Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Banku Zentralak banku handiak ikuskatzea adostu dute

Alemaniak nahi zuen bezala, azkenean EBZk banku handienak baino ez ditu ikuskatuko, eta ez guztiak.

Europar Batasuneko (EB) Ekonomia eta Finantza ministroek akordioa lortu dute gaur goizaldean, estatuburuek eta gobernuburuek gaur abiatuko duten goi-bilera hasi baino lehen, bankuen ikuskatzaile bateratua eta bakarra sortzeko.

"Akordio historioa ikuskatzaileari buruz!", iragarri du Michel Barnier Barne Merkatu eta Finantza Zerbitzuetako komisarioak, Twitterren, 14 orduko negoziazioen ostean.

Horren ondoren eskainitako prentsaurreko batean, ikuskatzailea 2014. urteko martxoaren 1ean hasiko da lanean. Europako Banku Zentralak (EBZ) beste urtebete bat beharko du dagozkion prozedurak abiatzeko, hala nola araudiak prestatzeko.

Azkenean, EBZk ez ditu Europako banku guztiak ikuskatuko, baizik eta handienak bakarrik, hots, Alemaniak nahi zuen bezala.

Hain zuzen ere, aktibotan 30.000 milioi euro baino gehiago dituzten edo herrialdearen barne produktu gordinaren (BPG) % 20 duten bankuak ikuskatuko ditu.

Europar Batasuneko (EB) Ekonomia eta Finantza ministroek akordioa lortu dute gaur goizaldean, estatuburuek eta gobernuburuek gaur abiatuko duten goi-bilera hasi baino lehen, bankuen ikuskatzaile bateratua eta bakarra sortzeko."Akordio historioa ikuskatzaileari buruz!", iragarri du Michel Barnier Barne Merkatu eta Finantza Zerbitzuetako komisarioak, Twitterren, 14 orduko negoziazioen ostean.Horren ondoren eskainitako prentsaurreko batean, ikuskatzailea 2014. urteko martxoaren 1ean hasiko da lanean. Europako Banku Zentralak (EBZ) beste urtebete bat beharko du dagozkion prozedurak abiatzeko, hala nola araudiak prestatzeko.Azkenean, EBZk ez ditu Europako banku guztiak ikuskatuko, baizik eta handienak bakarrik, hots, Alemaniak nahi zuen bezala.Hain zuzen ere, aktibotan 30.000 milioi euro baino gehiago dituzten edo herrialdearen barne produktu gordinaren (BPG) % 20 duten bankuak ikuskatuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X