EAEko Autonomia Estatutua
2024/04/13 - 19:48
Aldarrikapena eta festa uztartu dituzte Etxarri Aranatzen Gure Eskuren lehen herri galdeketatik 10 urtera
Josu Etxaburu bozeramaileak Euskadi Irratiari aurreratu dio maiatzerako mendi ibilbide bat prestatzen ari direla. "Egindako lan oparoa elkarri aitortzeko eguna da gaurkoa", erantsi du.
2024/03/11 - 21:05
Garamendi: ''Transferentziek autogobernua indartzen dute, baina oraindik eskumenak eskualdatzeke daude''
Transferentzien Batzorde Mistoak onartu du EAEri eskualdatzea Renferen aldiriko trenbideen zerbitzua, atzerriko unibertsitate titulu eta ikasketen homologazioaren eta baliokidetasunaren kudeaketa, eta nazioarteko babesaren onuradunak autonomia fasean hartzeko sistemaren gaineko eskumenak.
2024/03/11 - 19:00
Batzorde Mistoak adostutako azken hiru eskumenen kudeaketa Euskadira eskualdatzea berretsi du
Konkretuki, Renferen aldiriko trenbideen zerbitzua, atzerriko unibertsitate titulu eta ikasketen homologazioaren eta baliokidetasunaren kudeaketa, eta nazioarteko babesaren onuradunak autonomia fasean hartzeko sistemaren gaineko eskumenak berretsi ditu.
2024/03/11 - 08:59
Albiste izango dira: M-11ko atentatuek 20 urte, transferentziak eta Oscar sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/11 - 06:00
Transferentzien Batzordea arratsaldean bilduko da eskualdatzeak berresteko
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu zuten otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.
2024/03/05 - 10:38
Migrazio arloko eskumena izenpetzeko Bitariko Batzordea "datorren astean edo" bildu daitekeela dio Amilibiak
Estatuko Harrera Sistemak hiru fase ditu: etorrera, harrera eta autonomia. Azken hori da Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera kudeatuko duena. Gizarte Gaietarako sailburuordearen arabera, nazioarteko babesa onartuta duten pertsonak dira, lanerako eta bizilekurako baimenak dituztenak.
2024/03/01 - 18:20
Transferentzien Batzordea martxoaren 11n bilduko da transferentziak berresteko
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu dute otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.
2024/02/29 - 12:57
Amilibiak dio "gauzak ondo egiteko" eta 2025eko urtarrilaren 1erako "dena prest" izateko denbora dagoela
Hala, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak "lasaitasuna" helarazi die pertsona migratzaileekin lan egiten duten gizarte-erakundeei, eta bilera bat iragarri du gaur arratsalderako.
2024/02/29 - 10:52
Transferentzien Batzorde Mistoa datozen egunetan bilduko da hiru transferentziak berresteko
Angel Victor Torresek iragarri duenez, datozen egunetan aldiriko trenbideen, atzerriko tituluen homologazioaren eta migrazioaren eskumenen transferentzia berretsiko dituzte.
2024/02/28 - 19:20
Migratzaileak hartzeko sistemaren transferentzia adostu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Legealdiko azken transferentzia itxi dute dagoeneko bi gobernuek. Transferentzia hau ez da asilo prozedurei buruzkoa, Espainiako Estatuak kudeatzen jarraituko baititu oraindik ere. Euskadik errefuxiatuentzako harrera zentroen kudeaketa ere ez du bere gain hartzen.
2024/02/28 - 11:28
EAJk Espainiako Gobernuari egotzi dio autonomien estatua ''atzeko atetik'' erreformatzeko asmotan ibiltzea
Lurralde konferentzien erreformaz galdetu dio Aitor Esteban diputatu jeltzaleak Sanchezi, eta asmo "birzentralizatzailea" izatea leporatu dio. Espainiako presidentea, aldiz, aldebikotasuna bermatzen jarraituko dutela agindu dio.
2024/02/27 - 15:08
Eusko Jaurlaritzak ''lehenbailehen'' espero du immigrazioaren transferentziari buruzko akordioa
Hala adierazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, bi gobernuen artean egunotan egiten ari den transferentziari buruzko negoziazioaren egoerari buruz galdetu diotenean.
2024/02/27 - 11:27
Itxaso: ''Nahiko genuke datozen egunetan Migrazio transferentziaren harira akordio batera iristea''
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak esan du lanean jarraitzen dutela falta den transferentzia legealdia amaitu baino lehen transferitzeko, baina gaur gaurkoz esparru juridikoan "diferentzia batzuk" dituztela adierazi du.
2024/02/26 - 10:37
Estatuko Etxebizitza Legeari helegitea jarrita euskal autogobernua "defendatu" nahi duela esan du EAJk
Iñigo Iturrate Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkariaren arabera, helegiteak ez du arazorik sortuko jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioan. Hala ere, zehaztu du Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek proposatu dutela helegitea jartzea.
2024/02/23 - 21:15
Garamendi: ''Argi izan dugu beti eskumenak behar bezala ekarri nahi ditugula''
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute Aldiriko trenen eskumena eta atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa Euskadiren esku uzteko. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aitortu du oraindik ez dagoela datarik Transferentzien Batzorde Mistoa deitzeko.
2024/02/22 - 20:07
Urkullu: ''Eskumen batzuk gauzatzeko giroa eta aukera badaukagu oraindik''
Legealdia bukatu baino lehen, Gernikako Estatutuaren transferentzia gehiago eskuratzeko aukeraren inguruan itxaropentsu azaldu da Iñigo Urkullu. "Lanean ari gara", ziurtatu du lehendakariak agerraldian.

2024/02/15 - 08:51
Eusko Legebiltzarrak legealdiko azken hiru arauak onartuko ditu gaur
Horrenbestez, jardun legegilea azken fasean sartuko da. Gainera, hiru transferentziak eskualdatzeko batzorde teknikoaren bilera "berehala" deituko dute, Jaurlaritzak aurreratu duenez. Hala, lehendakariak itxitzat eman ditzake bozak deitu aurretik hartutako konpromisoak.
2024/02/09 - 10:59
Otsaila hilabete "gakoa" izango da hiru eskumenen transferentzia gauzatzeko, Denis Itxasoren arabera
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ez du argitu eskualdatzeak otsailean egingo diren ala ez, baina "gertu" ibiliko direla adierazi du.
2024/01/31 - 21:50
Otsailean eskualdatuko dituzte transferitzeke dauden hiru eskumenak, Denis Itxasoren ustez
Ezkorragoa da Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, eskualdaketa egiteko dokumentazioaren zain daudela azpimarratuta. "Prozesua ez dago dioten bezain aurreratuta", nabarmendu dute.
2024/01/15 - 15:39
EAJk proposatuko du Konstituzioaren erreforman "Euskadiren erabakitzeko eskubidea" jasotzea
Hain zuzen ere, EAJk asmo du aurretik aurkeztutako zuzenketak berriro Kongersura eramatea, nahiz eta jeltzaleek jakin badakiten popularrek eta sozialistek atzera botako dituztela, erreforma 49. artikulura mugatzea, eta ondorioz, biek adostutako zuzenketak soilik onartzea adostu zutelako.