Europako Banku Zentrala
2014/06/05 - 16:48
Europako Banku Zentralak %0,15era jaitsi ditu interes-tasak
Ekonomia hazkundea eta inflazioa bultzatzeko hartutako neurri honekin % 0,15 minimo historikoa lortzen du.
2014/05/07 - 22:22
Banku Zentralak erreforma gehiago eskatu dizkio Rajoy presidenteari
Bankuen erreskatea amaitu zenetik, lehenengo txostena kaleratu dute Europar Batzordeak eta Europako Banku Zentralak. Egoera ona dela diote, baina langabeziari aurre egiteko neurri gehiago eskatu dituzte.
2014/05/07 - 17:59
Bruselak eta Europako Banku Zentralak Espainia kritikatu dute
Erreformak egiteko atzerapenarekin dabiltzala esan dute. Kotizazioak jaitsita eta BEZa igoz lanpostuak sortuko lirateke, adierazi dutenez.
2014/05/05 - 11:14
Portugalek maiatzaren 17an amaituko du erreskate programa
Gaur bertan jakinaraziko dio Gobernuak eurotaldeari erreskate programa amaitu dela eta ez duela Europako Batzordearen, Banku Zentralaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza gehiagorik eskatuko.
2014/03/29 - 11:43
Hipotekek gora egingo dute martxoan, azken bi urteetan lehen aldiz
Europako Banku Zentralak (EBZ) onartzen dituen igoeren eta beherakaden arabera ezartzen da euribor adierazlea. Martxoaren 6an EBZk diruaren prezioa mantendu zuen.
2014/03/06 - 18:25
Eurogunerako inflazio aurreikuspena % 1era jaitsi du Banku Zentralak
2014an Euroguneko ekonomia % 1,2 haziko dela iragarri du, eta abenduan egindako iragarpena dezima bat hobetu du.
2014/03/04 - 12:18
Antolakuntzarik gabeko taldeak, Bilboko istiluen eragileak
Eusko Jaurlaritzak "sistemaren aurkako taldeei" egotzi die Bilboko istilu larriak.
2014/03/03 - 14:38
Kalte ugari Bilbo erdigunean
Gutxienez bi lagun atxilotu dituzte. Ezezagunek istiluak eragin dituzte Kale Nagusian, "Troika eta bere konplizeak, go home" lelopean Ekonomia Foroaren aurka egin duten manifestazioan.
2014/03/02 - 18:33
EH Bilduk troika 'desagertzea' eskatu du
"Nazioarteko Topaguneak" izeneko ekimena antolatu du EH Bilduk igande honetan, Bilbon, astelehenean Bizkaiko hiriburuan izango den Espainia 2014 Foro Globala dela eta.
2013/11/07 - 21:25
Europako Banku Zentralak diruaren prezioa % 25era jaitsi du
Susperraldi ekonomikoa egonkortzeko helburuarekin, eta diru mugimendua erraztuko duelakoan hartu dute erabakia. Mario Draghi zuzendariak esan du inflazioa tasarekin kezkatuta daudelako.
2013/06/06 - 23:40
Euroguneko ekonomiak % 0,6 egingo du atzera 2013an, EBZren arabera
Mario Draghik azaldu duenez, 2014an ekonomia pixkanaka-pixkanaka suspertzen hasiko da.
2013/06/03 - 22:56
Troikak bankuekin arretaz jokatzeko eskatu dio Espainiari
Europako ikuskatzaileek esan dute Espainiak bete dituela bankuen erreskatea jasotzeko jarri zizkioten ia baldintza guztiak. Arretaz jokatzeko eskatu diote Espainiari.
2013/06/01 - 21:48
Mobilizazioak, troikaren doitze neurrien aurka
Europa osoan deitu dituzte murrizketen aurkako manifestazioak.
2013/05/31 - 14:20
Milaka manifestarik Europako Banku Zentrala inguratu dute
'Blockupy' mugimenduko hainbat manifestarik elkarretaratzea hasi dute gaur Frankfurteko Europako Banku Zentralaren egoitzaren aurrean. Igandera arte bertan egotea espero dute.
2013/05/04 - 11:05
EBZk diruaren prezioa % 0,5era jaitsi du, gutxiengo historikoa
Europako Banku Zentralak interes tasa % 0,5era jaistea erabaki du gaur. Orain arte, diruaren prezioa % 0,75ean egon da.
2013/05/02 - 20:14
Burtsak % 0,15 behera egin du EBZk diruaren prezioa jaitsi eta gero
Arrisku-saria 290 puntutan kokatu da eta Ibex 35 indizeak 12,6 puntu galdu ditu, baina 8.400 puntuko kota mantentzea lortu du.
2013/05/02 - 19:57
Zein da diruaren balioa gutxitzearen eragina?
Diruaren prezioaren inguruan adostutako erabakiek herritarren patriketan eragin zuzena izan dute. Interes tasa gutxieneko historikoan dago eta EBZren iragarpenek merkatuetan eragin zuzena izaten dute.
2013/05/02 - 18:50
Europako Banku Zentralak diruaren prezioa jaitsi du
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasa % 0,5era jaistea erabaki du gaur, gutxiengo historikoa. Orain arte, diruaren prezioa % 0,75ean egon da.
2013/04/04 - 22:03
Zipre beste erreskate batzuetarako 'eredua ez" dela esan du Draghik
Orain arte erreskate batera jo duten herrialdeak egoera oso "desberdinetan" zeudela errepikatu du Draghik. "Irlanda eta Espainia" kasu oso ezberdinak direla azaldu du EBZko presidenteak.
2013/03/22 - 00:15
Zipreren 'B egitasmoa' troikak aztertzea eskatu du Eurotaldeak
Erreskate jasotzeko proposamen alternatiboa albait lasterren aurkezteko eskatu diote Ekonomia ministroek Zipreri. Bien bitartean, Zipren, 'B planaren' bozketa ostiralera arte atzeratu dute.