Drogak
2024/03/15 - 16:11
11 lagun atxilotu dituzte droga trafikoagatik Iruñerrian, eta kalamu elkarte bat itxi dute
Guztira, lau miaketa egin dituzte atxiloketa horiekin lotuta, eta 1.500 landare inguru (20 bat kilo) konfiskatu. 180.000 euroko irabaziak lortuko lituzkete dena salduz gero.
2024/03/04 - 10:32
Kontsumoa jaisten doan arren, THC kopuru handiagoa duen marihuana saltzen ari dela ohartarazi du Osasun Sailak
Itziar Larizgoitia Jaurlaritzaren Osasun Publiko eta Adikzio zuzendariak azaldu duenez, THCa droga horrek duen substantzia toxikoena da, eta kantitate handiagoan ari dira topatzen, kalamua arriskutsuagoa eginda. "Gaur egungoa kontsumituta, adikzio arriskua handiagoa da", ohartarazi du.
2024/02/23 - 17:37
Alemaniak 50 gramo kalamu eduki eta kontsumitzea legeztatu du, hainbat murrizketarekin
Apiriletik aurrera, lege berria indarrean sartzen denean, 18 urtetik gorakoek gehienez hiru kanabis landare landatu ahal izango dituzte etxean autokontsumorako, edo 50 gramo lore lehor eduki ahal izango dituzte eremu pribatuan.
2024/02/20 - 16:03
''Kokaina arrosa izeneko drogak ez darama kokainarik, ketaminarekin edo LSDarekin nahasten dute''
Ertzaintza orain hiru urte hasi zen "kokaina arrosa" detektatzen Euskadin, oraingoz oso kopuru moderatuan. Droga honek duen konposizioak "oso arriskutsu" bihurtzen du.
2024/02/19 - 16:32
14 urteko adingabe bat hil da Getafen, ezagun batzuek edarian kokaina arrosa bota ondoren
Hildakoaren gurasoek salaketa bat jarri dute eta Espainiako Poliziak gertatutakoa hilketa delitu bezala ikertzen ari da dagoeneko. Gaztea atzo lurperatu zuten.
2024/02/11 - 18:51
Barbaten hildako guardia zibilaren alargunak uko egin dio Marlaskak domina jartzeari
Ehunka lagunek agurtu dute David Perez Sarrigurengo bizilaguna, Iruñeko katedralean egin den hiletan. Bestetik, Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du igande honetan, ostiralean Barbaten (Cadiz) hildako guardia zibilen familiei elkartasuna erakusteko adierazpena.
2024/02/10 - 21:53
Bi eguneko dolua Eguesibarren, Barbaten hil duten David Perez guardia zibil eta bizilagunaren heriotzagatik
Iruñeko Katedralean hileta-meza egingo da igandean, 13:00etan, ostiralean Cadizen narkotxalupa batek harrapatuta hil zen Iruñeko agentearen omenez.
2024/02/10 - 18:44
Zortzi dira jada Barbaten bi guardia zibilen heriotzagatik atxilotutakoak
Agenteak ostiral gauean hil ziren, narkotxalupa batek euren patruila-ontzia jota. Atxilotuetako bostek, denak espainiarrak, aurrekariak dituzte droga-trafikoagatik. Guardia Zibilak, drogaren aurkako fiskalak eta herritarrek narkotrafikoaren aurkako baliabide falta salatu dute.
2024/02/10 - 13:47
Bi guardia zibil hil dira Cadizen, droga-trafikatzaileen ontzi batek harrapatuta
Itsaso zakarretik portuan babestutako ontzi batzuetako bidaiariak identifikatzera joan direnean, droga-trafikatzaileetako baten ontziak agenteen ontziaren aurka egin du, eta harrapatu egin ditu. Bost lagun atxilotu dituzte.
2024/01/26 - 12:34
Alkohol, tabako eta kalamuaren kontsumoak behera egin du EAEn, baina errezetadun lasaigarrien kontsumoak, gora
2023ko Adikzioei buruzko Inkestaren arabera, orokorrean hobera egin dute droga kontsumoaren eta adikzioen datuek. Dena dela, kezkagarriak dira zigarro elektronikoaren kontsumoan igarritako igoera eta emakume gazteen artean (35 urte baino gutxiago) interneten erabilera arriskutsuaren prebalentzia.
