Europako Banku Zentrala
2012/11/08 - 21:42
5 euroko billete berria, 2013ko maiatzetik aurrera
Hiru segurtasun elementu berri izango dituzte billeteok: erretratudun ur-marka, erretratudun holograma eta esmeralda koloreko zenbaki berria.
2012/10/26 - 17:00
EBZ: 'Erreskatea eskatzeak ez dakar zorra automatikoki erostea'
'MEDE erreskate funtsari eskaria egitea ezinbesteko baldintza da, baina ez da nahikoa', Europako Banku Zentraleko Jörg Asmussen kideak jakinarazi duenez.
2012/09/28 - 23:31
Erreakzioak bankuei eginiko azterketari
Ikusmin handi batekin, Ekonomia Ministerioak eta Espainiako Bankuak espainiar bankuei eginiko azterketen emaitzak kaleratu dituzte ostiral arratsaldean.
2012/09/27 - 01:45
50 pertsona atxilotu dituzte Atenasen izandako istiluetan
Besteak beste, “ez gara Troikaren menpe egongo” eta “Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa kanpora” oihukatu dute manifestatzaileek.
2012/09/20 - 19:50
Espainiak erreskatea 'lehenbailehen' eskatzea erreklamatu du BBVAk
Francisco Gonzalez erakundeko presidenteak, betiere posible izanda, Espainiak kreditu-linea edo finantzaketa prebentiboa “lehenbailehen” eskatzearen alde egin du.
2012/09/15 - 21:51
'Erreformek eta gastu publikoko murrizketek ez dute zerikusirik'
Luis de Guindos Ekonomia ministroak azaldu duenez, alor publikoan egindako murrizketekin baino, "bestelako bideak jorratuz" beteko du Espainiak defizitaren helburua.
2012/09/08 - 01:42
Portugaleko Gobernuak doitasun neurri gehiago iragarri ditu
Neurri hauek langileen gaineko karga inposatzaileak igotzea esan nahi dute, eta enpresek jasan behar dituztenak gutxitzea.
2012/09/07 - 13:07
Honelakoa da EBZk Espainiari eskainitako erreskatea
Plan honekin, Europako erreskate funtsak Espainiaren zor subiranoa erosi ahalko du.
2012/09/07 - 11:49
Zorra, erreskatea eta banku zentralak: horrela dago kontua
Finantza merkatuan dirua sartzen dutenek nahi dutena da gauzak ondo joatea, gutxiengo berme bat egotea sartzen duten diruaren truke, etekin batzuk egotea eta nahi dutenean dirua ateratzea.
2012/09/07 - 01:01
EBZk Espainiaren zorra erosiko du erreskatea eskatuz gero
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak iragarri du denbora askoan espero zen neurria, eta Gobernuak zehatz-mehatz aztertuko du programa. Burtsak baikor erantzun dio iragarpenari.
2012/09/06 - 20:30
Gobernuak 'ahaleginekin' jarraituko duela bermatu dio Rajoyk Merkeli
Moncloan bildu dira bi agintariak. Erreskatearen inguruan ''berririk ez'' dagoela esan du Rajoyk, eta, Merkel, berriz, ''harrituta'' agertu da Gobernuak bultzatutako erreformen erritmoarekin.
2012/09/06 - 17:01
Europako Banku Zentralak % 0,75eko interes tasari eustea erabaki du
Bilerako gai nagusia arzoak dituzten herrialdeen zor subiranoren erosketa izan da; ondorioz, aurretik iragarritako interes tasen jaitsiera atzeratzea erabaki dute.
2012/09/06 - 14:44
Espainiaren etorkizuna jokoan, bi zita erabakigarritan
Rajoyk eta Merkelek Espainiaren balizko erreskateaz hitz egingo dute, eta EBZk zorra erosteko programa zehaztuko du.
2012/09/03 - 21:59
Draghik bonuen erosketaren legezkotasuna babestu du
Europako Banku Zentraleko presidenteak epemuga motzeko (hiru urte arte) bonuen salmentaren alde egin du.
2012/09/03 - 20:52
Troikak lan-astea sei egunetara luzatzeko eskatu dio Greziari
Proposamen polemikoenen artean lan-astea sei egunetara luzatzea eta laneko txanden arteko atsedena 11 ordutara mugatzea daude.
2012/08/18 - 17:58
De Guindosek EBZaren 'mugarik gabeko esku-hartze sendoa' eskatu du
Espainiaren balizko "erreskate malguagatik" Europak ezar ditzakeen baldintzek ez dute Ekonomia ministroa kezkatzen, Espainia "etxeko lanak ongi egiten ari delako".
2012/08/14 - 12:43
Bankuek 400.000 milioitik gora eskatu dizkiote EBZri, lehen aldiz
Eurogunean lan egiten duten bankuek 1,23 bilioi euro eskatu zizkioten guztira Europako Banku Zentralari.
2012/08/09 - 22:16
EBZk dio Euroguneko ekonomiak uste baino gehiago egingo duela atzera
Hamarren batean atzera egingo duela kalkulatzen da. Hasteko, %0,3 egingo du atzera eta hurrengo urtean ekonomia ia gelditu egingo da ehuneko 0,6 aurrera-atzera eginda.
2012/08/05 - 10:19
EBZk zorra erosteari uko egin dio Alemaniako Atzerri ministroak
Europako Banku Zentralak Espainiako edo Italiako bonuak erostea errefusatu du Guido Westerwellek. "Baliteke neurririk gabeko elkartasunak Europa porrotara eramatea", ohartarazi du.
2012/08/04 - 12:54
Greziak porrota saihestu du EBZeko premiazko maileguei esker
'Die Welt' Alemaniako kazetak jakitera eman duenez, Europako Banku Zentralak Greziaren porrot ekonomikoa ekiditu du orain arte Gobernuari premiazko kreditu nazionalak eskainita.