Aurreikuspenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko ekonomiak % 0,6 egingo du atzera 2013an, EBZren arabera

Mario Draghik azaldu duenez, 2014an ekonomia pixkanaka-pixkanaka suspertzen hasiko da.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE

Euroguneko ekonomiaren atzeraldia aurreikusitakoa baino handiagoa izango da 2013an; izan ere, Europako Banku Zentralak (EBZ) jakinarazi duenez, % 0,6 egingo du atzera ekonomiak, martxoan % 0,4 egingo zuela aurreikusi arren.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur, eta horren arabera, esku artean dituzten datu ekonomiko guztiak aztertuko dituzte, eta prest daude neurriak hartzeko.

Halaber, euroguneko herrialdeetako ekonomia 2014an % 1,1 haziko dela aurreikusi du EBZk; martxoan, aldiz, % 1 haziko zela aurreikusi zuen. Hala, ekonomia pixkanaka-pixkanaka suspertzen hasiko da.

Euroguneko ekonomiak % 0,2 egin du atzera urteko lehen hiruhilekoan, eta atzeraldia izan da azken sei hiruhilekoetan.

Hazkundea uste baino txikiagoa izango den beldur da EBZ, barne eskaria eta kanpo eskaria jaitsi daitezkeelakoan eta euroguneko herrialdeetan egindako egiturazko aldaketek eragina izan dezaketelakoan.

EBZren arabera, euroguneko inflazioa % 1,4koa izango da 2013an, martxoan % 1,6koa izango zela iragarri zuen arren.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X