2024/01/26 - 08:52
Albiste izango dira: Gazako gerra, Kopako zozketa eta adikzioen erradiografia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/24 - 18:22
Oxido nitrosoa: efektuak eta arriskuak
"Barrearen gas" bezala ere ezaguna, droga horrek ongizate eta euforia sentsazioa sortzen du, baina baita kalteak ahoan, biriketan eta nerbio sistema zentralean.
2024/01/24 - 17:17
Gazteen artean gas barre-eragilearen kontsumoak gora egin duela ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak hiru ikerketa abiatu ditu, oxido nitrosoaren salmentarekin lotuta, EITBk jakin ahal izan duenez. Boladan ei dagoen droga mota da.
2024/01/17 - 12:33
Hainbat lagun atxilotu dituzte Nafarroan droga trafikoagatik
1,5 kilo kokaina, kilo 1 'speed', 3 kilo marihuana, 320 haxix gramo eta speeda egiteko substantzia (850 gramo) konfiskatu dituzte, baita zazpi pistola. 34.575 euro eskudirutan eta gama altuko hiru ibilgailu ere.
2023/12/30 - 17:11
Bost lagun atxilotu dituzte Bilboko portuan platano artean atzemandako tona bat kokainarekin lotuta
AEBko DEAk, Espainiako Guardia Zibilak eta Herbehereetako Poliziak elkarlanean egindako polizia-operazioa izan da, eta guztira 2.300 kilotik gora kokaina atzeman dituzte Bilbon eta Algecirasen.
2023/11/29 - 15:12
Tabakorik eta alkoholik gabeko gune gehiago ezarriko dituzte Euskadin, drogen kontsumoaren hasiera atzeratzeko
Alkohola eta tabakoa dira, oraindik ere, Euskadin gehien kontsumitzen diren substantzia legalak, nahiz eta horien kontsumoak beheranzko joera hartu duen. Droga ilegalen artean, nabarmena da heroinaren gorakada.
2023/11/28 - 13:37
Frantziak 12 eurora igoko du tabako-paketearen prezioa, eta parkeak kerik gabeko lekutzat hartuko ditu
Igoera progresiboa izango da, 2025ean 12 eurora eta 2026an 13 eurora iritsi arte. Tabakoak urtean 75.000 pertsonari eragiten die Frantziako Estatuan, eta "heriotzen lehen kausa saihesgarria" da.
2023/10/23 - 11:59
Aguerretxe Colina: ''Droga mota asko kontsumitzen dira gurean; zorionez, Fentanilo epidemiarik ez dago''
Estatu Batuetan 70.000 lagun hil dira azken urtean Fentanilo gaindosiak jota; epidemia kontrolatu ezinda dabiltza. Euskal Herrian, aitzitik, substantzia horrek ez du presentzia handirik, momentuz. Euskadi Irratiko "Faktorian" drogamenpekotasunaren inguruko azken berrien errepasoa egin dugu.
2023/10/20 - 12:54
Bost pertsona atxilotu dituzte marihuana zeraman kamioi bat lapurtzea egotzita, polizia plantak eginez
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu Martzillan, letxugen artean ezkutatutako 275 kilo marihuana zeramatzan kamioi bat lapurtzeagatik. Lapurreta gertatu aurretik kamioiean zihoazen bi pertsonak ere atxilotu dituzte.
2023/10/15 - 14:34
Bi lagun atxilotu dituzte Orozkon eta Amurrion bi kalamu laborategi desegin ostean
Ertzaintzak 38 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu osasun publikoaren kontrako delituak egotzita. Kalamuaren deribatuak ekoizten zituzten eta haziak genetikoki aukeratzen zituzten laborategi horietan. 500 landare eta lehortzen ari ziren ehunka ebakin eta kukuilu konfiskatu dituzte.