Durangoko azoka 2025
2023/10/04 - 14:26
Fantasiaz beteko da Landako, abenduaren 6tik 10era
"Fantasia DA!" leloa izango du Durangoko 58. Azokak. "Jendetsua eta aberatsa izatea, horixe da gure fantasia", adierazi du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak, Ximon Agirrek eginiko kartela aurkezteko ekitaldian.
2023/05/04 - 15:23
Ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu Durangoko Azokaren bekak aurten
Seigarren urtez eskainiko dute Sormen Beka Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Azokak. Zirkuitu profesionalean gehienez ere lan bat estreinatu duten sortzaileek aurkeztu ahalko dituzte lanak, nolanahikoak direla ere.
2022/12/12 - 15:52
Ezohiko bi urteren ondoren, aurten Durangon azoka jendetsua egin ahal izan da
Zenbakirik aipatu gabe, alde kuantitatiboari baino kualitatiboari eman diote garrantzi handiagoa. Oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Jende asko ibili da, eta asko saldu da azokaren bost egunetan.
2022/12/12 - 10:42
Beñat Gaztelurrutia: ''Bost egun luzeren ostean, goiz gozoa da gaurkoa''
Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak bukatu berri den Durangoko Azokaren balorazio oso positiboa egin du. "Urte biko zailtasunetik gatoz eta sortzaileen artean aurrez aurreko Azokaren premia somatzen genuen" adieradi du "Egun on Euskadi" saioan.
2022/12/12 - 10:30
"Aurreikuspenak beteta eta pozik" itxi ditu ateak Durangoko Azokak
Antolatzaileek 57. edizioaren balorazio positiboa egin dute, eta Durangon "kulturaren plazari berriro ere bizia emateko giroa" sumatu dutela adierazi, "eskertuta". 58. edizioa 2023ko abenduaren 6tik 10era izango da.
2022/12/12 - 09:57
Jendetza eta salmentak onak, Durangoko Azokaren 57. edizioan
"Aurreikuspenak beteta eta pozik" eman du amaitutzat antolakuntza taldeak Durangoko Azokaren 57. edizioa. Urte biko edizio ezohikoen ostean, Azokak aurrez aurreko eta murrizketarik gabeko formatua berreskuratu du aurten.
2022/12/11 - 14:04
Itzuleraren poza
Durangoko Azokako sortzaile eta argitaratzaileak pozik agertu dira, pandemia aurreko salerosketa mailara itzuli baitira oro har.
2022/12/11 - 11:36
Orbel: "Iluntasunetik argitasun kutsu batera heltzen gara beti"
Orbel lapurtar taldeak "Lur hezea" diskoa kaleratu du. Zortzi kantuko sorgin zimiko xarmagarri eta durduzagarria da laukotearen ibilbideko bigarren lan luzea.
2022/12/10 - 19:16
Durangoko Azoka, itzulpengintzaren une goxoaren erakusleiho
Bi norabideko euskal itzulpengintza sendo eta emankor ari da Durangoko Azokan.
2022/12/10 - 18:36
Hezkuntza Legearen aurreproiektuak ez duela "euskal kulturaren transmisioa" bermatzen salatu dute Durangon
Euskarazko kulturgintzako hainbat eragile eta sortzailek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan, Hezkuntza Lege berriaren zirriborroaren irakurketa kritikoa egiteko.
2022/12/10 - 17:14
Ezpatak, liburu eta disko artean
Paul Urkijo Alijo zuzendariak eta Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy protagonistek "Irati" fantasiazko pelikula aurrestreinatu dute Durangoko Azokako Irudienea espazioan.
2022/12/10 - 11:15
Harkaitz Cano: "Laboa harrapaezina denez, haren izpirituari heltzen saiatu gara"
Unai Iturriagak, Harkaitz Canok eta Joseba Larratxek "Ni ez naiz Mikel Laboa" komiki-liburua kaleratu dute, "hiru buruk pentsatu eta bi eskuk marraztutako" lan dotore, poetiko eta liluragarria.
2022/12/09 - 22:06
Gazteei zuzendutako Gazte eztanDA! egin dute estreinakoz Durangoko Azokan, ginkana eta guzti
Gazte EztanDA!-ren egitarauan, ginkana izan da ekintza nagusia. 60 gaztek parte hartu dute EuskarAbenturak antolatutako ekintzan.
2022/12/09 - 21:30
Zer ari da izaten jendeak gehien erosten duena Durangoko Azokan?
Nobedadeei begira ibiltzen den jendea bada eta zuzenean bila doazenak Gabonetarako. Azokaren erdia igarota zein den salduena jakiteko falta da oraindik, baina egutegiak, komikiak eta diskak dira orain arte salduenak.
2022/12/09 - 19:33
Gloria taberna, Ahotsenean zabalik
Nerea Ibarzabalek "Bar Gloria" (Susa, 2022) eleberria, hizkera zehatz eta dotorez irudi zoragarriak marrazten dituen lana, aurkeztu du Durangoko Azokako Ahotsenea gunean.
2022/12/09 - 13:44
Martxan da "Barraka"
Ibai Aizpuruak Durangoko Azokaren laugarren Sormen Bekaren emaitza aurkeztu du gaur Landakon: "Barraka" plastilinazko puzzle eta abentura bideojoko ordainpekoa.
2022/12/09 - 09:05
Itziar Diez de Ultzurrun: "Itzulpenean, alderdi estetikoa eta edukia uztartzen ahalegindu naiz"
Itziar Diez de Ultzurrunek euskarara ekarri du Kae Tempest musikari eta idazlearen "Brand new ancients" poema epikoa. Igela argitaletxeak edizio elebidunean argitaratu du, Mintaka sailaren barruan.
2022/12/08 - 21:35
Durangoko Azoka, aspaldiko lagunekin topo egiteko plaza ezinhobea
Urtean behin eta beti toki berean topatzen diren lagun asko daude Durangoko Azokan. Izan ere, aspaldi ikusi gabekoekin berriz egoteko elkargunea da.
2022/12/08 - 17:18
Julen Gabiriak euskarara ekarri du "Maus", "irakurleak interpelatzeko gaitasun eternoa duen klasikoa"
Art Spiegelman idazle eta marrazkilariak Vladek aitaren, nazien sarraski esparruetatik bizirik irten zen judu poloniarraren, biografia kontatzen du inoiz Pulitzer saria irabazi duen komiki bakarra den honetan.
2022/12/08 - 16:10
Durangoko Azoka leku paregabea da umeengan irakurzaletasuna pizteko
Hainbat eta hainbat familia dabiltza Azokan, ume txikiekin ere, eta txikientzako ekoizpena protagonista nagusietakoa da egun hauetan.
Ezagutu Durangoko Azokako guneak, banan-banan
18:00
-
20:00