Ebola
2019/06/24 - 11:51
1.500dik gora hildako eta 2.200 pertsona kutsatuta Kongon, ebolaren ondorioz
Gaixotasuna ezin izan dute behar bezala kontrolatu, zenbait eskualdek tratamenduari uko egin diotelako. Inguru horretan dagoen segurtasun ezak, gainera, areagotu egin ditu ebola kasuak.
2018/12/30 - 19:51
Gutxienez bi hildako eta bi zauritu Kongoko presidentetzarako hauteskundeetan
Litekeena da, hauteskunde horiei esker, herrialdeak bere lehen trantsizio demokratikoa abiatzea. Krisia, segurtasun falta eta ebola izango dira presidente berriaren funtsezko erronkak.
2018/11/10 - 16:36
Historiako ebola-agerraldi gogorrena dute Kongon, 319 kasurekin
Lehengoz piztu da epidemia gerran dagoen lurralde batean. Gatazkaren ondorioz lekualdatzen ari diren milaka pertsona ebola birusarekin harremanetan egon ahal izan dira.
2018/08/17 - 13:06
44 pertsona hil dira ebolagatik Kongoko Errepublika Demokratikoan
Abuztuaren 8an jarri zuten martxan ebolaren aurka txertatzeko kanpaina. Orain arte, baina, Kongoko bi probintziatan agertu dira ebola kasuak.
2018/08/12 - 15:14
22 ebola kasu baieztatu dituzte Kongon, eta horietatik 11 hildako pertsonetan
Herrialde afrikarreko Osasun Ministerioaren txosten batena arabera, orain arte beste 27 pertsona hil dira, ustez ebolaren eraginez. Dena den, datu hori ez dute baieztatu.
2018/06/08 - 14:52
Ikoko-Impengeren estigma
Kongoko Errepublika Demokratikoko herri honetan hasi zen ebolaren epidemia. Bizi baldintzak latzak dira bertan eta nazioarteko laguntza gutxi iristen da bertara.
2018/06/07 - 16:38
Ebola izurritea kontrolatzea lortu dute Kongon
Azken asteotan ez da kutsadurarik gertatu, eta nazioarteko erakundeak baikor dira, ebolaren aurkako txerto esperimentala arrakastatsua ari delako izaten.
2018/05/28 - 14:09
Kenyako zientzialariek ebolaren aurkako bi txerto aurkitu dituztela iragarri dute
Aurkikuntza horri esker, ebolaren bi jatorri ezberdini egin ahalko diete aurre.
2018/05/21 - 13:19
Hasi dute Kongon ebolaren kontrako txertaketa kanpaina
Txertaketa kanpaina, batez ere, Mbandaka hirian egingo dute, 4.000 txerto bidali baitituzte bertara ebolaren agerraldi berriari aurre egiteko.
2018/05/20 - 14:51
Ebola gaitzak 26 lagun hil ditu dagoeneko Kongoko Errepublikan
Medikuak gero eta kontrol gehiago hasi dira egiten, eta dagoeneko ia 50 kasu atzeman dituzte. 2016an amaitu zen azken ebola agerraldia: orduan 11.300 lagun hil ziren.
2018/05/18 - 11:57
Ebolak osasun publikoarentzat Kongon duen arriskua 'oso handia' dela ebatzi du OMEk
Osasunaren Mundu Erakundeak egindako estimazioen arabera, ebola izurriteak mundu mailan eragiteko dagoen arriskua 'txikia' da.
2016/12/23 - 21:07
Ebolaren aurkako lehen txertoa 2018. urterako egongo da prest
Guinean probatu du Munduko Osasun Erakundeak eta oso emaitza onak jaso ditu. Azken hiru urteetan 11.000 hildakotik gora utzi ditu birusak.
2016/01/21 - 13:03
Beste ebola kasu bat atzeman dute Sierra Leonan
Joan den astean, Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu zuen Afrika. Ordutik, ebolak kutsatutako bi kasu atzeman dituzte.
2016/01/15 - 10:45
Sierra Leonak baieztatu egin du hildako gaixoak ebola zuela
Munduko Osasun Erakundeak atzo Afrikako mendebaldea ebolatik libre zegoela adierazi ostean jakin da albistea.
2016/01/14 - 15:38
Munduko Osasun Erakundeak amaitutzat eman du ebolaren azken izurritea
Liberian, ebola zuen azken gaixoa sendatuta, Munduko Osasun Erakundeak amaitutzat jo du azken izurritea, orain arteko larriena. 28 mila lagun baino gehiago infektatu eta 11 milatik gora hil dituena.
2016/01/14 - 11:44
Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu du Afrika
Berriro izendatu du, eta Liberiatik Afrika mendebalde osora zabaldu du neurria, baina ohartarazi du kontuz jokatu beharra dagoela oraindik.
2015/12/29 - 14:11
Ebola izurritea bukatu da Ginean
Duela ia bi urte lehen kasua Ginean jazo zen. Ondoren izurritea Liberiara eta Sierra Leonara zabaldu zen. 28.000 kutsatu eta 13.000 hildako baino gehiago utzi ditu izurriteak.
2015/10/28 - 10:17
Ebola kasu posible bat antzeman dute Coruñako ospitalean
Gineatik etorri berri den gizonezko bat izango litzateke. Antza denez, sukarrarekin bost egun eman ditu. Paziente susmagarria Vigoko Meixoeiro ospitalera eraman dute.
2015/10/09 - 11:46
Ebola atzeman diote berriro alta jaso zuen erizain bati
Cafferkeyk Sierra Leonan harrapatu zuen gaitza, Save The Children erakundearekin giza laguntza ematera joan zenean.
2015/08/01 - 10:35
Ebolaren aurkako txerto baten eraginkortasuna frogatu dute Ginean
VSV-ZEBOV izena du txerto berriak “eta ehuneko ehunean da eraginkorra”, The Lancet aldizkariaren arabera.