2022ko Durangoko Azokaz gozatzeko informazio guztia: noiz, non, ordutegiak, nobedadeak…
Euskal kulturaren plaza bueltan da! Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta 2022ko Durangoko Azokaren ateak irekitzeko, eta euskal kulturaren "eztanDA!" bizitzeko. Hona hemen zure bisitarako erabilgarri den informazio guztia:
DATAK:
2022ko abenduaren 7tik 11ra bitartean.
ORDUTEGIA:
10:30etik 20:00ak arte, eta, beti bezala, sarrera doakoa izango da.
NOLA IRITSI:
Garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute: autobus zerbitzua (Bizkaibus) nahiz trena (Euskotren).
Dena dela, autoz iristen direnentzako Landako Gunea eta inguruko aparkalekuak lotuko dituen autobus-zerbitzua izango da (10:30etik 20:00ak arte, 20 minuturo). Hona hemen aparleku horien mapa eta lotura-autobusaren geltokiak.
LEKUAK:
Aurten, zorionez, azoka erabat presentziala izango da, izan ere, pandemia aurretiko egoerara itzuliko gara. Ekitaldiak orohar bi plazatan antolatuko dira:
-LANDAKO GUNEA: 248 stand izango dira, 176 parte hartzailerekin (argitaletxeak, diskoetxeak...), eta horietatik 34, lehenengo aldiz etorriko dira Azokara. Hona hemen mapa.
-AHOTSENEA: Plateruenako gunearen 15. urteurrena ospatzeko, bost eguneko musika maratoia egingo dute. Guztira, 47 kontzertu eskainiko dituzte.
NOBEDADEAK:
930 nobedade izango ditu 57. edizioak: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak (ikus-entzunezkoak, papergintza, etab.).
EGITARAUA:
Azokako gune guztietan 250 ekitaldi kultural baino gehiago antolatuko dituzte. Ikusi hemen egitaraua, osorik.
ONLINE EROSTEKO:
Azokan bertan ez ezik, liburu, disko edo jolas guztiak salgai egongo dira ere Durangoko Azokaren online dendan.