Durango
2022/12/08 - 13:16
Eukaliptoak guri buruz esateko dituenak, Durangoko Azokaren Sormen Bekaren lan irabazlean
"Eucalyptus" Jon Ander Urresti bermeotar aktorearen proiektua "antzerkitik eta dantzatik gertu" kokatuko den proposamen eszenikoa izango da 2023ko Durangoko Azokan.
2022/12/07 - 22:10
Jendetzari ateak irekita, normaltasunaren argazki pozgarria berreskuratu du Durangoko Azokak
Goizean, ikasleek ohiko irudia utzi dute Landako Guneko kaleetan zehar, eta arratsaldean hasiera ekitaldi ofiziala egin dute Bizkaiko udalerriko San Agustin kulturgunean.
2022/12/07 - 15:23
Betiko Azoka itzuli da eta euskal kulturaz busti ditu Euskal Herriko ikasleak
Durangoko Azokak ateak zabaldu bezain laster hasi dira Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ikasleak sartzen. Eurak dira protagonista Azokaren lehen egun honetan. Saltzaileak pozik aurkitu ditugu, aurreko bi urteetan egon ez den gertutasuna berreskuratu dutelako aurten.
2022/12/07 - 12:00
Durangoko Azokaren 57.edizioak ateak ireki ditu
Goizeko 10:30ak puntu-puntuan egin du "eztanDA!" euskal kulturaren plazak. Ikasleak dira gaur protagonista eta gogotsu ikusi ditugu Landako Gunearen atarian, ate-irekieraren zain. Ekitaldiz beteriko egunak ditugu aurretik.
2022/12/07 - 10:43
Beñat Gaztelurrutiak Azoka jendetsua espero du pandemia osteko edizio honetan
Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzailea pozik eta itsaropentsu agertu da Durangoko Azokaren 57.edizioan, normaltasun osoz ospatuko delako azoka bi urteren ostean.
2022/12/06 - 14:31
Euskara biziberritzeko "adostasunean sakontzea" bilatuko du Eskisabelek
Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du Durangon, sortu zen egun eta toki berean. Idurre Eskisabel idazkari nagusi berriak adostasunetan sakontzeko asmoa adierazi du bere lehen hitzartzean.
2022/12/02 - 20:16
Amaitu dira Durangoko gaztetxe zaharraren eraikina eraisteko lanak
Lanak hamar bat astez luzatu dira, Mañaria ibaiaren ibilguaren gainean kokatutako bloke bat behera botatzeko zailtasunaren eta beste etxebizitza-eraikin baten gertutasunaren ondorioz.
2022/11/29 - 13:47
Plateruenak ateak irekiko ditu berriro, Durangoko Udalak horren kudeaketa bere gain hartuta
Modu ofizialean martxotik aurrera zabalduko bada ere, herriko eragile eta elkarteekin 'Kultur Mahaia' osatuko du Durangoko Udalak, Plateruenaren dinamika elikatzeko. Gabonetan irekiko ditu ateak, momentuz.
2022/11/24 - 15:59
930 nobedade izango ditu Durangoko Azokaren 57. edizioak
Berritasun gehienak, ia 700, liburuak izango dira, baina badaude diskoak, aldizkariak eta bestelako produktuak ere. Ohiturak ere berreskuratuko dituzte, eta Azokak "ikasle goiza"rekin irekiko ditu ateak berriro
2022/11/24 - 13:08
Durangoko Azoka aurrepandemikora buelta
57. edizioko ardatz nagusiak aurkeztu dituzte gaur antolatzaileek: 176 parte-hartzaile, 248 stand, 689 liburu eta 141 musika-produktu berri, 46 aldizkari eta bestelako 54 produktu egongo dira salgai.
2022/11/13 - 09:58
Aitor Mendiluze ere, zuzenean Bertsolari Txapelketako bigarren itzulira
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Hala, osatuta geratu dira bigarren itzuliko saioak.
2022/11/13 - 09:46
Aitor Mendiluze 'momia'ren agurra Durangon
Onena izan da bertsolari gipuzkoarra, eta zuzenean eskuratu du bigarren itzulirako txartela.
2022/11/12 - 18:18
Jaurlaritzako hiru teknikari ikertuko dituzte Zaldibarko zabortegiarekin lotuta
Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak. Gainera, Geyser HPCko bost langile auzipetu dituzte ingurugiroaren aurkako delituagatik eta agiriak faltsutzeagatik.
2022/11/12 - 15:27
Jaurlaritzako hiru teknikarik ikertu gisa deklaratu beharko dute Zaldibarko auzian
Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak.
2022/11/12 - 11:45
Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioa, gaur Durangon
Aitor Bizkarrak, Aitor Mendiluzek, Beñat Gaztelumendik, Eñaut Martikorenak, Julio Sotok eta Saioa Alkaizak parte hartuko dute saio horretan, 17:00etatik aurrera. Eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean eskainiko dute emanaldia.
2022/11/11 - 11:13
Azaroaren 11tik 13rako asteburuan egiteko hainbat plan
Ikuskizunak ikusi, kontzertuak entzun, azokara joan, eta bestelako planak egin ahalko dituzu asteburuan zehar Gipuzkoan, Bizkaia, Araban eta Nafarroan.
2022/11/08 - 17:35
Euskadik "Minitature Cooking Championship"eko pintxo onenaren saria irabazi du
Joan den astean Gasteizen egindakoa taldekako lehen pintxo lehiaketa izan da. Txapelketan, Gasteizko hainbat jatetxetan pintxo afariak eman dituzte, guztien artean hoberena zein den jakiteko.
2022/11/08 - 14:25
Jesus Astigarraga Gerediaga Elkartearen sortzailea zendu da
Leopoldo Zugaza kide eta laguna hil eta astebetera zendu da kultura-sustatzaile durangarra, 90 urte zituela.
2022/11/03 - 13:13
Leopoldo Zugaza kultur sustatzaile eta Durangoko Azokako sortzailea hil da
Zugazak Gerediaga Elkartea sortu zuen 1964an. Berak sustatu eta zuzendu zuen lehen zazpi edizioetan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.
2022/10/26 - 13:20
DA! Pro topaketa egingo du berriz Durangoko Azokak, sortzaileek lana teknikari eta programatzaileei erakusteko
Abenduaren 5ean izango da ekimena Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin Kulturgunean. Deialdia musikagintzako eta familia ikuskizunen eremuko sortzaileei bideratuta dago.