Drogak
2022/12/16 - 12:15
Narkotrafikoko kapitalak zuritzen zituen erakunde kriminal bat desegin dute Bizkaian
Guardia Zibilak hamaika pertsona atxilotu eta ikertu ditu Bizkaian, Valentzian eta Balear Uharteetan egindako 10 miaketetan.
2022/12/14 - 13:02
Kontrabandoko tabakoa ekoizteko eta banatzeko Europako sare handiena desegin dute Hego Euskal Herrian
Operazioan 16 pertsona atxilotu dituzte, eta 4,5 milioi tabako pakete eta 31 tona tabakorri eta tabako xehe atzeman dituzte EAEko eta Nafarroako hainbat industria nabetan. Tabakoa ekoizteko lantegi bat ere bazuen sareak, egunero milioi bat zigarro egiteko gai zena.
2022/11/22 - 15:37
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga trafikoaren eta kapital zuritzearen aurkako operazio batean
Gainera, dozena erdi pertsona ikertzen ari dira auziarekin lotura dutelakoan. Guardia Zibilak hainbat etxebizitza miatu ditu Bilbon eta Getxon.
2022/11/15 - 14:01
Drogen kontsumoak behera egin du EAEko ikasleen artean, baina oso maila altuetan jarraitzen du
12 eta 22 urte bitarteko neska-mutilen erdiak baino gehiagok (% 54,6) adierazi du azken urtean alkohola kontsumitu duela, eta ia % 30ek, tabakoa, Bigarren Hezkuntzako Drogen Erabilerari buruzko Euskadiko Inkestan jasotakoaren arabera.
2022/09/30 - 14:17
Droga trafikoagatik atxilotutako ertzainak 300.000 euro inguru lortu zituen 2021ean bere jarduerarekin
Etxean 55 kilo kokaina aurkitu zizkioten; merkatuan, 10 bat milioi euroko balioa zuten. Ikerketa 2021ean hasi zen, eta Segurtasun Sailak zehaztu du loteriako dezimo saritu bat erosi zuela dirua zuritzeko.
2022/09/30 - 12:43
Atxilotutako ertzainak Madrildik ekartzen zuen droga eta hainbat autonomiatan banatzen zuen
Josu Erkorekak baieztatu duenez, atxilotua 49 urteko agentea da. Gainera, 2020an hasitako ikerketa "luze eta zail" baten emaitza izan dela adierazi du.
2022/09/29 - 20:34
Ertzain bat atxilotu eta haren etxean 54 kilo kokaina baino gehiago aurkitu dituzte Bilbon
Ertzaintzako Barne Arazoetarako Buruzagitzak irekitako ikerketa baten ondoren atxilotu dute ertzaina, agente hori delitu bat egiten ari zela jakin ondoren.
2022/08/13 - 12:53
700 kilo marihuana atzeman dituzte Abantoko landa-errepide baten ondoan abandonatuta
Drogak bi milioi euro inguruko balioa du merkatuan, Segurtasun Sailak nabarmendu duenez.
2022/07/29 - 02:14
Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan
Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.
2022/07/27 - 14:55
Euskadi helmuga zuen 534 kilo kokaina zeramatzan autokarabana bat atzeman du poliziak
Bi pertsona atxilotu dituzte. Legez kanpoko merkatuan, kargamentuaren balioa 60 milioi eurotik gorakoa izango litzateke.
2022/07/27 - 14:45
EAEn saltzekoak ziren 534 kilo kokaina zeramatzan autokarabana bat atzeman dute
Polizia Nazionalak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Aduana Zaintzako Zerbitzuak atzeman dute autokarabana. Kokainak 60 milioi euroko balioa hartuko zuen legez kanpoko merkatuan, eta Euskadin saltzeko asmoa zuten.
2022/07/17 - 19:57
Bi pertsona atxilotu dituzte Agurainen, 55 kilogramo kokaina garraiatzen ari zirela
Ohiko trafiko kontrol batean antzeman dute droga, orain arte aurkitutako kopururik handiena. Txikizkako merkatuan, hiru milioi euro inguruko balioa izan zezakeen kokaina horrek guztiak.
2022/07/15 - 16:37
Estatuko droga laborategirik handiena izan daitekeena desegin dute Ertzaintzak eta Mossoek elkarlanean
Aurkitutako drogak 4 milioi eta 300mila euroko balioa du merkatuan. Horrez gain, armak eta lehergailuak egiteko tresneria ere aurkitu dute.
2022/07/12 - 14:12
Sanferminetan egindako ziztadengatik beste lau salaketa ikertzen ari da Polizia
Javier Remirez kontseilariak azaldu duenez, guztira zortzi salaketa aurkeztu dituzte beste hainbeste pertsonek, zazpi emakumek eta gizon batek. Kasu guztietan, sumisio kimikoko substantzietan negatibo eman dute analisiek.
2022/07/11 - 14:50
Lau emakumek salatu dute sanferminetan ziztadak jaso ondoren zorabioak izan dituztela
Foruzaingoak ikerketa abiatu du sumisio kimikoko kasu horiek ikertzeko. Nabarmendu duenez, emakumeoi ez diete sexu erasorik egin. Biktimei egindako analisiek negatibo eman dute. Enrique Maya Iruñeko alkateak esan du gertatutakoa "kezkagarria" dela eta azpimarratu du "oso adi" egongo direla.
2022/07/09 - 20:43
Lau pertsona atxilotu dituzte Oiartzunen, Ertzaintzak legez kanpoko marihuana plantazio bat desegin ostean
Guztira, agenteek 3.000 landare baino gehiago konfiskatu dituzte hazkunde-fase desberdinetan, baita saltzeko prestatutako kukuluak ere. Gainera, barruko landaketa masibo hori hazteko hainbat material ere atzeman dute.
2022/06/27 - 13:07
Hiru atxilotu Tuteran, gaizki atera zen droga-salmenta baten bitartekari bat bahitzeagatik
Erosleek drogaren prezioaren zati handi bat diru faltsuarekin ordaindu zutenean, saltzaileek bitartekaria bahitu zuten inplikatuta zegoela pentsatuz. "Carantoña" operazioan 38, 39 eta 44 urteko hiru gizonezko atxilotu dituzte.
2022/06/25 - 13:37
32 kilo speed konfiskatu dituzte Nafarroan egindako polizia-operazio batean
Sei pertsona atxilotu dituzte, droga-trafiko delitua eta talde kriminal bateko kide izatea egotzita.
2022/06/23 - 13:16
Bi urteko etenaren ostean, droga kontsumitzen bat-batean hastearen arriskuaz ohartarazi du Ai Laket!ek
Pandemia tarteko, ia geldituta egon da Ai Laket! droga kontsumoan arriskuak txikitzeko elkartea. Jaiak bueltan diren honetan, elkarteak testing guneak jarriko ditu berriro. Pandemiaren ondorioez mintzatu gara Irati Olaziregi testing programako arduradunarekin.
2022/06/15 - 12:42
1.400 landarez osatutako legez kanpoko marihuana-plantazio bat desegin dute Berangon
Lurzatian zortzi edukiontzi, 86 argi eta bero lanpara, 15 haizagailu, 8 erauzgailu eta ureztatze automatikoko sistema bat aurkitu dituzte. Argindarra legez kanpo lotuta zegoen elektrizitate-hornidurari.