Primarioak baliogabetu zituen epaiaren kontrako EAren helegitea onartu du Arabako Lurralde Auzitegiak
Eusko Alkartasunaren primarioak eta Eba Blanco alderdiaren idazkari nagusi izendatzeko prozesua baliogabetu zituen epaiaren kontrako EAren helegitea onartu du Arabako Lurralde Auzitegiak. EAko zuzendaritzak arau-hauste prozesalaren ondoriozko aparteko errekurtsoa eta kasazio helegitea aurkeztu ditu epai horren kontra. Auzitegiak biak ala biak onartu ditu, baldintza prozesal guztiak betetzen direla ulertuta.
EAren zuzendaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, afiliatuek alderdiaren araudia erabakitzeko duten "independentzia eta subiranotasuna" defendatzea izan da helegiteon helburua.
"EAren barne arauekin ados ez dauden afiliatuek alderdiaren kontra egin dute kongresuak eta bilkura nazionalak galdu dituztelako. Hori ez da bidezkoa afiliatuentzat, ez da leiala alderdiarentzat, eta ez da demokratikoa politikoki hitz eginda", adierazi du.
Horren ildoan, EAren zuzendaritzaren arabera, "afiliatuek euren burua gobernatzeko independentzia eta askatasuna dutelako" eutsi dio bide judizialari, "gutxi batzuek mesede egiten ez diela" uste badute ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"