dira: Harris-Trump debatea, Suizidioa Prebenitzeko Eguna, eta Pradales hiriburuetako alkateekin
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/07 - 17:02
Behin-behinean espetxera bidali du epaileak Donostian sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Erregimen komunikatuan eta fidantzarik gabe bidali du espetxera guardiako epaileak, asteazkenetik ostegunerako gauean Easo plazako aparkalekuan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.
2024/09/06 - 16:30
Donostiako Udalak hirian izandako azken sexu-erasoa gaitzetsi du
Emakume batek ostegun goizaldean Easoko aparkalekuan izandako azken sexu-erasoa gaitzesteko bilkura egin da eguerdian Donosstian. Eneko Goia alkateak erasoa gaitzetsi du eta "nazkatuta" daudela adierazi du.
2024/09/05 - 16:46
Gizon bat atxilotu dute Donostiako aparkaleku batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Bart gertatu zen, Easo plazako aparkalekuan. Udalak adierazi du gertatutakoa "irmoki gaitzesten duela", eta bihar kontzentrazioa egiteko deitu du. Elkarretatzea bihar izango da, irailak 6, 12:30ean, Alderdi Ederren.
2024/09/01 - 11:32
1813ko setioa eta ondorengo sutea oroitzeko ekitaldiak zapuztu ditu ekaitzak Donostian
1813ko abuztuaren 31n, guda napoleonikoetan, Donostiak jasandako setioa eta sutea oroitu dituzte larunbat honetan, baina tximista eta euri artean bukatu dituzte ospakizunak.
2024/08/31 - 23:29
1813ko sutea pairatu zutenak gogoan izan ditu beste urte batez Donostiako Udalak
Tropa aliatu angloportuguesak hirira sartu, su eman eta suntsitu zutenetik 211 urte bete direnean, Udalak eta herritarrek lore eskaintza bat egin diete biktimei, zorigaiztoko 1813ko gau hartako gertakarien birsorkuntzaren atariko gisa.
2024/08/28 - 16:54
Eguraldia lagun, jendetza bildu da Artikutzan San Agustin eguna ospatzeko
Artikutzako lursaila Donostiako Udalarena da, baina Nafarroan dago. Gaur, urtean behin, ateak libre irekitzen ditu. Urteko gainerako egunetan sartzeko baimena eskatu behar da.
2024/08/27 - 15:10
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du hirian izandako azken sexu erasoaren aurka
Ertzaintzaren agenteek 27 urteko gizon bat atxilotu zuten asteburuan Gipuzkoako hiriburuan, goizaldean Alde Zaharreko kalezulo batean izandako sexu-erasoaren ustezko egilea izateagatik.
2024/08/19 - 19:01
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian gama altuko telefono mugikorrak lapurtzeagatik
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, horietako bat telefono mugikorrak lapurtzeagatik, eta gainerako biak, berriz, mugikorren jasotze-delitua egotzita. Ikerketaren arabera, harrapatutako terminalak gama altukoak ziren gehienak, eta aurten Donostialdean eta inguruetan lapurtu dituzte.
2024/08/18 - 15:05
Goiak esan du Aste Nagusia "bikaina" izan dela, jende "gutxixeago" izan den arren
Alkateak jakinarazi duenez, ez da sexu-erasorik salatu aste osoan, baina "gaitzespenik irmoena" agertu du bart Txomin auzoan izan den indarkeria matxistaren aurrean.
2024/08/18 - 14:59
Goiak ''gaitzespen irmoena'' adierazi du ertzain batek emazteari egindako eraso saiakeraren aurrean
Eneko Goia Donostiako alkateak elkartasuna adierazi dio biktimari, eta aurreratu du Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gertakaria aztertuko duela bihar.
2024/08/17 - 18:24
Pirotecnia Valencianak irabazi du berriz ere Donostiako Su Artifizialen Lehiaketaren Urrezko Maskorra
Ostegunean eskaini zuen irabazleak bere ikuskizuna. Zilarrezko Maskorra Madrilgo Vulcano Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezkoa Erresuma Batuko Illusion Fireworksek eskuratu du. Super Amara Gazte Epaimahaiaren Saria ere Illusion Fireworksek irabazi du.
2024/08/16 - 18:43
RACVNren ustez, "adarjotzea" da Goiak emisio baxuko eremuaren helegiteari buruz emandako erantzuna
Real Automovil Club Vasco Navarrok uste du Donostiako alkateak neurria justifikatzeko emandako argudioak "sinpleak" direla eta herritarrak "nahastu" nahi dituela emisio baxuko eremua hirian aplikatzeko erantzukizunaren inguruan.
2024/08/15 - 15:21
La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzeko proposamena egin du Donostiako Udalak
Eraikin horretan Lasa eta Zabala oroitzeko gune bat ere sortzea jasotzen du Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari igorritako atariko dokumentuak. Izan ere, bertan torturatu zituen Guardia Zibilak, hil eta Alacanten lurperatu aurretik.
2024/08/14 - 18:47
RACVNk auzitegietan helegitea jarriko die Bilbo, Donostia eta Irungo Emisio Baxuko Eremuei
Eneko Goia Donostiako alkatearen ustez, RACVN eremu horien aurka badago, "legeari helegitea" jarri beharko lioke, eta ez udal ordenantzei, "egiten ari diren gauza bakarra lege bat betetzea baita, nahitaez bete beharrekoa".
2024/08/14 - 11:54
Eneko Goia: ''Donostia hiri segurua da, baina horrek ez du esan nahi arazorik ez dugunik''
Donostiako alkateak adierazi duenez, arazoa behin eta berriz delituak egiten dituzten pertsonak dira. "Normalean ez dira delitu larriak izaten eta ez dute ondoriorik izaten. Egun batetik bestera berriro kalean daude. Etsipena sortzen du honek", gaineratu du Goiak.
2024/08/12 - 21:00
2024ko Piraten Abordatzearen argazkirik onenak
250 ontzitan 1500 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Aste Nagusiko ohiko abordatzean. 17:00etan irten dira Donostiako portutik, eta Kontxarako ibilbidea osatzea lortu dute.
2024/08/10 - 10:50
Kanoikadak abiatuko du arratsaldean Donostiako Aste Nagusia
Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko 376 ekitaldi izango dira Aste Nagusian. Kultur ekintzak eta kirol jarduerak hiriko 30 plaza eta txokotan ikusi ahalko dira.