EztanDA!
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jendetzari ateak irekita, normaltasunaren argazki pozgarria berreskuratu du Durangoko Azokak

Goizean, ikasleek ohiko irudia utzi dute Landako Guneko kaleetan zehar, eta arratsaldean hasiera ekitaldi ofiziala egin dute Bizkaiko udalerriko San Agustin kulturgunean.
Iragarkia
Durangoko Azoka
18:00 - 20:00
Martxan da Durangoko 57. Azoka eta ohiko irudiak ikusi dira lehen egunean

Ateak ireki ditu Durangoko Azokak, eta horrekin batera, normaltasunaren irudia itzuli da Euskal Herriko kulturaren hitzordu garrantzitsuenera.

57. Azoka goizean hasi da, ohi bezala, ikasleei liburuak eta diskoak erosteko aukera emanda, baita miresten dituzten musikariekin batera argazkiak ateratzeko ere. Ikasleen goizaren ostean, arratsaldean, publiko orokorraren ordua izan da. Katixa Agirre, Arkaitz Cano, Zea Mays, Gatibu eta beste askoren argazki edo sinadura izan dira preziatuenak.

Eta ondoren, antzerkiaz zipriztindutako hasiera ekitaldi ofiziala egin dute San Agustin kulturgunean. Horrela, Gerediaga elkarteak ofizialki hasi du EztanDA! lelopeko azoka.

"Bi urteren ondoren, aurtengo Durangoko azokaren eztanda biziko dugu. Bai, eztanda, euskal kulturaren eztanda, sorkuntzaren eta jaiaren eztanda, Durango osotik eta Euskal Herri osora zabalduko den eztanda", esan du Nerea Mujika presidenteak.

Lehenengo egunarekin batera, kontzertuak ere itzuli dira Ahotseneara. Astean zehar, Durango izango da euskal kulturaren hiriburua. 270 kultur ekitaldi eta 930 nobedade egongo dira ikusgai, erosgai eta gozagai Landako Gunean. Hemen ikus dezakezu programazio osoa.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X