Zinemaldiaren 72. ediziorako sarrerak salgai daude
Salgai daude jada Zinemaldiko sarrerak. Goizeko bederatzietan jarri dituzte lehen hiru egunetarako sarrerak; hau da, ostiraleko, larunbateko eta igandeko sarrerak.
Modu mailakatuan egingo da sarreran salmenta. Horrela, astelehenean, hilaren 16an, hurrengo astelehenerako (irailak 23), astearterako (irailak 24) eta asteazkenerako (irailak 25) sarrerak erosi ahalko dira, aurreko jardunaldietarako eskuragarri geratzen diren sarrerez gain; eta, azkenik, asteartean jarriko dira salgai hurrengo asteko ostegun, ostiral eta larunbaterako sarrerak, baita gainerako saioetarakoak ere.
Zinemaldi Plazan —Kursaaleko beheko solairuan—, leihatilan eta Zinemaldiko eta Kutxabankeko webguneetan eros daitezke sarrerak.
Programazioa eskuragarri dago jada. Filmez film gidaliburua, berriz, Zinemaldiak Tabakaleran duen bulegoan eta Kursaaleko informazio gunean eskura daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da