Ebola
2014/10/20 - 13:10
Teresa Romerok 24 ordutan jakingo du 'erabat sendatuta' dagoen
Gaur eta bihar azken probak egingo dizkiote Teresa Romerori. Atzokoetan emandako emaitza errepikatzen bada, "bizitza normala" egin ahal izango du erizainak aurrerantzean.
2014/10/19 - 22:30
Teresa Romerok negatibo eman du ebolaren frogan
24 edo 48 ordura bigarren froga bat egingo diote gaixotasuna gainditu duela baieztatzeko.
2014/10/19 - 15:25
Teresa Romeroren egoera gero eta hobeagoa da
Bestalde, Liberiatik etorri berria zen San Joan Jainkoarenaren Anaiak ordenako misiolari espainiarrari sendagiria eman zioten atzo.
2014/10/18 - 14:07
Sendagiria eman diote Liberian egon zen misiolari espainiarrari
Teresa Romerok hobera egiten jarraitzen du. Gainera, kutsatutako erizain laguntzailearekin harremana izateagatik ospitaleratutako 15 lagunek sintomarik azaleratu gabe jarraitzen dute.
2014/10/17 - 18:11
Azken lau ospitaleratuek negatibo eman dute ebola proban
Bestalde, Teresa Romero artatzen duten medikuek birusaren proba egingo diote berriro, 24 eta 48 orduren buruan. Emaitza negatiboa izatea espero dute, birus karga oso txikia baita.
2014/10/17 - 17:11
Ebolaz kutsatutako bi erizainak erietxe berezietan ingresatu dituzte
Estatu Batuetan ebolaz kutsatutako bi erizainak erietxe berezietara eraman dituzte. Atzodanik, agintariek bidaia egiteko debekua ezarri diete zaintzapean dauden Dallasko erietxeko beste 73 langileei
2014/10/17 - 09:30
Madrilen ospitaleratutako bi pertsonak negatibo eman dute ebola proban
Atzo, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ebola izan dezaketelako, hiru Madrilen eta hiru Kanariar Uharteetan.
2014/10/16 - 19:52
EBk bidaiarien datuak partekatuko ditu ebolari aurre egiteko
Gainera, birusaren agerraldiak dauden herrialde afrikarretan indartu egingo dituzte aireportuetako kontrol neurriak.
2014/10/16 - 16:14
Beste sei ospitaleratu ebolarekin lotuta, Espainiako Estatuan
Carlos III.era Romerorekin egon zen 68 pertsonetako bat, Barajasera dardarka iritsi zen nigeriar bat eta misiolari bat eraman dituzte. Kanarietan, berriz, beste hiru isolatu dituzte ospitalean.
2014/10/16 - 15:11
Teresa Romerorekin kontaktua izan zuen pertsona bat ospitaleratu dute
Sukarra dauka eta badaezpada Carlos III.a ospitalera eraman dute. Bestalde, Teresa Romerok "egonkor" jarraitzen du, baina birus-mailak onera egin du eta kaltetutako organoek "hobera egin dute".
2014/10/16 - 11:03
Atlantara eraman dute AEBn ebolarekin kutsatutako bigarren gaixoa
Hogeita bederatzi urteko Amber Joy Vinson erizaina Atlantako ospitale batera eraman dute. Han hartatu dituzte orain arteko gaixoak.
2014/10/16 - 10:04
Ebola duen bigarren erizaina hegazkin batera igotzen utzi zuten
Obamak Europako buruzagi nagusiekin hitz egin du ebolari buruz, baina ez Rajoyrekin.
2014/10/15 - 16:56
Beste erizain bat kutsatu da ebolarekin AEBn
Atzo erakutsi zituen lehen sintomak eta harrez geroztik, bakartuta daukate. Galdeketa ere egin diote, azken egunotan zein harreman izan dituen argitzeko.
2014/10/15 - 13:33
Beste osasun langile bat kutsatu da ebolaz AEBn
Herrialde hartan jazotako bigarren transmisio kasua da. Aurrenekoa ere osasun langile bat izan zen.
2014/10/15 - 00:38
Excalibur zakurra hil zuen operazioaren arduradunak dimisioa eman du
Lucas Dominguez Rodriguez Osasun Zaintzako Albaitaritza Zentroko (VISAVET) zuzendariak hartutako erabakia deitoratu du Complutense Unibertsitateak.
2014/10/14 - 21:15
Mato babestuta sentitzen da
Bestalde, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak uste du ebolaren jarraipenerako batzordeak "denbora luzean" jarraitu behar duela.
2014/10/14 - 18:16
Teresa Romerok hobera egin du apur bat, eta egonkor jarraitzen du
Bestalde, Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendariak esan du "agerraldia erabat kontrolpean" dutela osasun agintariek.
2014/10/14 - 18:15
Osasun kontseilariak barkamena eskatu die Romerori eta haren senarrari
Javier Limonek gutun bat bidali zion kontseilariari dimititzeko eskatuz, eta bere emaztea kutsatu zenetik egindako adierazpenak gogoratuz.
2014/10/14 - 13:47
Ebolaz kutsatutako bidaiariak atzemateko kontrolak abian, Heathrown
Sierra Leona, Liberia eta Ginea Konakrytik datozen bidaiariei gorputzeko tenperatura neurtu eta euren osasunari buruzko galdera-sorta egiten diete.
2014/10/14 - 12:31
Ebolaz kutsatutako NBEko langile bat hil da Alemanian
Nazio Batuen Erakundeak Liberian zuen Misioaren osasun arduraduna zen zendutakoa.