Hainbat lagun atxilotu dituzte Nafarroan droga trafikoagatik
Hamaika lagun atxilotu dituzte Nafarroan eta Tarragonan, droga trafikoan aritzen zen talde bateko partaide zirelakoan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Guztira, 1,5 kilo kokaina, kilo 1 speed, 3 kilo marihuana, 320 haxix gramo eta speeda egiteko substantzia (850 gramo) konfiskatu dituzte, baita mota ezberdinetako zazpi pistola ere.
Halaber, 34.575 euro zituen gordeta talde horrek eskudirutan, eta gama altuko hiru ibilgailu (horietako bat 160.000 eurokoa). Marihuana hazteko gune bat ere bazeukan.
Guardia Zibilaren hitzetan, operazio zaila izan da "adar askoko" taldea baitzen, eta taldekideek segurtasun neurri zorrotzak hartzen baitzituzten.
Oraingoz, taldekideetako bat soilik atxilotu dute, aldean bi kilo kokaina eta speed zeramatzalako.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda