Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aberrigintzaren bidean EAJren lidergoa aldarrikatu du Aitor Estebanek

Egun berezia izan da gaurkoa Aitor Estebanentzat eta Imanol Pradalesentzat, alderdiaren buru eta lehendakari moduan bizi izan duten lehen Aberri Eguna izan baita. Ekitaldian Olatz Urizar EGIkideak ere parte hartu du.
Iragarkia
20250420134517_aberri-eguna-eaj_
18:00 - 20:00
Bilbon ospatu du Aberri Eguna Eusko Alderdi Jeltzaleak

Aberri Eguna ospatu du EAJk Bilboko Plaza Berrian. "Euskadi gara, Mundialak gara!" lelopean, Aitor Esteban EBBren buruak Eusko Alderdi Jeltzaleak aberrigintzaren bidean izandako papera aldarrikatu du.

Egun berezia izan da gaurkoa Aitor Estebanentzat eta Imanol Pradalesentzat, alderdiaren buru eta lehendakari moduan bizi izan duten lehen Aberri Eguna izan baita. Ekitaldian Olatz Urizar EGIkideak ere parte hartu du.

EAJk aberrigintza egiteko izan duen papera aldarrikatu du hitzaldian Aitor Estebanek. EAJri Kontzertu Ekonomikoaren eguneratzea, Trenbideen transferentzia edo Kostaldeen eskumena egotzi ondoren, besteak beste, honako hau eskatu du: "Ez diezagutela esan, nori eta guri, nazio anbizioa zer den". "Alderdi honek nazio anbizioa egunez egun, urtez urte erakutsi du 40 urte luzetan, 130 urtetan, aurrera eginez eta gurpiletan zotzak jarri gabe", gaineratu du.

Gainera Estebanek herritarri dei egin die "euskal herritarrak garen aldetik Euskadi deitzen den herri ederra dugula ospatzera, gure nortasunari tinko eusten diogula eta legatu hau gure alaba eta semeei uzteko asmoa dugula".

Aberri Eguna "poz eta itxaropenez" betetako eguna dela esan du, "inguruan dugun munduaren iluntasunaren" aurrean. "Iraganean ere, herri gisa, momentu arriskutsuak bizi izan ditugu, gaurkoak baino txarragoak eta, hala eta guztiz ere, hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik", esan du.

Iragarkia
20250420144635_aitor-esteban_
18:00 - 20:00

Autogobernuaren defentsa

Imanol Pradales lehendakaria Espainiako gobernuari zuzendu zaio. Gernikako Estatutua bete dezala eta "azkar" bete dezala eskatu dio, adostutako eskumenen esku aldaketa lehenbailehen gauzatuz.

Pradalesek autogobernua defendatu du, jasandako erasoen aurrean. Euskadi "nazioa" dela aldarrikatu du eta "aldebikotasuna bermatuko duen markoa segurtatu" behar duela adierazi du "berme-sistema eraginkor batez, adostutako autogobernua higatu edo mugatuko duten aldebakarreko erabakiak eragotziko dituena".

Eta horren adibide, "unibertsitateko tituluak homologatzeko dugun eskumena baliogabetu duen Gorenaren epaia" aipatu du, "lehen aldiz, ahalmenik ez duen auzitegi batek aldebiko itun politiko baten aurkako epaia eman du. Eta hori oso larria da!", ohartarazi du.

Pradalesek EH Bilduren jarrera ere kritikatu ditu, baina zuzenean aipatu gabe. Besteak beste, esan du ez duela baloratu nahi "zein diren euren nazioarteko aliatuak, ezta Errusiak Ukrainan egindako inbasioa gaitzesteko izan dituen zalantzak eta erreserbak ere".

Era beran, "interes alderdikoi hutsengatik" euskal gizartean gerta daitekeen "polarizazioarekin" kezkatuta agertu da, "batzera baino gehiago zatitzera ohituta egon den kultura politiko bati" erreferentzia eginez.

Azkenik, Euskadirekin eta demokraziarekin eta etorkizunarekin konprometitzeko eskatu die gazteei lehendakariak, "ez baitaude ziurtatuta", "intransigentzia eta autoritarismo garaiak bizi ditugun honetan", ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X