Ebola
2014/11/10 - 15:04
Romerok 300.000 euro eskatuko dizkio Madrilgo Osasun kontseilariari
Bere izen onaren kontra jotzeagatik, 150.000 euroko kalte-ordaina eskatuko dio Romerok kontseilariari. Horrez gain, 150.000 euro erreklamatuko ditu, Excalibur txakurra hiltzea erabakitzeagatik.
2014/11/05 - 15:08
Teresa Romero: 'Ez dut kexarik, ezta inor gorrotatzen ere'
Ebola birusa gainditu ondoren, lehen aldiz agertu da hedabideen aurrean Teresa Romero erizain laguntzailea. Gaixoaldian zaindu duten profesionalen lana goratu du.
2014/11/05 - 12:33
Herritarrek nabarmen baztertu dituztela salatu dute erizainek
Ebola zuten gaixoekin lan egin duten osasun-langileek, eta horien senideek, auzo eta lagunen trabak jasan dituztela esan dute.
2014/11/05 - 11:36
'Teresa Romerorekin egotea ez da arriskutsua ingurukoentzat'
Hilabete honetan Teresa Romero erizain-laguntzailea artatu duen mediku taldeak adierazi duenez, Teresak bizimodu normala eraman dezake gaurtik aurrera.
2014/11/01 - 20:14
Teresa Romerok isolamendua utzi du
Azken analisien arabera, bere fluidoetan ez dago ebolaren arrastorik.
2014/10/31 - 13:21
Ebolaren aurka hartutako neurriak, auzibidean
Hamabost osagilek jarritako salaketa tramitera onartu du epaileak, ebolari aurre egiteko prozeduran, osasun publikoaren eta langileen segurtasunaren kontrako delituak egon daitezkeelakoan.
2014/10/29 - 22:50
Carlos III.eko erizainak baztertzen ari direla salatu dute
Ebola zuten gaixoekin lan egin duten erizainek azaldu dutenez, "gurasoek ere ez dute nahi haien etxera joatea".
2014/10/27 - 20:24
Romeroren senarrak 'akatsak' eta 'kontrol politiko falta' salatu ditu
Javier Limon eta bere emaztea, ebolarekin kutsatutako erizain laguntzailea, Osasun kontseilariaren kontra salaketa jarri ala ez aztertzen ari dira, eta horren dimisioa eskatu dute.
2014/10/27 - 17:17
Afrikan Espainian baino hobeto jarduten dutela salatu dute erizainek
Erizaintzako Kontseilu Nagusiak azaldu duenez, Senegalen, esaterako, osasun-langileek laguntza eskatu dutenean, “berehala” lagundu diete eta “lehiakortasuna hobetu dute”
2014/10/27 - 12:37
Teresa Romeroren senarrak eta gainerako pazienteek alta jaso dute
Javier Limonek agerraldia egingo du gaur arratsaldean. "Ondo" dagoela esan die kazetariei eta, bere emaztea ere, "oso ondo" dagoela azpimarratu du.
2014/10/26 - 18:41
Gaur jasoko dute sendagiria Teresa Romeroren ingurukoek
Ospitaletik aterako diren pertsonen artean, Javier Limon dago, Teresa Romeroren senarra. Ostegunean, erizain laguntzailearekin harremana izan zuten beste bost pertsona irten ziren.
2014/10/25 - 19:27
10.000 lagunek baino gehiagok dute ebola, Osasun Erakundearen arabera
Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman dituen datuen arabera, ia 5.000 lagun hil dira.
2014/10/25 - 13:43
Obama ebola gainditu duen erizainarekin bildu da
Ebola zuen gaixo bat zaintzen zegoela kutsatu zen erizaina. Orain, gaixotasuna gainditu eta Barack Obama Estatu Batuetako presidentearekin bildu da Etxe Zurian.
2014/10/24 - 22:40
Abenduan bi txerto Afrikan probatzen hasiko da Osasun Erakundea
Saioak Liberian hasteko asmoa dutela eman du jakinera Munduko Osasun Erakundeak. Bestalde, New Yorkeko ospitalean dagoen medikuak positibo eman du ebolaren bigarren proban ere.
2014/10/24 - 12:54
Ebolaren beldur, medikuek artatu ez zuten nigeriar bat hil da Madrilen
Gizonezkoa 50 minutuz izan zen lurrean etzanda eta dar-dar egiten.
2014/10/23 - 22:49
Ebolagatik isolatutako beste bost pertsonak jaso dute senda-agiria
Bien bitartean, Teresa Romerok isolatuta jarraitzen du, eta justizia eskatu du bere txakurraren hilketagatik, "egun osoa negar egiten" ari baita horregatik, eta "egin duenak ordain dezala" nahi du.
2014/10/22 - 23:32
Romerok isolatuta jarraituko du birusaren arrastoa desagertu arte
Azken egunotan egindako azterketetan birusa gainditu duela egiaztatu badute ere, oraindik birus arrastoak ditu gorputzeko jariakinetan, eta gaixotasuna kutsa dezake.
2014/10/22 - 18:17
Teresa Romeroren ama pozik agertu da alabak ebola gainditu duelako
Ebolaren birusik ez badu ere, medikuek zuhurtziaz jokatu nahi dute, odolean ez ezik gorputzeko beste fluidoetan ere arrastorik ez dagoela ziurtatzeko.
2014/10/22 - 15:06
Teresa Romerok isolatuta jarraituko du
Teresa Romero erizain-laguntzaileak isolatuta jarraituko du oraingoz Carlos III.a ospitalean, bere fluidoetan birusa guztiz desagertu arte.
2014/10/22 - 10:43
Teresa Romero sendatu egin da: eta orain zer?
Behin gaixotasuna gaindituta, zeintzuk dira Teresa Romerok eman beharko dituen hurrengo pausoak?