Eurostat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneak atzeraldian jarraitzen du, 16 hilabeteren ondoren

Frantzia atzeraldian sartu da, Barne Produktu Gordinaren % 0,2ko bigarren beherakadaren ondorioz. Alemanian Barne Produktu Gordina hazi egin da, baina % 0,1 besterik ez.
Euroguneak atzeraldian jarraituko du. EFE.
Euroguneak atzeraldian jarraituko du. EFE.

Euroguneak urte t’erdi bete du atzeraldian, Frantzia, Italia eta Espainiaren beherakaden eta Alemaniaren gorakada txikiaren eraginez, gaur Eurostatek iragarritako txostenaren arabera.

Eurostat Europako Estatistika erakundeak Europar Batasuneko ekonomiaren hazkundeaz urteko lehen hiruhilekoaren datuak kaleratu ditu gaur.

Nabarmendu dutenez, Frantzia atzeraldian sartu da, % 0,2ko bigarren beherakadaren ondorioz. Alemanian Barne Produktu Gordina hazi egin da, baina % 0,1 besterik ez.

Euroguneko Barne Pruduktu Gordinak % 0,2 behera egin du 2013ko lehen hiru hilabeteetan, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. Europar Batasunak, berriz, % 0,1 atzera egin du.

Aurreko hiruhilekoan, Euroguneko herrialdeen ekonomia % 0,6 jaitsi zen. Atzeraldia izan den seigarren jarraikako hiruhilekoa da (2011. urteko laugarren hiruhilekotik).

Datuak ikusita, Europar Batzordeak esan du Europar Batasun osoan “oinarriko erreformak” aurrera eramateko esfortzuekin jarraitu beharko dutela. “Nahitaezkoa da hazkundea eta enplegua bultzatuko duten neurriak epe labur eta ertzainean martxan jartzea”, adierazi dute.

Eurostaten datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan zazpi izan dira atzeraldian egon diren herrialdeak: Frantzia (bigarrenez %0,2ko jaitsiera), Italia (% 0,5eko jaitsiera), Espainia (% 0,5) eta Holanda ( % 0,1).

Euroguneko daturik txarrena Ziprek izan du, % 1,3ko atzeraldiarekin (aurreko hiruhilekoan % 1,2 jaitsi zen Zipreko ekonomia). Estonian ekonomiak % 1 egin du atzera.

Portugal ere atzeraldian mantendu da (Barne Produktu Gordinak % 0,3 egin du atzera) eta Finlandiak ere datu txarrak izan du: % 0,1 jaitsi da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X