Ebola
2014/10/15 - 13:33
Beste osasun langile bat kutsatu da ebolaz AEBn
Herrialde hartan jazotako bigarren transmisio kasua da. Aurrenekoa ere osasun langile bat izan zen.
2014/10/15 - 00:38
Excalibur zakurra hil zuen operazioaren arduradunak dimisioa eman du
Lucas Dominguez Rodriguez Osasun Zaintzako Albaitaritza Zentroko (VISAVET) zuzendariak hartutako erabakia deitoratu du Complutense Unibertsitateak.
2014/10/14 - 21:15
Mato babestuta sentitzen da
Bestalde, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramaileak uste du ebolaren jarraipenerako batzordeak "denbora luzean" jarraitu behar duela.
2014/10/14 - 18:16
Teresa Romerok hobera egin du apur bat, eta egonkor jarraitzen du
Bestalde, Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendariak esan du "agerraldia erabat kontrolpean" dutela osasun agintariek.
2014/10/14 - 18:15
Osasun kontseilariak barkamena eskatu die Romerori eta haren senarrari
Javier Limonek gutun bat bidali zion kontseilariari dimititzeko eskatuz, eta bere emaztea kutsatu zenetik egindako adierazpenak gogoratuz.
2014/10/14 - 13:47
Ebolaz kutsatutako bidaiariak atzemateko kontrolak abian, Heathrown
Sierra Leona, Liberia eta Ginea Konakrytik datozen bidaiariei gorputzeko tenperatura neurtu eta euren osasunari buruzko galdera-sorta egiten diete.
2014/10/14 - 12:31
Ebolaz kutsatutako NBEko langile bat hil da Alemanian
Nazio Batuen Erakundeak Liberian zuen Misioaren osasun arduraduna zen zendutakoa.
2014/10/14 - 12:01
De Guindos: 'Ebolak ez du eraginik izan ekonomian, ezta turismoan ere'
Ekonomiako buruak baieztatu du Espainiako irudia ez dagoela ebolarekin lotuta, "arazoa kontrolpean" dagoelako.
2014/10/13 - 16:50
AEBn kutsatutako erizainarekin izandako dozenaka lagun, zaintzapean
AEBn ebolaz kutsatutako erizainarekin izandako guztiak zaintzapean daude, baita Thomas Eric Duncan hildako liberiarra tratatu zuten mediku eta erizain guztiak ere.
2014/10/13 - 16:32
Desberdin kudeatu dituzte Espainiak eta AEBek ebola kasuak
Estatu Batuetan kutsatutako erizainaren kasuak Espainiakoarekin parekotasunak dituen arren, asko eta oso handiak dira ezberdintasunak.
2014/10/13 - 16:28
Gaur eta bihar, egun erabakiorrak Teresa Romerorentzat
Teresa Romero, ebolaz gaixorik dagoen erizain laguntzailearentzat aste erabakigarria da hau; batez ere, gaurko eta biharko egunak. Onik gainditzen baditu, sendatzeko aukera asko izango ditu.
2014/10/13 - 15:16
'Ezin da segurtasun osoz esan ebolari aurre egiteko prest gaudenik'
Satse sindikatuaren iritziz, orain hasi dira Osakidetzako langileak ebolari aurre egiteko formazioa jasotzen. "Berandu gabiltza", ohartarazi dute.
2014/10/13 - 13:07
Dallasko transmisio kasuan protokoloa 'hautsi' zela aitortu du AEBk
Osasun agintariak ebolaz kutsatu den osasun langilearekin kontaktua izan duten pertsonak identifikatzen ari dira.
2014/10/12 - 19:48
Birusa Mendebaldearentzat berria dela ohartarazi du Rajoyren Gobernuak
Espainiako Gobernuak ebolaren aurrean egindako kudeaketa defendatu du eta Munduko Osasun Erakundeak ezarritako protokoloak bete direla baieztatu du.
2014/10/12 - 18:36
Esperantzarako zantzuak daude Teresa Romeroren kasuan
Carlos III ospitalean, isolamenduan dago Teresa Romero erizain laguntzailea, beste hainbat osasun-langilerekin batera.
2014/10/12 - 17:19
Teresa Romerok larri jarraitzen du, baina adituak itxaropentsu daude
Ez dago aldaketa nabarmenik Teresa Romeroren osasun egoeran. Ebolaz kutsatutako erizain laguntzaileak egonkor jarraitzen du, larritasunaren barruan.
2014/10/12 - 16:29
Osasun langile bat ebolaz kutsatu da AEBn, gaixo bat zainduta
Osasun langileak asteazkenean ebolak jota Dallasen hil zen liberiarra artatu zuen.
2014/10/12 - 16:18
Estatu Batuetako osasun-langile batek positibo eman du ebolan
Langileari buruzko daturik ez dute eman, baina baieztatu dute asteazkenean Dallasen ebolak jota hil zen liberiarra artatu zuen taldean aritu zela.
2014/10/12 - 16:14
Aldaketarik ez Teresa Romeroren osasun-egoeran
Erizaina ospitalean tratatzen ari diren profesionalek esandakoaren arabera, hobeto dago. Eurekin hitz egin, eta lasai egoteko esaten omen die.
2014/10/12 - 13:50
Ebolaren aurrean duten erreakzioa aztertu dute Britainia Handian
Cameronek hainbat neurri iragarri ditu ebolaren aurka, eta horien harira simulakro hau egin dute. Afrikan 4.000 lagun inguru hil ditu ebolaren birusak.