EAJ
2025/03/30 - 14:45
Aitor Esteban EAJko presidente izendatu dute
Andoni Ortuzarren erreleboa hartu du Estebanek asteburu honetan EAJk Donostian egindako IX. Batzar Nagusian azken egunean. Gainera, EBBko zortzi burukideak ere aldatu dituzte.
2025/03/30 - 14:34
Ortuzarrek bertso batekin agurtu du EAJren buruzagitza
13 urtez EAJren presidente izandakoak bertso hunkigarria eskaini die EAJren IX. Batzar Nagusiaren azken egunean bertan bildutakoei, Aitor Estebani erreleboa eman aurretik.
2025/03/30 - 13:33
AHTaren loturari buruzko ika-mika bukatutzat eman dute Gonzalezek eta Goiak, elkarri eskua emanda
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturaren inguruko polemika itxi dute Donostiako alkateak eta Arabako ahaldun nagusiak. Dena dela, bere iritziari eusten diola berretsi du Goiak. Gonzalezek, berriz, uko egin dio ika-mikaren inguruan hitz egiteari.
2025/03/29 - 20:19
Euskadi Europan nazio gisa aitortua izateko estatus berriaren alde egingo du EAJk datozen urteotan
Bost txostenetako lehenarekin, Euskadirentzat estatus berri bat adostea onartu dute jeltzaleek Estatuarekin aldebiko harreman eraginkorra bilatu eta Euskadiren nazio estatusa Europako ordenamenduan txertatzea helburu.
2025/03/29 - 15:43
Karguak bi agintaldira mugatu ditu EAJk, estatutu berrietan zehaztuta egongo diren salbuespenekin
Imanol Lasa GBBko burukideak aitortu duenez, EAJren barne antolaketari begira agintaldien iraupenak eztabaida handia eragin du.
2025/03/29 - 13:02
Jaurlaritzak proposatutako AHTaren Ezkioko lotura aztertzeko eskatu du EAJk
"Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jarritako helegiteak" aztertzeko eskatu dio alderdi jeltzaleak Espainiako Gobernuari, EAJren IX. Batzar Nagusian adostutako txosten batean jasota geratu denez.
2025/03/29 - 12:44
Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban ''pozik eta ilusioz'' heldu dira EAJren IX. Batzar Nagusira
EAJren bide-orria zehaztuko duen batzarretik alderdi jeltzalea "indartuta" aterako dela sinetsita daude egungo EBBko presidentea eta, aurreikuspenen arabera, bihar izendatuko duten presidente berria.
2025/03/29 - 12:27
Abian da Donostian datozen urteetako ''bide-orria'' zehaztuko duen EAJren IX. Batzar Nagusia
Berritze prozesua bihar bukatuko dute, EAJren presidente eta EBB berria osatuko dituzten kideak aukeratuta. Aurreikuspenen arabera, Aitor Esteban 11:30 aldera izendatuko dute alderdiko presidente.
2025/03/29 - 11:25
Hasi da datozen urteetako "bide-orria" zehaztuko duen EAJren batzar nagusia
"Alderdia gara" lelopean egingo dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan jeltzaleek IX. Batzar Nagusia. Aitor Esteban EBBren presidente izendatuko dute bertan.
2025/03/26 - 16:39
Aitor Estebanek agur esan dio Diputatuen Kongresuari gazteak ''politikan norbere iritzia'' ematera animatuz
Aitor Estebanek bere iparra diren eta izango diren hitzekin itxi du hitzaldia: "Gora Euskadi askatuta". PPren eta Voxen diputatuak eserita egon diren arren, Alberto Nuñez Feijook eta Cuca Gamarrak txaloka agurtu dute.
2025/03/26 - 14:22
Estebanek defentsako gastua onartzeko ''zehaztasuna'' eta ''borondate'' handiagoa eskatu dio Sanchezi
"Ezin dugu zehaztasun falta horretan jarraitu", esan dio Estebanek Sanchezi, eta I+G+Bn eta Europako ekoizpenean inbertitzearen aldeko apustua egin du.
2025/03/26 - 12:15
EAJren ponentziak AHTaren Ezkioko edo Gasteizko loturari irtenbidea lehenbailehen emateko eskatuko du
Adostutakoaren arabera, ingurumenari, funtzionaltasunari, sare-gaitasunari, bidaia-denborei eta kostuei erreparatu behar zaiela aldarrikatuko dute.
2025/03/25 - 22:03
Andoni Ortuzar, EBBrako bere hautagaitzari buruz: ''Nire asmoa alderdian botere-hutsunerik ez egotea zen''
EAJko EBBren presidenteak ETB2ko "12 minutos" saioan adierazi duenez, beste hautagaitza batzuk agertu zirenean eta, batez ere, Estebanenak zein neurri hartzen zuen ikusita, argi izan zuen zein urrats eman behar zuen.
2025/03/25 - 16:58
EAJ "lidergoari eusteko bokazioarekin" iritsiko da bere IX. Batzar Nagusira
Donostiako Atano III. frontoia aukeratu dute jeltzaleek hitzordurako. Larunbatean eta igandean egingo duten biltzarrean, besteak beste, datozen urteotarako bide-orria zehaztuko dute.
2025/03/25 - 15:30
Mireia Zaratek nabarmendu du EAJren asanbladak AHTaren trazadurari buruz duen jarrera ez dagoela finkatuta
Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak nabarmendu duenez, Unai Rementeriak emango du erabakitakoaren berri, larunbatean.
2025/03/25 - 09:36
Albiste izango dira: Hezkuntzako greba, Andoni Ortuzarren azken elkarrizketa eta AEB - Errusia bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/25 - 08:39
Andoni Ortuzar: ''Mina ez, hori da gure barne demokrazia''
Andoni Ortuzarren iritziz, autogobernuaren eztabaida aurreratuta dagoela utziko du EAJko EBBren presidentzia datorren igandean. Horren aurretik, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegi zuzendariak elkarrizketatuko du, gaur gauean, "12 minutos" saioan.
2025/03/24 - 19:59
Andoni Ortuzarrek Euzkadi Buru Batzarraren presidente gisa azken bilera zuzendu du
Imanol Pradales lehendakaria eta burukideak Sabin Etxean egindako bileran izan dira. Aste erabakigarria du EAJk, asteburu honetan Aitor Esteban EBBren presidente izendatzeko Batzar Nagusia egingo baita.
2025/03/20 - 18:53
Eneko Goiaren eta Ramiro Gonzalezen arteko hizka-mizka, AHTaren lotura dela eta: Gasteiz edo Ezkio-Itsaso
Donostiako alkateak "berekoitzat" jo du Arabako ahaldun nagusia, AHTa Nafarroarekin Gasteizen bidez lotzea aldarrikatzeagatik, Ezkio-Itsasoko aukeraren kaltetan, eta Gonzalezek "errespetua" eskatu dio Goiari.
2025/03/20 - 14:38
Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin
Neurriak hautsak harrotu arren, Kongresuak baiezkoa eman dio Duerotik iparraldera otsoen babesa kentzeari.