Ebola
2014/12/30 - 12:14
Eskoziatik Londresera eraman dute ebola duen osasun-langilea
Eskozian ebola atzeman dioten osasun-langilea Londreseko Royal Free ospitalera eraman dute, isolamentu unitate berezi batera.
2014/12/29 - 23:48
Ebola kasu bat baieztatu du Eskoziako Gobernuak Glasgown
Gaixoa Gartnavel ospitalean zaintzapean eta bakartuta dute. Pazientea osasun-langile bat da eta Sierra Leonatik etorri zen igandean.
2014/12/22 - 09:51
Donostian ospitaleratutako pazienteak ez du ebolarik
Goizaldean egindako analisiek baieztatu dutenez, pazienteak malaria dauka, eta horretarako tratamendua ipini diote.
2014/12/11 - 12:25
Berrogeialdia igarota, senda-agiria eman diote kooperante nafarrari
Malitik Espainiara ekarritako Mugarik gabeko Medikuen profesionalak ez du gaitzaren sintomarik izan ospitalean eman dituen 21 egunetan.
2014/12/04 - 16:20
Madrilgo Osasun kontseilaria kargugabetu dute Romeroz esandakoengatik
Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidenteak Javier Rodriguezekin bildu ostean hartu du erabakia.
2014/12/02 - 14:08
Espainia 'ebolatik libre' dagoela esan du Munduko Osasun Erakundeak
Espainian ez dago ebola kutsatzeko arriskurik, Munduko Osasun Erakundearen arabera. Gaixotasunari aurre egiteko zaintza aldiak ondo bete direla esan du erakunde horrek.
2014/11/23 - 18:23
Kooperante nafarra 'lasai eta animatuta' dago
Mugarik Gabeko Medikuen Gobernuz kanpoko erakundeko medikuak sintomarik azaleratu gabe jarraitzen du.
2014/11/22 - 13:59
Boluntario nafarrak ebolaren sintomarik azaleratu gabe jarraitzen du
Bestalde, Teresa Romero artatu zuen mediku eta erizainen taldeko inor ez da kutsatu, zaintza bereziko epea gaur bukatu ostean ondorioztatu dutenez.
2014/11/21 - 12:51
Mediku nafarra Carlos III.a ospitalean da jada
Mugarik Gabeko Medikuen boluntario nafar bat Espainiaratu dute, ebolaz kutsatu izanarena arriskuagatik. Madrilgo Carlos III.a ospitalean da jada, isolatuta.
2014/11/21 - 10:01
MSF erakundeko mediku nafarra obserbazioan dago, baina ez isolatuta
Mugarik Gabeko Medikuen boluntario bat Espainiaratu dute, ebola izateko arriskua dela-eta.
2014/11/20 - 22:33
Nafarroako mediku bat Espainiaratzen ari dira ebola duelakoan
Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak Malitik aberriratzea erabaki du. Nafarroako medikua ebolaz kutsatutako gaixo bati injekzioa jartzen ari zen orratzarekin sastatu denean.
2014/11/10 - 15:04
Romerok 300.000 euro eskatuko dizkio Madrilgo Osasun kontseilariari
Bere izen onaren kontra jotzeagatik, 150.000 euroko kalte-ordaina eskatuko dio Romerok kontseilariari. Horrez gain, 150.000 euro erreklamatuko ditu, Excalibur txakurra hiltzea erabakitzeagatik.
2014/11/05 - 15:08
Teresa Romero: 'Ez dut kexarik, ezta inor gorrotatzen ere'
Ebola birusa gainditu ondoren, lehen aldiz agertu da hedabideen aurrean Teresa Romero erizain laguntzailea. Gaixoaldian zaindu duten profesionalen lana goratu du.
2014/11/05 - 12:33
Herritarrek nabarmen baztertu dituztela salatu dute erizainek
Ebola zuten gaixoekin lan egin duten osasun-langileek, eta horien senideek, auzo eta lagunen trabak jasan dituztela esan dute.
2014/11/05 - 11:36
'Teresa Romerorekin egotea ez da arriskutsua ingurukoentzat'
Hilabete honetan Teresa Romero erizain-laguntzailea artatu duen mediku taldeak adierazi duenez, Teresak bizimodu normala eraman dezake gaurtik aurrera.
2014/11/01 - 20:14
Teresa Romerok isolamendua utzi du
Azken analisien arabera, bere fluidoetan ez dago ebolaren arrastorik.
2014/10/31 - 13:21
Ebolaren aurka hartutako neurriak, auzibidean
Hamabost osagilek jarritako salaketa tramitera onartu du epaileak, ebolari aurre egiteko prozeduran, osasun publikoaren eta langileen segurtasunaren kontrako delituak egon daitezkeelakoan.
2014/10/29 - 22:50
Carlos III.eko erizainak baztertzen ari direla salatu dute
Ebola zuten gaixoekin lan egin duten erizainek azaldu dutenez, "gurasoek ere ez dute nahi haien etxera joatea".
2014/10/27 - 20:24
Romeroren senarrak 'akatsak' eta 'kontrol politiko falta' salatu ditu
Javier Limon eta bere emaztea, ebolarekin kutsatutako erizain laguntzailea, Osasun kontseilariaren kontra salaketa jarri ala ez aztertzen ari dira, eta horren dimisioa eskatu dute.
2014/10/27 - 17:17
Afrikan Espainian baino hobeto jarduten dutela salatu dute erizainek
Erizaintzako Kontseilu Nagusiak azaldu duenez, Senegalen, esaterako, osasun-langileek laguntza eskatu dutenean, “berehala” lagundu diete eta “lehiakortasuna hobetu dute”