Durango
2024/02/14 - 21:55
Durangon, atzo behargin bat lan istripuan hil eta biharamunean, protesta egin dute Bilbon
Sindikatuek salatu dute aurten 14 langile hil direla beharrean ari zirela, eta enpresariei bota diete errua, ez omen dituztelako segurtasun-neurriak jartzen. Baita Eusko Jaurlaritzari ere, legea betearazten ez duelakoan. Besteak beste, laneko segurtasunean inpunitatea dagoela adierazi dute.
2024/02/13 - 17:47
45 urteko gizon bat hil da Durangon, teilatu batetik erorita
10:50 aldera gertatu da ezbeharra, Fundiciones Fumbarri lantegian. LABek ohar bidez azaldu duenez, hildakoa Porto Cubiertas enpresako langilea zen eta Fundiciones Fumbarri lantegiko teilatua konpontzen ari zen.
2024/02/05 - 09:17
EH Bilduk Ima Garrastatxu proposatu du Bizkaiko zerrendaburu izateko
Gipuzkoako zerrendaburua Nerea Kortajarena izango da, eta Arabakoa, Pello Otxandiano, EH Bilduren lehendakarigaia ere izango dena. Nolanahi ere, koalizioaren oinarrien azken berrespena behar dute hautagaitzok.
2024/01/27 - 14:02
Txalo zaparrada jaso du Urkulluk EAJk larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean
Urte hauetan egindako lana eskertu dio Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "alderdi osoaren izenean", larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean, eta Imanol Pradales lehendakarigai izateko izendapena berretsi dute.
2024/01/27 - 13:39
Imanol Pradales EAJren lehendakarigai aldarrikatu dute
Alderdiaren Batzar Nazionalak aho batez berretsi du gaur Pradalesen hautagaitza, Durangon. Gainera, datozen hauteskunde autonomikoetarako aurkeztuko dituen zerrendak onartu ditu.
2024/01/22 - 15:15
Goizalde honetan piztutako sute batek bi auto kiskali ditu Durangon
Durangoko Askatasuna etorbidean gertatu da, eta ez da zauriturik izan. Durangoko Udaltzaingoa ari da gertakaria ikertzen.
2024/01/22 - 11:05
Bi ibilgailu kiskali dira Durangon
Sutea 01:50 aldera piztu da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Zorionez ez da inor zauritu. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak eta Durangoko Udaltzaingoa ari da gertakaria ikertzen.
2024/01/05 - 18:24
Mikeldiko Idoloa, Troiako Zaldiaren tankeran
Eskuahaldunak elkarteak euskal eskultura zaharrena denari omenaldia egin nahi izan dio, eta haren egurrezko erreplika erraldoia jarri du Durangon.
2023/12/10 - 21:28
Gaztelurrutia: ''Balorazioa oso ona da, jendetsua izan da eta sortzaile nahiz bisitariak pozik atera dira''
Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak 2023ko Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin du. Azoka oso jendetsua izan da eta saltzaile eta bisitariak pozik dira. Gazteak ere azokan oso presente daudela baieztatu du, bai sorkuntzan, bai bisitari gisa ere.
2023/12/10 - 19:58
Bost eguneko Fantasiaren ostean itxi ditu ateak Durangoko Azokak
18:00etan itxi ditu ateak Landako Guneak. Erakusmahaietako langileek txaloz agurtu dute elkar, dena bildu eta txukuntzen hasi aurretik. Antolatzaileek zein azokako partaideak gustura daude salmentekin. Denetarik eta ondo saldu dela nabarmendu dute.
2023/12/10 - 19:21
Jendetza, salmenta onak eta gazteen parte-hartze nabarmena, Durangoko Azokaren 58. edizioan
265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.
2023/12/10 - 06:00
Durangoko 58. Azokaz gozatzeko azken eguna izan da gaurkoa
Landako Guneko erakustazoka ohi baino bi ordu lehenago itxi dute gaur, 18:00etan, baina gainerako guneetan iluntzeraino jarraitu du egitarauak.
2023/12/09 - 18:57
Euskaltzaindiak ''Lizardi: Bihotz-begietan eta gainerako olerkiak'' antologia aurkeztu du
Karlos Otegik paratu du Xabier Lizardiren poema guzti-guztiak jasotzen dituen edizioa. Euskara batura ekarrita irakur daitezke 56 poemok, eta Inazio Agirre Zubiak, poetaren bilobak, aurkitutako bi poema argitaragabe erantsi dituzte.
2023/12/09 - 11:49
"Argizagi" animaziozko telesailak irabazi du aurtengo Sormen Beka
Datorren urteko Durangoko Azokan egongo da ikusgai Marramiau Sorkuntza Taldearen proiektua. 5 eta 10 minutu arteko bospasei ataleko sorta bat izango da, haurrei zuzendua.
2023/12/08 - 15:21
Euskaldun kontzientziatuek (ere) eukaliptoa kontsumitzen dute
Iazko Sormen Bekaren emaitza, "Eukalyptus" antzezlana, gaur estreinatu dute Durangoko Azokan, Szenatokia gunean.
2023/12/08 - 14:20
Goraino bete da Durangoko Azoka ostiralean
Jendetza bildu da Durangoko Azokan ostiral honetan, eta, edukiera bete dela-eta, sarrera kontrolatu behar izan dute uneren batean.
2023/12/08 - 12:47
Lotura, Ahotsenean: ''Hemendik ez''
"Erantzunaren zain" EPa aurkeztu du goizean goizetik bizkaitar taldeak Ahotsenean.
2023/12/08 - 12:15
Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute
Antolatzaileek jakinarazi dute gizon bat emakume bati jazarri zitzaiola, eta, esan dutenez, bertan "ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat".
2023/12/07 - 21:00
Goñi anaiak (GOR Diskoak): ''Urteko zitarik garrantzitsuena izaten zen Durango''
Ibilbide profesional luzea izan da Iruñeko Goñi anaiena. Gor diskoetxea sortu aurretik, Soinua eta Oihuka etxeetan aritu ziren lanean. Orain, erretiroa hartu ostean, Durangoko Azokaren omenaldia jaso dute. Antonio eta Marinorekin izan gara.
2023/12/07 - 12:35
Atzoko arrakastaren ondotik, haurrak protagonista hartuta zabaldu ditu ateak gaur Landako Guneak
Durangoko Azokaren lehen egunak jendetza bildu du Landako Gunean58. edizioak atzo ireki zituen ateak eta abenduaren 10era arte 950 nobedade eta dozenaka ekitaldi ikusteko aukera dago. Euskal Herriko hainbat ikastetxetatik ehunka haur eta gazte etorriko dira gaur azoka.