2014rako ekonomia iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eurogunerako inflazio aurreikuspena % 1era jaitsi du Banku Zentralak

2014an Euroguneko ekonomia % 1,2 haziko dela iragarri du, eta abenduan egindako iragarpena dezima bat hobetu du.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE

Europako Banku Zentralak 2014rako Eurogunean izango den inflazio-tasaren aurreikuspena egin du ostegun honetan, eta abenduan egindako prebisioa dezima bat jaitsi du, % 1ean utzi arte.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak 2015 eta 2016 urteetarako aurreikuspenak ere egin ditu. Horren esanetan, Euroguneko inflazioa % 1,3an kokatuko da 2015ean, % 1,5ean 2016an, eta % 1,7an 2017an.

Dena den, egindako aurreikuspenak hainbat hipotesiri lotuta daudela nabarmendu du, besteak beste, truke-tasa egonkor mantentzea eta petrolioaren prezioa jaistea.

Bestalde, Eurogunearen hazkunde iragarpenak hobetu egin ditu Europako Banku Zentralak datozen urteetarako. Hala, 2014an ekonomia % 1,2 haztea aurreikusten du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X