Teresa Romerok 24 ordutan jakingo du 'erabat sendatuta' dagoen
Teresa Romero erizaintzako laguntzaileari azken probak egingo dizkiote gaur eta bihar, ebolaren birusa duen ala ez baieztatzeko. Atzokoetan negatibo eman zuen Romerok. Jose Ramon Arribas Carlos III Ospitaleko medikuaren hitzetan, emaitza berresten bada, “erabat sendatuta” egongo da.
Arribasen hitzetan, gaur eta bihar egingo dizkioten proba horiek ebolarik ez duela erakusten badute, Teresa Romero isolamendu egoeratik atera ahalko dute. “Pazienteak bizitza normala egin ahal izango du aurrerantzean”, baieztatu du.
Ebola izan aurretik zeukan osasun egoera berreskuratzeko, “denbora” beharko dutela azpimarratu du medikuak, “gaixotasun oso bortitza baita”. Baina haren eboluzioa “oso positiboa” izan dela nabarmendu eta erizainak izan duen “indarra” goraipatu du.
Hainbat herrialdek Teresa Romeroren seruma eskatu dute jada, ebolarekin dauden gaixoak artatzeko. “Hala ere, unerik egokiena zein den aztertu behar dugu, denborarekin serumek hobera egiten baitute, eta birusaren aurkako jarduera indartu”.
Misiolari espainiarrak Estatura eramateaz ez dela damutzen eta “modu berean” jokatuko lukeela adierazi du gaur Mariano Rajoy presidenteak PPko agintarien aurrean.
Espainiako presidentearen iritziz, bi misiolariak espainiaratzea “beharrizan etiko eta morala” izan zen, eta erabaki berdina hartuko luke orain.
Rajoyk eskerrak eman dizkie Osasun arloko profesionalei, ebolaren aurka egindako lanagatik.
Ignacio Gonzalez Madrilgo presidenteak Teresa Romero “zoriondu” du gaur, eta, ebolaren aurka egindako lana dela eta, Madrilgo Osasun sistema “munduko onenen artean” dagoela erakutsi dutela azpimarratu du.
“Birusa gainditu duela baieztatzea espero dut. Teresa Romero, horren familia eta, batez ere, Carlos III Ospitaleko medikuak zoriondu nahi ditut egindako lan bikainagatik”, adierazi du Gonzalezek.
Bestalde, Paciencia Melgar moja “pozik” agertu da Teresa Romerok azken proban negatibo eman ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.