Europako Banku Zentrala
2022/07/21 - 23:09
Zertan datza arrisku-sariak gora egitea eragozteko EBZren mekanismoa?
Ezohiko neurri bezala, edozein estatu kideren zorra erostean datza, erakundearen beraren irizpidearen arabera. Horrela, merkatuak herrialde batzuk zigortzea eta zorraren truke eskatzen dieten errentagarritasuna areagotzea saihestu nahi du.
2022/07/21 - 22:16
Zergatik erabaki du Europako Banku Zentralak interes tasak 50 puntu igotzea?
Euroguneko inflazioa gelditzea da helburua. Azken 11 urteotan, Banku Zentralak ez du igoerarik onartu, eta ostegun honetakoa azken bi hamarkadetako handiena izan da.
2022/07/05 - 15:54
Euroaren balioak behera egin du eta dolarraren pare jarri da
Europar Batasuneko monetak 2002ko azarotik izandako zifrarik baxuena lortu du. Horren ondorioz, ekonomia atzeraldi batera iristeko beldurra piztu da eurogunean.
2022/06/15 - 16:38
Europako Banku Zentralak berriz inbertituko ditu pandemiako bonuak, arrisku-primen igoera geldiarazteko
EBZko Gobernu Kontseiluak premiazko bilera egin du asteazken honetan merkatuen egoera eztabaidatzeko.
2022/05/31 - 18:51
Euriborrak % 0,287an itxiko du maiatza eta hipotekek gorantz jarraituko dute
Sei urtez negatiboan egon eta apirilean balio positiboetara igaro ondoren ( % 0,013), indizeak gora egiten jarraitzen du Europako Banku Zentralak (EBZ) diskurtsoa aldatu ondotik. Laster interes-tasak igoko ditu, gainera, erakundeak, inflazioaren gorakadari aurre egiteko.
2022/04/29 - 20:33
Euriborra balio positiboan kokatu da apirilean, 2016ko urtarriletik aurrenekoz
Europako Banku Zentralak interes-tasak igotzeko asmoa azaldu ondoren izan da igoera, Ukrainako gerrak eta inflazioak baldintzatutako testuinguruan.
2022/04/14 - 23:07
Zor publikoa erosteari utziko dio Europako Banku Zentralak
Inflazioaren gorakadari aurre egiteko hartu du erabakia EBZk, eta interes tasak aurten bertan igo ahal izateko prestamentetan hasi da. EBZren epe ertaineko helburua inflazioa % 2an egonkortzea da.
2022/04/14 - 16:33
Europako Banku Zentralak uztailean amaituko du zorraren erosketa
Inflazioa % 7,5 areagotu zen martxoan eurogunean, aurreikuspena % 6koa bazen ere. Interes tipoa, berriz, bere horretan mantendu da.
2022/03/10 - 17:51
EBZren hazkunde eta inflazio aurreikuspenak okerrera, Ukrainako gerraren ondorioz
Europako Banku Zentralak (EBZ) beherantz berrikusi ditu eurogunerako hazkunde-aurreikuspenak, baina nabarmen handitu ditu inflazio-aurreikuspenak bere proiekzio makroekonomiko berrietan. Edonola ere, EBk Errusiaria ezarritako zehapenak beteko ditu eta edozein erabaki onartzeko prest dago.
2022/01/01 - 14:46
Euroak 20 urte: Nola aldatu digu bizitza?
Euroa indarrean sartu eta 20. urteurrenean, atzera begiratu eta egungo egoera aztertu dugu ekonomialari baten laguntzaz.
2021/12/06 - 15:38
Inflazioari aurre egiteko interes tasak igotzea komeni den aztertzen ari dira Europako bankuak
Hala izango balitz, hipoteketan eragin zuzena izango luke horrek eta baita urte hauetan estatuek sortu duten zorrean ere.
2021/07/09 - 01:21
Estrategia aldatuta, Europako Banku Zentralak % 2an ezarri du inflazioaren helburua
Europako Bankuak % 2tik gorako igoerak onartuko ditu eta Kontsumorako Prezioaren Indizean etxebizitzari lotutako gastuak gehitzea proposatu du.
2020/06/04 - 19:00
Aktiboak erosteko programa 600.000 milioi eurotan zabalduko du EBZk
Halaber, erosketa garbiak egiteko epea sei hilabetez luzatzea erabaki du, 2021eko ekainera arte.
2020/03/19 - 14:29
EBZk 750.000 milioiko programa jarri du abian koronabirusaren krisiari aurre egiteko
Moneta erakundeak "ekonomiaren sektore guztiei", familiei, enpresei, bankuei eta gobernuei lagundu nahi die horrela.
2020/03/12 - 21:50
Ibex 35 % 14 baino gehiago hondoratu da, inoizko beherakadarik handiena
Europako Banku Zentralak koronabirusaren aurrean hartutako neurriek ez dituzte inbertitzaileak konbentzitu.
2020/03/12 - 14:41
Europako Banku Zentralak krisiari aurre egiteko neurriak emango ditu ezagutzera
Europako Banku Zentrala Bruselan bilduta dago. Minutu batetik bestera krisi ekonomikoari aurre egiteko neurriak iragarriko ditu.
2019/10/25 - 09:25
Draghik funts komun bat sortzea eskatu du bere agurrean, krisiari aurre egiteko
Etorkizunari begira, arriskurik handiena beste atzeraldi ekonomiko bat dela ohartarazi du bankariak, oraindik mundu mailakoa edo eurogunera mugatutakoa izango den zehaztu ezin bada ere.
2019/09/13 - 12:48
Draghik gastu gehiago eskatuz esan du agur
Europak Banku Zentraleko presidenteak esan du aurrekontu orekatua duten herrialdeek, Alemaniak eta Europa iparraldekoek, zerga politika hedagarria egin behar dutela.
2019/09/12 - 17:22
Europako Banku Zentralak ekonomia suspertzeko hainbat neurri onartu ditu
Erakundeak iragarri du hilero 20.000 milioi euroko zorrak erosiko dituela; halaber, ez die kobratuko ezer bankuei gehiegizko erreserbengatik.
2019/07/02 - 22:42
Von der Leyen, Michel eta Lagardek Batzordea, Kontseilua eta EBZ zuzenduko dituzte
Alemaniako ministro kontserbadorea, Belgikako lehen ministro liberala eta NDFko zuzendaria hiru erakundeetako buruzagiak izateko proposatu dituzte. Borrell Kanpo Politikarako goi-ordezkaria izango da.