Afrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

22 ebola kasu baieztatu dituzte Kongon, eta horietatik 11 hildako pertsonetan

Herrialde afrikarreko Osasun Ministerioaren txosten batena arabera, orain arte beste 27 pertsona hil dira, ustez ebolaren eraginez. Dena den, datu hori ez dute baieztatu.
Ebola agerraldia Kongon. EFE
Ebola agerraldia Kongon. EFE

Kongoko Errepublikako ipar-ekialdean 22 ebola kasu baieztatu dituzte, horietatik 11 hildako pertsonetan. Azken ebola-agerraldia dela eta, herrialdeko Osasun Ministerioak txostena zabaldu du.

Livu Norte eta Ituri probintzietan ebolak duen egoera laburbildu dute dokumentuan, abuztuaren 10era arteko informazioa bilduta.  Orain arte beste 27 pertsona hil dira, ustez ebolaren eraginez. Dena den, datu hori ez dute laborategian baieztatu.

Ebola-agerraldia abuztuaren 1ean piztu zen, Oly Ilunga Osasun ministroak Ecuador probintzian izandako beste bat amaitutzat jo eta handik zortzi egunetara.

Osasun agintariek argitu dutenez, Zaire anduitik dator oraingo epidemia (dagoen hilkorrena), eta ez du aurrekoarekin zerikusirik.

Izurri berria, gainera, talde matxinoen indarkeriak astindutako gatazka-eremuetan gertatu da.

Gaixotasuna infektatutako animalien edo pertsonen odolarekin eta gorputzeko fluxuekin kontaktu zuzena izanda kutsatzen da. Odol-galera handiak eragiten ditu, eta heriotza-tasa % 90ekoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X