Erreskatea Zipren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zipre eurogunetik irteteko aukera errefusatu du Anastasiadisek

Zipreko presidenteak azaldu duenez, "gastu publikoa murrizteko erreformak egin behar ditu Ziprek orain, baina horrek ez du esan nahi soldaten murrizketarik izango denik".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lasaitasuna nagusi bankuak zabaldu diren bigarren egunean

Zipre eurogunetik irteteko balizko aukera argi eta garbi errefusatu du Nikos Anastasiadis Zipreko presidenteak, hainbat politikari eta finantza adituek hala iradokitu badute ere. "Ez dugu eurogunetik irteteko asmorik", esan du Anastasiadisek langile publikoen sindikatuaren urteko batzarrean. "Ez dute gure herrialdearen etorkizunarekin saiakerak egingo", ohartarazi du presidenteak.

Duela hilabete Anastasiadisek kargua hartu zuenean, "porrot ekonomikoa duen Estatuaren gidaritza hartzen nuela banekien, eta ordutik ekonomia bizirik mantentzen saiatu da Gobernua".

"Azken bederatzi hilabetetan bageneukan Laiki Bankuaren porrotaren berria, baina erabakiak hartzea atzeratu genuen, Gobernu berriak eskua hartzeko, banku horren zorra 11.000 milioi eurokoa izanda ere", azaldu du Anastasiadisek.

Troikarekin Ziprek hitzartutako akordioaren arabera, Laika Bankuaren zorra garbitu eta itxi beharko dute. Horren harira, Zipreko ekonomiak finantza-alorreko mendekotasun handia duenez, hainbat adituk troikatik eta eurogunetik kanpo irtenbideak bilatzeko gomendatu diote Zipreko Gobernuari.

Zipreko bankuetako bermatu gabeko deposituek % 37,5ko murrizketa izango dute

Zipreko bankuetako bermatu gabeko deposituek % 37,5eko murrizketa izango dute, Zipreko Banku Zentralak komunikabideei isilean emandako dekretu baten arabera.

Panikos Dimitriadis herrialdeko banku zentraleko gobernadoreak sinatutako dekretuak dioenez, 100.000 euro baino gehiagoko gordailuak dituzten bankuetako bezeroek bankuko akzioetan bilakatuko dituzte euren akzioen % 37,5.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X