Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga trafikoaren eta kapital zuritzearen aurkako operazio batean
Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur Bizkaian droga trafikoaren eta kapital zuritzearen aurkako operazio batean. Halaber, hainbat etxebizitza miatu ditu Bilbon eta Getxon.
Ikerketaren gertuko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, taldeko buruzagia atxilotuen artean dago. Guardia Zibilak itsasontzi bat, 200.000 euro eta hainbat arma konfiskatu ditu.
Polizia operazioak zabalik jarraitzen du, eta sumarioa sekretupean dago. Atxilotutako lau pertsonez gain, beste dozena erdi lagun ikertzen ari dira auziarekin lotura dutelakoan.
Bilboko Trenbide etorbideko etxebizitzetan eta Getxon, Zugazarte pasealekuan eta kirol portuan, egin dituzte miaketak.
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak polizia operazioa baieztatu du, baina ez du xehetasun gehiagorik eman kasua sekretupean dagoelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda