Durangaldea
2023/01/22 - 18:02
Ehunka lagun bildu dira Zornotzan, behar bereziak dituen gazte bati egiten dioten jazarpena salatzeko
18 urteko gazteak gutxienez lau urte daramatza 12-14 urte bitarteko hainbat umeren partetik irainak eta umiliazioak jasaten. Udalerriko ikastetxeei eta Udalari esku hartzeko eskatu die familiak, "beste gazte guztiek bezala, kaletik aske ibili ahal izateko".
2023/01/22 - 16:21
Adimen artifiziala ikasgeletara ere heldu da
Lauaxeta Ikastolan adimen artifiziala ikasgeletan nola txertatu ari dira ikasten, eta ChatGPT tresna darabilte horretarako.
2023/01/22 - 13:51
Jazarpenaren aurkako elkarretaratzea egin dute Zornotzan
Desgaitasun intelektuala duen 18 urteko gazte batek duela lau urtetik jasaten dituen irainak eta umiliazioak salatzeko bildu dira ehunka lagun. Udalerriko ikastetxeei eta Udalari esku hartzeko eskatu die familiak, "beste gazte guztiek bezala, kaletik aske ibili ahal izateko".
2023/01/20 - 22:31
Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: "Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik"
Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
2023/01/18 - 15:41
Bizkaian Durangaldea zuritu du batik bat elurrak
Durangon eta Abadiñon kaleraino egin du elurra. Bilbora ere iritsi dira maluta batzuk.
2023/01/08 - 15:15
Horrelakoa da Alexandru Ionita gaztearen bizitza, erdi hilik utzi zuen jipoia jaso eta urte eta erdira
Gurutzetako eta Gorlizko ospitaleetan egon da, eta duela hilabetetik Bizkaiko Aldundiak utzitako etxe batean dago, familiarekin.
2023/01/08 - 12:11
Alexandru Ionita gaztearen familiak ETBren ekipo bat hartu du bere etxean
Urte eta erdi igaro da 20 bat pertsonak osatutako talde batek jipoi handia eman ziola Zornotzako gazteari. Egun egoera begetatiboan bizi da. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan ETB1-eko Gaur Egun albistegian.
2022/12/13 - 15:17
18 urteko kartzela zigorra Zornotzan osaba hiltzeagatik zigortutako gizonarentzat
Epaiketan, akusatuak aitortu zuen bere senideari eraso egin ziola, eta ados agertu zen Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren gertakarien kalifikazioarekin.
2022/12/09 - 12:47
12 kalamu plantazio desegin dituzte Bizkaian, eta pertsona bat atxilotu
Desegindako laboreak Zornotza, Berriatua, Erandio, Ibarrangelu, Ispaster, Mendata, Munitibar eta Ondarroako landa eremu isolatuetan zeuden.
2022/11/29 - 15:52
Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizona erruduntzat jo dute
Epaimahaiak ebatzi du gizonak azpikeriaz hil zuela senitartekoa. Epaiketan zehar akusatuak berretsi zuen senideari eraso ziola, eta onartu egin zuen Fiskaltzak eta Akusazio Partikularrak esandakoak.
2022/11/24 - 15:15
18 urteko kartzela zigorra eskatu dute Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizonarentzat
Autopsiaren arabera, biktimak 18 lesio zituen buruaren atzealdean, eta ez zuen defentsako zauririk.
2022/11/21 - 15:45
Zornotzan osaba kolpeka hiltzeaz akusatutako gizonak onartu du aizkoraz jo zuela
Biktimaren iloba zen 41 urteko gizonarentzat 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/21 - 15:35
Akusatuak osaba aizkoraz jo izana onartu du Boroako hilketaren epaiketan
Damututa dagoela adierazi eta osaba aizkora-buruaren atzealdearekin behin edo bitan kolpatu zuela aitortu du. Akusatuak ukatu egin du, ordea, gertakariari istripu itxura emateko ahalegina egin izana.
2022/11/18 - 15:39
Abian da 2020ko maiatzean Zornotzan gertatutako ustezko hilketa argitzeko epaiketa
2020an Zornotzan, Boroako baratze batean iloba batek ustez bere osaba hil zuen kolpeka. Epaiketa gaur hasi da Bizkaiko Lurralde Auzitegian.
2022/11/18 - 08:50
Zinpeko epaimahaia aukeratuta, hasi da Zornotzako hilketaren epaiketa
Akusatuarentzat, 41 urteko gizona eta biktimaren ilobarentzat, 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/12 - 18:18
Jaurlaritzako hiru teknikari ikertuko dituzte Zaldibarko zabortegiarekin lotuta
Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak. Gainera, Geyser HPCko bost langile auzipetu dituzte ingurugiroaren aurkako delituagatik eta agiriak faltsutzeagatik.
2022/11/12 - 15:27
Jaurlaritzako hiru teknikarik ikertu gisa deklaratu beharko dute Zaldibarko auzian
Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak.
2022/11/08 - 14:52
Gizon bat hil da Zornotzan, tren batek harrapatuta
EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Zornotza arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko 13:40an, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.
2022/10/23 - 12:00
42 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari dira Zornotzan
Ostiral honetan Zornotzako etxebizitza batean hilik aurkitutako gizonezko baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Gizona itota hil omen zen, baina argitzeko dago heriotza naturala edo indarkeriazkoa izan ote den.
2022/10/22 - 16:30
Aste honetan hasi da 2021ean Alex Ionita gazteari eraso egin zioten gazteen aurkako epaiketa
Erasoaren ostean Gurutzetako Ospitalean egon zen ingresatuta; orain Gorlizen dago, egoera begetatiboan. Jipoi bortitza eman zioten adingabeak ez dira edonolaz ere espetxean sartuko; bai, ordea, 18 urtetik gorako erasotzaileak, errudun deklaratuz gero.