Donostiako Udala
2024/06/11 - 12:55
Atxilotu egin dute Donostian, futbol partida baten ostean, arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea
30 urte ditu atxilotuak eta epailearen esku utziko dute datozen orduetan. Gainera, beste pertsona bati eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, Donostiako Bidebieta auzoko futbol-zelaian gertatu ziren erasoetan parte hartzeagatik.
2024/06/10 - 17:03
Donostian futbol partida batean arbitro bati egindako erasoa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak
Federatu gabeko jokalarien arteko lehiaketa baten amaieran eraso zioten, Bidebieta auzoan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu zuen, baina, oraingoz, ez du atxilotu.
2024/06/10 - 00:07
Arbitro bati labanaz eraso diote Donostian, futbol partida baten ostean
Federatu gabeko jokalarien arteko lehiaketa baten amaieran eraso diote, Bidebieta auzoan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du, baina, oraingoz, ez du atxilotu.
2024/05/26 - 15:53
Ehunka lagun bildu dira Donostia Defendatuz plataformak "hiri eredu bizigarri baten alde" deitutako martxan
Martxa 12:00etan abiatu da Easo plazatik 'Donostia ez dago salgai! Hiri bizigarri aten alde' lelopean. Donostia ez dagoela salgai aldarrikatu, eta Udalari, gutxi batzuen interes ekonomikoak barik, herritarrak lehenetsi ditzala exijitu diote.
2024/05/24 - 17:56
Kaleratzeak Stop elkarteak salatu duenez, Goiak euren kontrako "jazarpen" kanpaina du abian
Plataformak Igarako etxebizitzen sustapenari helegitea jartzeko erabakiaren berri izatean Goiak euren kontra jaurtitako "erasoak" ez dituztela ulertzen adierazi dute. Rosa Garcia bozeramaileak azaldu duenez, xedea ez da "boikota", etxebizitza babestuen kopurua handitzea baizik.
2024/05/21 - 22:41
Goia haserre agertu da Kaleratzeak STOP elkarteak etxebizitza-promozioen aurka jarritako helegitearen aurrean
Kaleratzeak STOP plataformak helegitea aurkeztu du Donostiako Udalak Igaran eta Illarraberrin aurrera eraman nahi dituen etxebizitza-promozioen aurka. Eneko Goia alkateak oso haserre hitz egin du. "Denari ezetz" estrategia ikusten du helegite horren atzean.
2024/05/17 - 21:46
Saguesen ekitaldi ugari eta partida pantaila erraldoi batean jarraitzeko aukera egongo da
Donostiak kolore txuri-urdinak jantzi ditu biharko finalean jokalariei babesa adierazteko. Saguesen egun osoko festa izango da, partida ikusteko pantaila erraldoi batekin.
2024/05/13 - 18:16
E9ko hauteskunde mahaiak osatzeko kideak aukeratu dituzte Gasteizen eta Iruñean
Ostiralean Bilboko eta eta Donostiako Udalek egin zuten zotz; gaur Arabako eta Nafarroako hiriburuen txanda izan da.
2024/05/10 - 11:01
Noiz jakingo dut hauteskunde-mahaian egon beharko dudan?
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako udalek maiatzaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte zozketak, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako mahaiak osatze aldera.
2024/05/09 - 15:34
Ibilgailuarekin Donostia erdialdera sartzeko murrizketak urte amaieran sartuko dira indarrean
Berritasun gisa, Udalak 10 kamera finko jarriko ditu emisio gutxiko eremura sartzen diren ibilgailuak kontrolatzeko. Halaber, baimenik gabe sartzen direnentzat 200 euroko isunak aurreikusi ditu.
2024/05/02 - 15:50
Donostian drone bat baimenik gabe erabiltzeak 225.000 eurorainoko zigorrak ekar ditzake
Udala kezkatuta azaldu da "inolako baimenik gabe" dabiltzan droneen ugaritzea dela eta, eta horrek ekarri ditzakeen zigorrak gogorarazi ditu.
2024/04/30 - 18:26
Lore eta landareen doako banaketak harrera bikaina izan du Donostian
Udalak ekimen bat jarri du abian udal parke eta lorategietatik kendutako loreei bigarren bizitza bat emateko. Ostegunean eta ostiralean landareak eta erraboilak banatuko dituzte berriro.
2024/04/19 - 17:34
Kanpaina solidarioa Basaurin, Thailandian gaixorik dagoen herrikidea etxeratzen laguntzeko
"El Maño" Basozelai auzoko auzokideen elkarteak itsulapikoak banatu ditu herriko 84 saltoki eta tabernatan, eta ekitaldi solidarioak antolatu dituzte hilaren 27 eta 28rako.
2024/04/16 - 21:00
Thailandian gaixorik dagoen donostiarra "berehala" Euskal Herriratu beharko lukete, ospitalearen arabera
Familiak Margarita Robles Defentsa ministroarekin telefonoz hitz egin zuen astelehenean, eta Roblesek egoera aztertuko duela adierazi zien. Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala gaztearen senideei laguntzeko prest agertu dira.
2024/04/14 - 22:57
Entitate txiki izateari baiezkoa eman diote igeldoarrek
Boto-emaileen % 84,6k baiezko botoa eman dute, eta % 14k, berriz, ezezkoa. Herri kontseilua oso pozik agertu da eguna normaltasunez joan delako, eta parte-hartzea goraipatu dute.
2024/04/14 - 22:03
Eneko Goiak laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari Bangkoken gaixorik dagoen donostiar bat aberriratzeko
Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak ohar bat igorri du Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzaren bidez, eta kasua jarraitzen ari dela, eta Espainiak Thailandian duen enbaxada "bere eskumenen barruan dauden eta eskura dituen eginbide" guztiak egiten ari dela esan du.
2024/04/14 - 16:09
Entitate txikiari buruzko kontsulta egiten ari dira Igeldon
Guztira, Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar deitu dituzte botoa ematera.
2024/03/22 - 17:06
Santi Cocaren heriotzagatik akusatutako gizona espetxera bidali dute, Frantziak Espainiaren esku utzi ostean
Akusatua ihes eginda zegoen, eta, euroagindu bati esker, Frantzian atxilotu zuten otsailean. Orain, epaiketa berri bat egin beharko da, azaroan beste bost akusatuak epaitu ostean.

2024/03/21 - 12:26
A21erako hauteskunde mahaien zozketa egin dute hiriburuetan
Funtzio hori betetzen duten herritarrei martxoaren 22tik 28ra bitartean emango zaie jakinarazpena, eta mahaietako kide ez izateko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordean martxoaren 23tik apirilaren 4ra bitartean.
2024/03/20 - 22:08
Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo "miserable" batetik kentzeko eskatu dio PPri
Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.