Hipotekek gora egingo dute martxoan, azken bi urteetan lehen aldiz
Euribor Estatu espainiarrean hipoteken kalkulurako gehien erabiltzen den adierazleak gora egingo du % 0,576 martxoan, aurrikusi dutenez, eta ondorioz hipotekak garestituko dira 2012eko otsailetik lehen aldiz.
Hilabeteko azken bi saioen datuak ezagutzea falta bada ere, martxoan izandako batez besteko datuen arabera % 0,576ean mantenduko da adierazlea, otsaileko % 0,549 gaindituta. Hori dela eta, hipotekaren bat dutenei hilabeteko kuotak garestituko zaizkie, baina gutxi izango da.
Zehatz-mehatz, 150.000 euroko hipoteka batek, 25 urteko epearekin, 537 euroko kuota luke, hau da, hilabetean 2 euro -24 urtean- garestiago.
Ondorioz, ondorioz hipotekak garestitu egingo dira 2012eko otsailetik lehen aldiz; aurreko urtarrilean, halere, ia ez zen aldaketarik egon.
Martxoan, 6an izan du euribor adierazleak tasarik baxuena, % 0,551ean kokatu zenean, eta 24ean kotarik altuenera heldu zen, % 0,600.
Halere, azken egunotan behera egiten jarraitu du, aurreko ostegunean % 0,587ko tasan geratu zen, izan ere.
Europako Banku Zentralak (EBZ) onartzen dituen igoeren eta beherakaden arabera ezartzen da euribor adierazlea