Ea
2022/02/19 - 21:28
Eba Blanco hautatuko dute berriro EAren idazkari nagusi igande honetan
Berea da aurkeztu den hautagaitza bakarra. Kongresuaren lehenengo saioak agerian utzi du bi sektoreen, ofizialaren eta kritikoen, zatiketa konponezina dela.
2022/02/19 - 19:19
EAko Biltzarrak ponentzia politikoa eta estatutuena onartu ditu eta aurrerantzean ez dira primarioak egingo
EAko Nazio Biltzarrak are gehiago azaleratu du bi sektoreen arteko haustura. Bi Kongresu egin dira, bat ofiziala eta bestea "alternatiboa". "Euren helburua ez zen Kongresuan parte hartzea, biktimak bezala agertzea baizik" dio zuzendaritzak.
2022/02/19 - 16:23
Eusko Alkartasunako bi sektoreen arrakala agerian, kongresuaren hasieran
Alderdi abertzaleak Nazio Biltzarra egin du Gasteizko Europa Jauregian eta sektore kritikoak ez parte hartzea eta batzar alternatiboa egitea erabaki du. Gaur ponentzia politikoa eta Estautuak bozkatuta, bihar idazkari nagusia hautatuko dute EAko konpromisarioek.
2022/02/19 - 08:42
EAk haustura baten erdian egingo du XIII. Kongresua
Zuzenketez gain, ponentzia politikoa eta estatutu ponentzia bozkatuko dituzte. Azken hori onartuz gero, bihar Idazkaritza Nagusi berria hautatuko dute, eta Eba Blanco hautagai izango da.
2022/02/17 - 10:16
Eba Blanco: ''Idazkari nagusirako aurkeztu naiz. Ilusioa ez didate kendu eta alderdia indartu egin behar da''
Eusko Alkartasunaren asteburuko kongresua berme guztiekin egingo dela esan du eta, aukeratzen den zuzendaritza aukeratzen dela ere, berak onartu egingo duela erabakia
2022/02/17 - 10:04
Eba Blanco EAko idazkari nagusi kargurako aurkeztuko da
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak 'Faktoria' saioan aurreratu du ilusio handia duela eta berrautaketara aurkeztuko dela. Asteburu honetan EAk egingo duen kongresuaz eta alderdiko kritikoen eta egungo zuzendaritzaren arteko zatiketaz aritu da.
2022/02/13 - 19:22
EAko zuzendaritzak "primarioak alde bakarretik ezabatu" izana ukatu du
Iker Ruiz de Egino EAko bozeramaileak berretsi duenez, proposamena Batzar Nazionalean erabakiko dute, datorren astean. Gaineratu du bozketa telematikoa egingo dutela, covidak "barnealdeetan eta espazio itxietan" eragin dezakeen "kutsatze arrisku handiagoa" dela eta.
2022/02/13 - 13:35
Gorka Knörr: "Gustatuko litzaidake Eusko Alkartasunako jendeak elkar ulertzea, baina ez da erraza izango"
Eusko Alkartasunako idazkari nagusi ohiak Radio Euskadin aitortu duenez, taldean izaten ari diren barne krisiak penatu egiten du.
2022/02/12 - 18:41
EAren zuzendaritzak buruzagia aukeratzeko primariorik ez egotea proposatu du
Sektore kritikoak salatu du "aldebakarrez" hartutako erabakia dela, eta "aurrez aurreko" kongresua eskatu du, "hautetsontziekin".
2022/02/10 - 13:53
EAko afiliatu talde batek ''barne demokrazia gehiago'' eskatu dio Eba Blancori
EAko afiliatu talde batek gutun bat eman dio Eba Blancori, otsailaren 19an eta 20an eta martxoaren 4an eta 5ean ospatuko den kongresura "berme guztiekin" joan ahal izateko.
2022/02/10 - 12:01
''EH Bildu osatzen duten alderdien aniztasuna bere baitan hartzeko gai da koalizioa''
Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkideak "errespetu osoa" erakutsi nahi izan die Eusko Alkartasunaren barruko eztabaidei, eta urte guzti hauetan "EH Bildu batzeko gai" izan dela azpimarratu du.
2022/02/10 - 10:06
Ramirez: "Egindakoa zuzentzea eta gardentasunez jokatzea eskatu nahi diogu Nazio Batzorde Eragileari"
Azpimarratu du alderdiko barne eztabaidak demokratikoki konpondu behar direla. "Agerian geratu da ez dutela horren alde apustu egin. Plan bat jarri zuten martxan, alegia, diziplina prozesu bat, arazoa erditik kendu ahal izateko", nabarmendu du.
2022/02/09 - 19:33
Eusko Alkartasunak lau urterako alderditik kanporatu ditu Maiorga Ramirez eta sektore kritikoko kideak
Sektore kritikoko bost kideek alderdiaren barne-araudia urratu dutela eta arau-hauste "oso larriak" egin dituztela argudiatu du alderdiak. EAko sektore kritikoaren hitzetan, "Eva Blancok agindutako kanporatzeak Biltzarra baldintzatzeko beste maniobra bat da".
2022/02/04 - 21:19
Juan Jose Pujanaren aldeko hileta elizkizuna Elorrion
Pujanak hainbat kargu izan zituen EAJko kide gisa, eta, ondoren, EAren sorreran parte hartu zuen. Greziera klasikoko itzultzaile gisa egindako jarduera politikoarekin uztartu zuen. Haren hiletara ordezkari politiko eta instituzional ugari joan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria.
2022/02/02 - 07:20
Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehen presidentea hil da, 79 urte zituela
Pujana lehen bi legegintzaldietan izan zen Legebiltzarreko presidente. Halaber, EAJren zatiketa gertatu zenean, Eusko Alkartasunaren sortzaileetako bat izan zen.
2021/10/31 - 15:09
EAren sektore kritikoak afiliatuei primarioak ukatzea leporatu dio zuzendaritzari
Salatu duenez, "afiliatuei primarioetan bozkatzeko eskubidea kendu diete", badakitelako "ez dutela militanteen babesa".
2021/10/30 - 17:24
EAk 2022 hasierarako deitu du Kongresua, eta EH Bildun duen tokia defendatu du
Helburuetako bat alderdian "irekita denbora gehiegi" daramaten "zauriak orbaintzea" izango da, baina sektore kritikoak jada erantzun du deialdia "erokeria" bat dela.
2021/10/26 - 11:09
Primarioak baliogabetu zituen epaiaren kontrako EAren helegitea onartu du Arabako Lurralde Auzitegiak
Alderdiaren zuzendaritzaren arabera, afiliatuek EAren araudia erabakitzeko duten "independentzia eta subiranotasuna" defendatzen ari dira helegitea aurkeztuta.
2021/10/16 - 16:03
"Ahotsak ixilarazteko" saiakera salatu dute EAko kritikoek Bilbon
Alderdiaren 100 bat afiliatu Bilbon batu dira, eta Eusko Alkartasunak zigor-espedientea ireki zien kideei babesa erakustsi diete.
2021/10/09 - 21:07
EAko barne gatazkan "neutraltasuna" eskatu diote kritikoek Otegiri eta EH Bilduri
Eusko Alkartasunako hainbat militantek Maiorga Ramirez, Miren Aranoa eta Esther Korres kritikoei irekitako espedienteak bertan behar uzteko eskatu dute Iruñean egindako elkarretaratzean.